Leioako Udalaren
izapide aurkibidea
Imprimir
Errolda
2.2
BIZTANLEEN UDAL ERROLDA: alta egitea jaiotzagatik
Galdera
Erantzuna
Zer da? Zertarako balio du?

Jaiotza, adopzio edo harrera dela-eta, adingabe bat biztanleen udal erroldan alta hartzeko eskaera egitea.

Nork eska dezake?

Jaioberriaren aitak, amak edo legezko tutoreak.

Aurkeztu beharreko agiriak
  • (B.1) ERROLDAN INSKRIBATZEKO ORRIA
  • Eskatzailearen NAN originala: aita, ama edo legezko ordezkaria.(Pertsona atzerritarrak 2.1-bueko-alta izarpide fitxan aurkeztu beharreko agiriak begiratu)
  • Familia liburua.
  • Gurasoetako batekin bakarrik erroldatu nahi bada, adingabearen zaintza egiaztatu beharko da Epaitza bidez, edo epaitzarik ez badago, beste gurasoaren baimena duela dioen zinpeko adierazpenaren bidez ((B.2) ERROLDA: ADINGABEEI BURUZKO ADIERAZPENA)
  • (A.2a/A.2b) KUDEAKETA BAIMENA nteresduna ez denak egiten badu izapidea edo sinatzen badu (ordezkatzen den pertsonaren NAN originala edo kopia aurkeztu beharko da).
Izapide bideak
Leioako Udala. Herritarren Arreta Zerbitzua
Aurrez-aurre
Leioako Udala. Herritarren Arreta Zerbitzua
Gaztelubideko  Herritarren Arreta Zerbitzua
Aurrez-aurre
Gaztelubideko Herritarren Arreta Zerbitzua
Informazio gehiago

sac01@leioa.net (HAZ Udaletxea)

sac02@leioa.net  (HAZ Gaztelubide)

HAZ Udaletxea: 94.400.80.00

HAZ Gaztelubide: 94.464.67.22

Prezioa

Udalak hartzen du bere gain kudeaketaren kostua.

Ebazteko eta jakinarazteko aurreikusitako epea

Inskribatzen den unean bertan, alta baliozkoa da.

Ondorengo izapideak
  1. Alta egiteko eskaera eta aipatzen diren gainerako agiriak hartu, egiaztatu eta eskaneatu.
  2. Datuak ondo badaude, biztanleen erroldako aplikazioan sartu.
  3. Artxibatu
Oharrak / Azalpenak
  • Adingabeak aitarena edo amarena ez den helbidean erroldatzeko eskaerak egiaztatuko dira, gurasoen baimena jasota egon arren.
  • Familia ugarientzako dauden laguntzei buruzko informazioa emango da, eta interesdunak agiriak aurkeztuz gero, Eusko Jaurlaritzara bidaliko dira (Administrazioen artean hitzartutako erregistroa)
Izapidetzen duen unitatea

IDAZKARITZA