Leioako Udalaren
izapide aurkibidea
Imprimir
Gizarte Zerbitzuak
7.12
GIZARTE ONGIZATERAKO FUNTSAREN PENTSIOA: eskaera
Galdera
Erantzuna
Zer da? Zertarako balio du?

Bizkaiko Foru Aldundiak ematen duen aldizkako laguntza ekonomikoa da, gizarte zerbitzuen osagarria, adinagatik edo ezintasunagatik lan egin ezin duten pertsonei ematen diena, euren oinarrizko beharrak asetzeko beste diru-sarrerarik eduki ezin dutenean.

Bi mota daude: Adinagatiko Pentsioa eta Baliaezintasunagatiko Pentsioa.

GARRANTZITSUA:

Izapidetzearen ebazpena beste administrazio bati dagokio: BIZKAIKO FORU ALDUNDIA.

Nork eska dezake?

Interesa duen edonork edo bere legezko ordezkariak.

Onuradunaren baldintzak:

  • Aldez aurretik Euskal Autonomia Erkidegoko edozein udalerritan erroldatuta egotea (atzerritarrak, iheslariak eta aberrigabeak, egoitza-baimena dutenak).
  • 65 urtetik gorakoa izatea, edo gaixotasun kasuan, 16 urte baino gehiago izatea, organo eskudunak baliaezintasuna aitortua izatea eta erabat ezindua izatea lan mota guztietarako.
  • Oinarrizko beharrak betetzeko diru-sarrera propio edo familiarrak ez edukitzea.
    • Diru-sarrerarik ez dagoela ulertuko da urtebete batez eta soilik norberaren onurarako pentsio honetako urteko kopuruaren baino diru-sarrera txikiagoak jasotzen direnean, hala salmentengatik, ordainketengatik, pentsioengatik, nola beste edozein arraziorengatik (onuradunaren jabetza den ohiko etxebizitzaren balorazioa salbuetsita gelditzen da).
    • Eskatzailea FAMILIA UNITATE batean bizi bada, familia unitatearen errenta per capita laguntza honen urteko kopurua baino txiakiagoa izan behar da.
Aurkeztu beharreko agiriak

Aurkeztu beharreko informazioa, hala badagokioa, honako hau izango da: 

  1. (G.8) GIZARTE ONGIZATERAKO FUNTSAREN PENTSIOA: ESKABIDEA ereduaren arabera. 
  2. Beste dokumentu batzuk:
    • Eskatzailearen nortasunaren dokumentu egiaztagarria (NAN edo indarreko egoitza-baimena) eta familia unitatearen beste kideena ( ezkontidea, lanerako ezinduta dauden adingabeko edo adinez nagusi diren sema-alabak).
    • Familia Liburuaren fotokopia edo hau egon ezean, zaintza edo tutoretzaren dokumentu egiaztagarria, Erroldatze kolektiboaren ziurtagiria. 
    • Banantze/dibortziaren kasuan: epaia eta hitzarmen arauemailea..
    • Ezkontidearen heriotzaren ziurtagiria, hala badagokio.
    • Eskatzailearen diru-sarreren egiaztagiria eta, hala badagokio, bizikidetza unitatea osatzen duten 16 urtetik gorako pertsonena ((G.14) EZEZKO ADIERAZPENA) ((G.15) LANGILEAREN ADIERAZPENA) ((G.16) ENPLEGU EMAILEAREN ADIERAZPENA).
    • (E.7) HIRUGARRENEN FITXA
    • Baliaezintasunagatiko pentsioen kasuan, txosten medikoa.
    • Adinagatiko pentsioen kasuan, jaiotza-ziurgagiria/ bizi-fedea/Ezkontidearen diru-sarrerak. 

Baldintzak betetzen direla egiaztatzeko beharrezkotzat jo daitekeen beste edozein dokumentu.

GARRANTZITSUA:

Izapidetze honetan beharrezkoak diren udal ziurtagiriak Udalak emango ditu.

Izapide bideak
Telefonoa
Telefonoa

Gizarte langile batekin aldez AURREKO HITZORDUA behar da. 

Informazio gehiago

Oinarrizko Gizarte Zerbitzuak (Iñaurratzaga, 1)

gizartezerbitzuak@leioa.net

Gizarte Zerbitzuak: 94.480.13.36

Prezioa

Udalak hartzen du bere gain kudeaketaren kostua.

Ebazteko eta jakinarazteko aurreikusitako epea

Aurreikusitako epea:

Gehienezko aurreikusitako epea: 3 hilabete, eskabidea Bizkaiko Foru Aldundiaren erregistroan sartu den datatik aurrera.
Erantzunik epe barruan ez ematearen ondorioa: ezezkoa.
Ondorengo izapideak
  1. Eskabidea eta dokumentazioa jaso eta egiaztatzea.
Ondorengo izapideak
  1. Prozeduraren izapidetzea.
  2. Bizkaiko Foru Aldundiko Gizarte Ekintza Sailaren erregistroa espedientea bidaltzea haren ebazpena egiteko.
Izapidetzen duen unitatea

GIZARTE ZERBITZUAK