Leioako Udalaren
izapide aurkibidea
Imprimir
Enplegua eta prestakuntza
8.1
BEHARGINTZAN IZENA EMATEA
Galdera
Erantzuna
Zer da? Zertarako balio du?

BEHARGINTZA udalerriko tokiko garapenerako agentzia da, arlo hauen bitartez, ekonomia sustatzea helburua duena: 

  • Enplegua sustatzea: orientazioa eta prestakuntza
  • Kultura ekintzailea bultzatzea.
  • Enpresa lehiakortasuna sustatzea: enpresak eta merkataritza.
Nork eska dezake?

Edozeinek edo haren legezko ordezkariak.

Aurkeztu beharreko agiriak
  • NANaren kopia
  • Lanbideko inskripzioa (lan bila ari direnek).
  • (A.2a/A.2b)KUDEAKETA BAIMENA interesduna ez denak egiten badu izapidea edo sinatzen badu (ordezkatzen den pertsonaren NAN originala edo kopia aurkeztu beharko da).
Izapide bideak
Behargintza
Aurrez-aurre
Behargintza
Informazio gehiago

Behargintza Leioa (Mendibil, 3)

behargintza@leioa.net

Behargintza Leioa: 94.400.41.95 | 94.400.80.51

Prezioa

Udalak hartzen du bere gain kudeaketaren kostua.

Ebazteko eta jakinarazteko aurreikusitako epea

Epe estimatua: unean bertan.

Ondorengo izapideak
  1. Kontakturako datu pertsonalak hartu eta egiaztatu.
  2. Hasierako harrera saioan inskripzioa egiten da.
Ondorengo izapideak
  1. Enplegagarritasuna balioesteko inkesta egin
  2. Enplegu Zentroan, datu profesionalak bete.
  3. Egoki den zerbitzura bidali (prestakuntza, banakako orientazioa, taldekako saioak, ekintzailetza…) Inskribatu eta orientazioa prozesua hasi Lanbideren aplikazioan, hala badagokio.
  4. Interesdunarekin harremanetan jarri entregurako, hala badagokio.
Oharrak / Azalpenak

Enpresak ez dira inskribatzen baina zerbitzuaren erabiltzaileak dira.

Izapidetzen duen unitatea

EKONOMIA SUSTAPENA. BEHARGINTZA