Leioako Udalaren
izapide aurkibidea
Imprimir
Informazioa eta orientabidea
1.2
SARRERA ERREGISTROA: eskaera orokorra
Galdera
Erantzuna
Zer da? Zertarako balio du?

Herritarrek Udalari bidali eta entregatu nahi dizkioten agiriak eta eskabideak jasotzea.

Nork eska dezake?

Edozeinek edo haren legezko ordezkariak.

Aurkeztu beharreko agiriak

Agiri pertsonalak:

  • (A.1a) ESKAERA-ORRI OROKORRA
  • Erroldatu ez daudenen NANa
  • Eskatzaileak beharrezko jotzen duena eskaerari erantzun egokiagoa emateko.
  • (A.2a/A.2b) KUDEAKETEN BAIMENA  interesduna ez den pertsonak egiten badu izapidea edo sinatzen badu (ordezkatzen den pertsonaren NAN originala edo kopia erakutsi beharko da).
Izapide bideak
Leioako Udala. Herritarren Arreta Zerbitzua
Aurrez-aurre
Leioako Udala. Herritarren Arreta Zerbitzua
Gaztelubideko  Herritarren Arreta Zerbitzua
Aurrez-aurre
Gaztelubideko Herritarren Arreta Zerbitzua
Informazio gehiago

sac01@leioa.net (HAZ Udaletxea)

sac02@leioa.net  (HAZ Gaztelubide)

HAZ Udaletxea: 94.400.80.00

HAZ Gaztelubide: 94.464.67.22

Prezioa

Agiria erregistratzea doan da.

Ebazteko eta jakinarazteko aurreikusitako epea

Epe estimatua: berehalakoa.Gehienezko epea: 3 hilabete (ikusi argitzapenak).

Ondorengo izapideak
  1. Eskaera orria jaso eta agiriak egiaztatu.
  2. Erregistratu, eskaneatu eta interesdunari kopia eman.
  3. Eskaerarekin batera aurkeztu behar den dokumentazio guztia aurkezten ez bada, 10 egun balioduneko epea emango zaio hori egiteko. Epea igarota, egin ez badu, interesdunak eskaerari uko egiten diola ulertuko da, Udalari hori beren-beregi adieraziz.
  4. Behin eskaera eginda, SAIL ESKUDUNERA bidaltzen da.
Ondorengo izapideak

SAIL ESKUDUNA

  1. Izapidea egin eta ebatzi.
  2. Egoki bada, uko egiteko dekretua egin.
Oharrak / Azalpenak

Orokorrean, ebazteko eta interesdunari erantzuna jakinarazteko epea 3 hilabetekoa da, erregistroa egiten den egunetik.Gehienezko epe hori igarota ez bada erantzunik eman, eskaera onetsi dela ulertuko da, honako salbuespen hauekin: administrazio errekurtsoa izatea, jabari publiko edo zerbitzu publikoren bati eragiten badio, interesdunaren eskubide pribatuen barruan ez egotea, edo Legeren batek kontrakoa ezartzen badu.

Izapidetzen duen unitatea

IDAZKARITZA