Leioako Udalaren
izapide aurkibidea
Imprimir
Errolda
2.9
EUROPAR BATASUNEKO ATZERRITAR, ATZERRITAR ASIMILATUEI ETA BIZILEKU IRAUNKORREKO BAIMENA DUTEN EDO BATASUNEKO BIZILEKU BAIMENA DUTEN BATASUNETIK KANPOKO ATZERRITARREI BIZILEKUA BAIEZTATZEA
Galdera
Erantzuna
Zer da? Zertarako balio du?

Inskripzioa berritzeko derrigortasunik ez duten atzerritarrei udal erroldako inskripzioa berritzeko (Europar Batasuneko Estatuetako nazionalak, Islandiakoak, Liechtesteinekoak, Norvegiakoak, Suitzakoak eta Batasuneko Erregimeneko Txartela duten beste Estatu batzuetakoak edo Bizileku Iraunkorreko Baimena dutenak), aldizka, udalerrian bizi direla baieztatu behar da, aintzat hartuta eskura dagoen Erroldako eguneratzeei buruzko azken informazioa eta bizileku iraunkorreko edo Batasuneko erregimeneko txartelak egin ziren eguneko edo azken berritzapeneko datei buruzko informazioa. Horrela, bakarrik egingo da, mugimendurik egon ez bada azken bi edo bost urteotan, interesdunak Atzerritarren Erregistro Zentralean inskribatuta badaude edo ez, hurrenez hurren.

Baieztapen horrekin, Erroldan agertzen diren datuak berresten dira, Espainian bizitzen jarraitzen duela dioen adierazpena betez eta Leioako inskripzioa baieztatzeko borondatea.

Baieztapena egiteko muga-eguna baino hiru hilabete lehenago, Udalak aurreabisua bidaltzen die erroldatze inskripzioa berritu behar dutenei. Aurreabisua bidali eta hiru hilabete pasatuta, baieztapena egin ez duten herritarrei baja espedientea izapidetuko zaie okerreko erroldatzea dela-eta. Biztanle horiei jakinarazpena bidaliko zaie, jaso-agiriarekin, eta bertan, baja prozeduraren berri emango zaie eta hamabost eguneko epea errolda egoera konpontzeko, ohartaraziz hala egin ezean, baja prozedurarekin jarraituko dela ebatzi arte.

Helbide edo datu pertsonalen aldaketak, automatikoki, errolda inskripzioa berritzea dakar.

Nork eska dezake?

Adin nagusikoek: 

  • Udalak herritarrei eskatu ahal izango die bizileku berberean jarraitzen dutela idatziz baieztatzeko, edo hori egiaztatzeko beste baliabide batzuk erabili, hala nola, Udaltzaingoak ziurtatzea, tokiko funtzionarioek aztertzea, e.a. 

Adingabeek:

  • Zaintza duten gurasoek egin beharko dute baieztapena, edo egoki bada, adingabearen legezko ordezkariek.
Aurkeztu beharreko agiriak
  • Inskripzioa berritzako aurreabisua jasota, BIBEDEBKA ez direnei bizilekua baieztatzeko eskaera eredua bete.
  • Indarreko bizileku txartela, Espainiako agintariek egina, edo bere nazionalitateko herrialdeko indarreko NANa (iraungita badago, gainera, berriztatzearen frogagiria). Edozein kasutan, Atzerritarren Erregistro Zentraleko inskripzioaren ziurtagiria aurkeztu beharko du.
  • Adingabeen kasuan, berritzeko eskaera aitak, amak edo adingabearen legezko ordezkariak sinatu beharko du.
Adierazitako epean baieztatzen ez bada, arrazoi nahikoa izan daiteke biztanleen erroldako baja emateko.
Informazio gehiago

sac01@leioa.net (HAZ Udaletxea)

sac02@leioa.net  (HAZ Gaztelubide)

HAZ Udaletxea: 94.400.80.00

HAZ Gaztelubide: 94.464.67.22

Prezioa

Udalak hartzen du bere gain kudeaketaren kostua.

Ondorengo izapideak
  1. Eskatzailearen datuak hartu, egiaztatu eta eskaneatu.
  2. Datuak biztanleen erroldako aplikazio informatikoan sartu.
Oharrak / Azalpenak

Europar Batasuneko atzerritar, atzerritar asimilatuei eta bizileku iraunkorreko baimena duten edo batasuneko bizileku baimena duten Batasunetik kanpoko atzerritarrei bizilekua baieztatu behar zaie bi edo bost urterik behin, interesdunak Atzerritarren Erregistro Zentralean inskribatuta badaude edo ez, hurrenez hurren.

Izapidetzen duen unitatea

IDAZKARITZA