Leioako Udalaren
izapide aurkibidea
Imprimir
Informazioa eta orientabidea
1.6
ELKARTEEN UDAL ERREGISTROA: inskripzio eskaera
Galdera
Erantzuna
Zer da? Zertarako balio du?

Sozietate-egoitza Leioan duten, eta batez ere, udalerrirako lan egiten duten elkarteak inskribatzea elkarteen udal erregistroan. Horretarako, lehenbizi, Eusko Jaurlaritzako elkarteen erregistroan inskribatuta egon behar dute.

Nork eska dezake?

Elkartearen legezko ordezkari den edozeinek.

Aurkeztu beharreko agiriak
  • (A.5) ELKARTEEN UDAL ERREGISTRORAKO ESKAERA

  • (A.6) LEIOAKO ELKARTEEN ERREGISTROKO DATUEN EGUNERATZEA

  • IFKren fotokopia
  • Estatutuen kopia
  • Zuzendaritza Batzordeko kideen izenak (eguneratuta).
  • Eusko Jaurlaritzako Elkarteen Erregistro Orokorreko inskripzioaren kopia.
Izapide bideak
Telefonoa
Telefonoa
Telefonoa
Telefonoa
Prezioa

Udalak hartzen du bere gain kudeaketaren kostua.

Ebazteko eta jakinarazteko aurreikusitako epea

Epe estimatua: 3 egun Gehienezko epea: 3 hilabete Epean erantzuten ez bada, onartzen dela ulertuko da.

Ondorengo izapideak
  1. Eskaera orria eta agiriak jaso eta egiaztatu
  2. Erregistratu, eskaneatu eta interesdunari kopia eman.
Ondorengo izapideak

  1. Agiriak egoki den sailera bidali.
  2. Zenbakia esleitu eta Elkarteen Udal Erregistroan inskribatu
  3. Elkarteari e-mailez informatu inskripzioaz eta esleitutako zenbakiaz.
  4. Udalaren webgunean argitaratu – Elkarteen Erregistroa.
Oharrak / Azalpenak

Elkarteek Udalari jakinarazi behar diote edozein aldaketa (helbide soziala, zuzendaritza batzordea, estatutuak, desagertzea, e.a.), aldaketa hori gertatu eta hurrengo hilabetearen barruan.

Izapidetzen duen unitatea

IDAZKARITZA