Leioako Udalaren
izapide aurkibidea
Imprimir
Zergak eta tasak
5.17
TRAKZIO MEKANIKOKO IBILGAILUEN GAINEKO ZERGA(TMIZ): diru-itzultzea behin betiko baja dela-eta
Galdera
Erantzuna
Zer da? Zertarako balio du?

Ibilgailuaren behin betiko baja egiten denean edo desegiten denean, ordaindutako zergaren zati bat hilabeteka hainbanatuta itzultzeko eskubidea dago, Trafiko Buruzagitzan baja egin eta hurrengo hilabetetik zenbatzen hasita, betiere zergaren titularrak (zerga ordaindu duenak, beraz) egiten badu behin betiko baja hori. Gauza bera gertatzen da Trafiko Buruzagitzan baja tramitatu bada ibilgailua lapurtu izanagatik.

Nork eska dezake?

Edozein interesdunek edo haren legezko ordezkariak.Udalak ofizioz egiten du Trafiko Buruzagitik bidalitako datuekin.

Aurkeztu beharreko agiriak

(E.2) BEHIN BETIKO BAJA: ESKAERA

Agiri pertsonalak:

  • Erroldatuta ez daudenek, NANa.
  • Dirua itzultzeko eskubidea ziurtatzen duten agiriak (autoak desegiteko tokiko ziurtagiria esanez ibilgailua desegin dela edota Trafiko Buruzagitzaren baja iragarpena). 
  • skatzaileak beharrezko jotzen duena eskaerari erantzun egokiagoa emateko.
  • (A.2a/A.2b) KUDEAKETEN BAIMENA interesduna ez den pertsonak egiten badu izapidea edo sinatzen badu (ordezkatzen den pertsonaren NAN originala edo kopia erakutsi beharko da).
Izapide bideak
Leioako Udala. Herritarren Arreta Zerbitzua
Aurrez-aurre
Leioako Udala. Herritarren Arreta Zerbitzua
Gaztelubideko  Herritarren Arreta Zerbitzua
Aurrez-aurre
Gaztelubideko Herritarren Arreta Zerbitzua
Telematikoki
Telematikoki
https://udaletxean.leioa.eu/eParticipa/
Informazio gehiago

ibilgailuak@leioa.net (Ibilgailuak)

sac01@leioa.net (HAZ Udaletxea)

sac02@leioa.net  (HAZ Gaztelubide)

Udaletxea (Ibilgailuak): 94.400.80.27 

HAZ Udaletxea: 94.400.80.00

HAZ Gaztelubide: 94.464.67.22

Prezioa

Udalak hartzen du bere gain kudeaketaren kostua.

Ebazteko eta jakinarazteko aurreikusitako epea

Epe estimatua: hilabete (Trafiko Buruzagitzak emandako datuen arabera).Gehienezko legezko epea: 6 hilabete.

Ondorengo izapideak
  1. Eskatzailearen datuak batu, egiaztatu eta eskaneatu.
  2. Dokumentazioa bidali Zerga zerbitzura.
Ondorengo izapideak
  1. Zerga zerbitzuak txostena egiten du.
  2. Alkatetzaren ebazpena eta behar den zenbatekoa ordaindu, hala badagokio.
Oharrak / Azalpenak

Indarrean dagoen zergadunaren egutegia

Izapidetzen duen unitatea

EKONOMIA SAILA