Leioako Udalaren
izapide aurkibidea
Imprimir
Kirolak
10.2
UDAL KIROL INSTALAZIOETAKO ABONATUAK:altak eta bajak
Galdera
Erantzuna
Zer da? Zertarako balio du?

Leioako Udala hainbat Kirol instalazioen titularra da Udalerrian. Instalazio hauek lehentasunezko baldintzetan erabili ahal izango dituzte berorietan abonatuak diren pertsonek.Sakoneta eta Torresoloko Udal Kirol Instalazioetan bazkide izaera hartzen da.

Nork eska dezake?

Edozein pertsonak, udalerrian erroldatuta egon edo ez.

Aurkeztu beharreko agiriak

Alta abonatu moduan:

  • Bazkide izan nahi duenaren nortasun-agiriaren tamainako argazki bat, bestela Atezaintzako leihatilan webkam-aren bidez.
  • Familia liburuaren fotokopia, non bazkide berriaren datuak agertzen diren; familia libururik ezean, NANaren fotokopia.
  • (I.1) UDAL KIROL INSTALAZIOETAN ALTA EMATEKO INPRIMAKIA: ESKAERA behar den moduan betea.
  • Ordainagiriak (lehenengo kuotari dagokiona barne) pasatuko diren kontuaren IBAN zenbakia, bankuko kartilla edo antzeko dokumentu baten bidez
  • ERROLDATUTA EZ DAUDENEN KASUAN, “familia abonua” eskatzeko, gainera, errolda-agiri gaurkotua aurkeztu behar izango dute.

Kasu bietan kuotak helbideratzea NAHITAEZKOA da.

Baja abonatu moduan:

Baja idatziz eskatu behar da edo mezu elektroniko bat bidaliz honako helbide honetara: uki.idmleioa@leioa.net ekainaren 25a edo abenduaren 25a baino lehen, eragina izan dezan hurrengo seihilabetekoan. 

  • (I.2) UDAL KIROL INSTALAZIOETAKO BAJA INPRIMAKIA
Izapide bideak
Sakoneta UKI
Aurrez-aurre
Sakoneta UKI
Torresolo UKI
Aurrez-aurre
Torresolo UKI
Informazio gehiago

uki.idmleioa@leioa.net

Sakoneta Kiroldegia: 94.400.80.59

Torresolo Kiroldegia: 94.600.44.75

Prezioa

Ikus indarrean dauden ordenantza fiskalak "araudia" atalan agertzen den esteka jarraituz.

Ebazteko eta jakinarazteko aurreikusitako epea

24 ordu, behin dokumentazioa aurkeztu ondoren.Mezu elektronikoaren bidez jakinaraziko da.

Aplika daitekeen legeria
Ondorengo izapideak
  1. Sakoneta Kiroldegiko atezaintzan dokumentazioa aurkeztu ostean, administrariek berrikusi egiten dute:
    1. Zuzena bada, abonatuari alta ematen zaio, aplikazio informatikoan txartela egiten da eta espediente guztia banakako karpetetan artxibatzen da. 
    2. Zuzena ez bada, interesdunari jakinarazten zaio informazioa osatzeko.
Izapidetzen duen unitatea

KIROL SAILA