Leioako Udalaren
izapide aurkibidea
Imprimir
Gizarte Zerbitzuak
7.32
ETXEKO INDARKERIAREN BIKTIMA DIREN EMAKUMEENTZAKO ABEGI-ETXEAREN: eskaera
Galdera
Erantzuna
Zer da? Zertarako balio du?
 Abegi-etxea premiazko gizarte zerbitzua da, honako xedeak dituena:

  • Etxeko indarkeriaren ondorioz babesgabetasun egoeran dauden emakumeei behin-behineko harrera ematea. Zerbitzua jasotzeko aukera izango dute bakarrik dauden emakumeek zein beren menpe bizilagunak dituztenek (seme-alaba adingabe zein adinez nagusiak edota menpekotasuna duten pertsona helduak). Abegi-etxearen helburua da, hortaz, etxeko indarkeriak eragindako egoera gainditzea eta bizitza berrantolatzen laguntzea.

  • Harreran hartutako emakumeei euren egoera pertsonalaren inguruan hausnartzeko espazio eta denbora ematea, eta euren etorkizuneko bizimodua zer norabidetan bideratu birpentsatzen laguntzea.

  • Harreran hartutako emakumeen autonomia pertsonala suspertu eta sustatzea, eta segurtasun sentimendua sendotzea.

  • Gizarteratzen lagunduko dieten oinarrizko baliabideak erraztea eta aholkularitza eskaintzea.
 

Nork eska dezake?
1.- Araudi honen arabera, harreran jasotzeko aukera izango dute etxeko indarkeriaren ondorioz babesgabetasun egoeran dauden emakume guztiek (adinez nagusiek nahiz adingabe emantzipatuek); dela bakarrik, dela bere menpe dauden bizilagunekin (seme-alaba adingabe zein adinez nagusiak, edota menpekotasuna duten pertsona helduak).

2.- Abegi-etxea eskuratu ahal izateko, baldintza hauek bete beharko dira:

  • Etxeko indarkeriaren biktima izatea, bere alde babes-neurriren bat aitortuta izan zein ez.

  • Etxebizitzan sartzeko onarpena berariaz adieraztea. Onespena alta egiteko kontratu-dokumentuan islatuko da, 1. ERANSKINA dokumentu gisa.

  • Segurtasuna bermatuko dion bestelako etxebizitzarik ez edukitzea edo une horretan bertan erabili ezin izatea.

  • Adinez nagusia edo adingabe emantzipatua izatea.

  • Udalerriko erroldan izena emanda izatea edo Udalak eta administrazio publikoak beste herrietatik datozen pertsonentzako hitzarmen, lankidetza-protokolo edo antzekoen babespean egotea. Azken kasu horri dagokionez, erakunde parte-hartzaileen arteko lankidetza eta harrera-gastuen finantzaketa ebazteko kontuan izango da, alde batetik, artatutako emakumeari inolako kalterik ez eragitea eta, bestetik, aipatutako erakundeek beren gain hartu beharreko erantzukizunen artean desorekarik ez eragitea.

  • Jokabidearen nahasmendurik ez izatea edota zerbitzuaren funtzionamenduan zein haren elkarbizitza normalean kalte larria eragin dezakeen jarrerarik ez izatea, eta bere buruari, gainerako erabiltzaileei zein esku hartzen duten profesionalei arriskurik eragin diezaiekeen inolako jokabiderik ez izatea.  Gizarte Zerbitzuen Sarearen irismen eta eskumenetatik harago dagoen osasun-arreta espezializaturik edota iraunkorrik behar ez izatea. 

  • Eguneroko zereginak burutzeko hirugarren baten laguntzarik behar izatea edota beste pertsonentzako arriskurik dakarren ezintasun edota gaixotasun fisiko/psikikorik ez izatea, ezta zentro horietako elkarbizitza normala astora dezakeenik ere.

3.- Euskal Autonomia Erkidegoan erroldatuta ez dauden eskatzaileen kasuan, eta premia-irizpideari erreparatuta (Gizarte Zerbitzuen Legearen 3.3 artikulua), ostatu-baliabidea eskuratzeko aukera izango dute hala eskatzen duten emakumeek, baldin eta beren menpe seme-alabak (adingabeak izan zein ez) edo menpekotasuna duten helduak badituzte. Bizkaiko Foru Aldundiaren Emakumeak Babesteko eta Familiei Laguntzeko Zerbitzuarekin egingo dira dagozkion kudeaketak, eskatzailea haren titulartasunpeko baliabideren batean sar dadin. 

Hala eta guztiz ere, erabilgarri dauden plazen arabera esleituko da ostatu-baliabidea erabiltzeko aukera; edozelan ere, plaza kopurua beteta egonez gero, emakumeari eta bere familiari behin-behinean beste aukera bat bilatzen lagunduko zaio.
Aurkeztu beharreko agiriak
  • (G.--) ETXEKO INDARKERIAREN BIKTIMA DIREN EMAKUMEENTZAKO ABEGI-ETXEA: ESKAERA
  • Kasu bakoitzerako udal - gizarte zerbitzuek adierazitakoa
Izapide bideak
Leioako Udala. Herritarren Arreta Zerbitzua
Aurrez-aurre
Leioako Udala. Herritarren Arreta Zerbitzua
Gaztelubideko  Herritarren Arreta Zerbitzua
Aurrez-aurre
Gaztelubideko Herritarren Arreta Zerbitzua
Gizarte zerbitzuak
Aurrez-aurre
Gizarte zerbitzuak
Informazio gehiago
Oinarrizko Gizarte Zerbitzuak (Iñaurratzaga, 1) 
Gizarte Zerbitzuak: 94.480.13.36 
Prezioa
Koordainketarik gabeko zerbitzua.