Leioako Udalaren
izapide aurkibidea
Imprimir
Gizarte Zerbitzuak
7.10
TELELAGUNTZA ZERBITZUA: eskaera
Galdera
Erantzuna
Zer da? Zertarako balio du?

Gailu berezi bat eskatzen da - Eusko Jaurlaritzak emango duena-, larrialdi kasu batean edo ohiz kanpoko egoera batean dei bat eragin dezakeena.

GARRANTZITSUA:

Izapidearen ebazpena beste administrazio bati dagokio: EUSKO JAURLARITZA.

Nork eska dezake?

Interesa duen edonork edo bere legezko ordezkariak.

Onuradunen baldintzak:

  • Mendekotasun-egoera aitortuta daukaten 65 urtetik gorako pertsonak edo arrisku egoeran daudenak. 
  • Bakarrik bizi diren 75 urtetik gorako pertsonak. 
  • Adimen desgaitasuna eta mendekotasun-egoera aitortuta duten pertsonak.
  • Desgaitasun fisiko edo zentzumenezkoa eta mendekotasun-egoera aitortuta duten pertsonak.
  • Buruko gaixotasunen bat diagnostikatuta eta mendekotasun-egoera aitortuta duten pertsonak.
  • Aurreko kasuetatako batean ere ez dauden pertsonak, baina oinarrizko gizarte zerbitzuetako txosten batean telelaguntza zerbitzuaren bidez arta daitezkeen beharrak dituztela jaso den pertsonen kasua.
Aurkeztu beharreko agiriak

Aurkeztu behar den dokumentazioa, hala badagokio, honako hau izango da:

  1. (G.5) TELELAGUNTZA ZERBITZUKO ALTA: ESKAERA ereduaren arabera.
    • Eskatzailearen Nortasun Agiri Nazionalaren edo Atzerritarren Identifikazio Zenbakiaren fotokopia eta, hala badagokio, bere legezko ordezkariarena. Eskabidea aurrez aurreko eran egin bada, ez da aurkeztu behar izango eskabide ereduan Eusko Jaurlaritzaren Gizarte Zerbitzuetako Zuzendaritza eskudunari baimentzen bazaio nortasun datuak egiaztatzea Barne Arazoetako Ministerioan. Era berean, ez da dokumentazio hau aurkeztu behar izango eskabidea bide elektronikotik egin bada eta eskatzailea identifikatu bada Egiaztagiri elektroniko aitortu batekin.
    • Eskatzailearen erroldatze-agiria, barne hartu behar duelarik helbide berean erroldatuta dauden pertsona guztien zerrenda. Ez da aurkeztu behar izango eskabide ereduan Eusko Jaurlaritzaren Gizarte Zerbitzuetako Zuzendaritza eskudunari Estatistika Instituto Nazionalean edo dagokion Udaletxean bide telematikoen bidez egiaztatzea baimentzen bazaio, edo, hala badagokio, erabilgarri izan daitezkeen beste bideen bidez.
    • Eskatzailearen osasun txartelaren fotokopia. Ez da aurkeztu behar izango eskabide ereduan Eusko Jaurlaritzaren Gizarte Zerbitzuetako Zuzendaritza eskudunari administrazio aginpidedunean bide telematikoen bidez egiaztatzea baimentzen bazaio, edo, hala badagokio, erabilgarri izan daitezkeen beste bideen bidez.
    • (G.6) OSASUN FITXA, Eusko Jaurlaritzaren 144/2011 Dekretuaren I eranskinean dagoen ereduarekin bat etorri behar duelarik. Fitxa hau familia medikuak osatu behar du, eta bertan osasun egoera agertuko da eta, hala badagokio, eskatzaileak jasaten dituen patologien gaineko diagnostikoak eta dagozkien tratamenduak.
    • Oinarrizko Gizarte Zerbitzuek egindako gizarte txostena, telelaguntzaren zerbitzuaren bidez arta daitezkeen beharrak antzeman badira, dekretu honen 9 artikuluaren 7 lerroaldian aurreikusten diren kasuetan. Txostenak Eusko Jaurlaritzaren 144/2011 Dekretuaren II eranskinean dagoen ereduarekin bat etorri behar du.

      GARRANTZITSUA:

      Izapide honetan beharrezkoak diren egiaztagiriak Udalak egingo ditu.

Izapide bideak

Diru-laguntzaren eskabidea aurreko lekuetan bideratu ahal izango da.

Informazio gehiago

Oinarrizko Gizarte Zerbitzuak (Iñaurratzaga, 1)

gizartezerbitzuak@leioa.net

Gizarte Zerbitzuak: 94.480.13.36

Prezioa

Baremazio ekonomikoaren arabera kalkulatzen da.

Ebazteko eta jakinarazteko aurreikusitako epea

Aurreikusten den epea: 2 hilabete.

Gehienezko legezko epea: 2 hilabete, eskabidea Eusko Jaurlaritzaren Gizarte Zerbitzuetako Zuzendaritzan sartzen den egunetik aurrera.
Epe barruan erantzunik ez ematearen ondorioa: ezezkoa.
Ondorengo izapideak
  1. Eskabidea eta dokumentazioa jaso eta egiaztatzea..
Ondorengo izapideak
  1. Espedientea Eusko Jaurlaritzaren erregistrora bidaltzea haren gaineko erabakia hartzeko.
Izapidetzen duen unitatea

GIZARTE ZERBITZUAK