Leioako Udalaren
izapide aurkibidea
Imprimir
Hirigintza
6.2
TRAMITEAN DAUDEN HIRIGINTZAKO ANTOLAMENDU, KUDEAKETA, ETA BETEARAZPEN TRESNEI BURUZKO INFORMAZIO ETA KONTSULTAK
Galdera
Erantzuna
Zer da? Zertarako balio du?

Tramitean dauden hirigintza-antolamenduko tresnei buruzko informazioa. Kontsulta tramitearen egoeraz edo geratzen diren prozedurez izan daiteke, baita aurreikusitako jarduketen (erabili edo eraikitzeko aukera aurreikuspenak, existitzen den higiezin baten hirigintzaerregimeneko aurreikuspenak, e.a.) kontu materialei (tekniko edo juridikoak) buruzkoa ere.

Nork eska dezake?

Edozeinek edo haren legezko ordezkariak

((A.2a/A.2b) KUDEAKETEN BAIMENA)

Aurkeztu beharreko agiriak
  • (A.1a) ESKAERA OROKORRA
  • Informazioa eskatzen den higiezin edo lursailaren dudarik gabeko identifikazioa (katastroko aipamena, identifikazio planoa, e.a.).
Izapide bideak
Leioako Udala. Herritarren Arreta Zerbitzua
Aurrez-aurre
Leioako Udala. Herritarren Arreta Zerbitzua
Gaztelubideko  Herritarren Arreta Zerbitzua
Aurrez-aurre
Gaztelubideko Herritarren Arreta Zerbitzua
Posta arrunta
Posta arrunta
Correo Postal
Posta bulegoetan, posta ziurtatu eta ireki bidez.
Informazio gehiago

hirigintza@leioa.net

sac01@leioa.net (HAZ Udaletxea)

sac02@leioa.net  (HAZ Gaztelubide)

HAZ Udaletxea: 94.400.80.00 | 94.400.80.05

HAZ Gaztelubide: 94.464.67.22

Prezioa

IDATZIZKO kontsultak sortu egingo du Hirigintza Zerbitzuak Emateagatiko Tasa Arautzen duen Ordenantza Fiskalak aurreikusten duen tasa.

Ebazteko eta jakinarazteko aurreikusitako epea

Aurreikusitako epea: zailtasunaren arabera, astebete eta hilabete bitartean.

Gehienezko epea: bi (2) hilabete.

Ondorengo izapideak
  1. Eskaera jaso eta dokumentazioa egiaztatu.
  2. Kopia zigilatua eman eskatzen bada.
  3. Espedientea Hirigintzara bidali.
Ondorengo izapideak
  • Jendaurrean ikusgai jartzeko arauzko epean zehar, espedientea eta agiri teknikoak eskuragarri egongo dira aztertu nahi dituen ororentzat.
  • Interesdunek udal teknikariei eskatu ahal izango diete aztertutako gaiei buruzko zalantzak argitzeko.
  • Kontsulta leihatilan egingo balitz eta unea bertan erantzun ahal izango balitz, informazioa ahoz emango litzateke, edo hitzordu bat adostuko litzateke, arreta emateko aukeren arabera.
  • Hirigintza Sailak eskaera eta agiriak aztertuko ditu, eta hilabeteko epean, eskaera Udal Erregistroan jasotzen denetik, idazkian adierazitako helbidera igorriko da egindako kontsultari erantzuteko txosten teknikoa.
Izapidetzen duen unitatea

HIRIGINTZA