Leioako Udalaren
izapide aurkibidea
Imprimir
Gizarte Zerbitzuak
7.16
MUGIKORTASUN URRIKO DESGAITASUNA DUTEN PERTSONEN GARRAIO KOLEKTIBORAKO BAKARRIK ERABILTZEN DIREN IBILGAILUAK APARKATZEKO TXARTELA: eskaera
Galdera
Erantzuna
Zer da? Zertarako balio du?

Leioako Udalak ematen duen aparkatzeko txartela, baldintza jakin batzuetan, mugikortasun urriko desgaitasuna duten pertsonen garraio kolektiborako bakarrik erabiltzen diren ibilgailuen titular diren pertsona fisiko edo juridikoentzat.

Nork eska dezake?

Mugikortasun urriko desgaitasuna duten pertsonen kolektiboa garraiatzera bakarrik erabiltzen diren ibilgailu egokituen titularrak, zehazki, abenduaren 14ko 39/2006 Legeak aipatu mendekotasunari aurre egiteko eta autonomia pertsonala sustatzeko zerbitzuak emateko diren ibilgailuen pertsona fisiko edo juridiko titularrak, eta orobat, Desgaitasuna duten pertsonei eta euren inklusoi sozialari buruzko Lege Orokorraren Testu Bateginak, azaroaren 29ko 1/2012 Legegintzako Errege Dekretuaren bidez onartuak, aipatzen dituen gizarte-zerbitzuak.

Aurkeztu beharreko agiriak

 Agiri hauek aurkeztu beharko dira:

  • (G.31) BERARIAZ DESGAITASUNA ETA MUGIKORTASUN URRIA DUTEN PERTSONEN GARRAIO KOLEKTIBORAKO EGOKITUTA DAUDEN IBILGAILUAK APARKATZEKO TXARTELA: ESKABIDEA
  • Erakundearen IFK.
  • Elkartearen Estatutuak
  • Pertsona fisiko eskatzaile edota ordezkari legalaren NANaren fotokopia
  • Desgaitasuna duen pertsonaren legezko ordezkaritza egiaztatzen duen agiria.
  • Ibilgailuen zirkulazio-baimenen kopiak.
  • Mugikortasun urriko desgaitasuna duten pertsonen kolektiboa garraiatzearekin lotutako  jarduera-memoria, autonomia pertsonala sustatzeko gizarte zerbitzu, mendekotasuna eta desgaitasuna duten pertsonei arreta emateko zerbitzuen esparruan.

GARRANTZITSUA:

  • Garraio kolektiborako erabiltzeko ibilgailu egokituak aparkatzeko emandako txartelek bost urteko epea izango dute.
  • Epe hori amaitu ondoren, titularraren bizilekuko udalean berritu beharko da txartela.
  • Txartela berritzeko, 50/2016 Dekretuko 10. artikuluak aurreikusitako prozedurari jarraituko zaio.
  • Aparkatzeko txartela berritzeko eskaera indarraldi-epean aurkezten bada, aurretiaz emandako baliozkotasuna luzatuko da prozedura suntsiarazi arte. Emandako azken txartelaren indarraldia amaitu eta ondorengo laurogeita hamar egun naturaleko epearen baitan aurkezten bada eskaera, oraindik ere indarrean dagoela ulertuko da, harik eta berritzeko prozedura suntsiarazten den arte.
  • Udalak jarriko ditu beharrezkoak diren udal ziurtagiriak.
  • Udalean eska daiteke: Trakzio Mekanikoko Ibilgailuen gaineko Zerga salbuespena (5.15 izapidea).
Izapide bideak

Diru-laguntzaren eskabidea aurreko lekuetan bideratu ahal izango da.

Informazio gehiago

Oinarrizko Gizarte Zerbitzuak (Iñaurratzaga, 1)

Gizarte Zerbitzuak: 94.480.13.36
Prezioa

Udalak hartzen du bere gain kudeaketaren kostua.

Ebazteko eta jakinarazteko aurreikusitako epea

Legezko gehienezko epea: 3 hilabete aparkatzeko txartelaren eskabidea Udalaren Erregistroan

sartzen den egunetik aurrera.

Epea barruan erantzuten ez bada, baiezko erantzuntzat joko da, eta horrez gain, beren beregiko ebazpena egin daiteke, betiere berrespena emanez.

Ondorengo izapideak
  1. Eskabidea eta dokumentazioa jaso eta egiaztatzea.
Ondorengo izapideak
  1. Udal eskumeneko zerbitzuak ez diren pertsona juridiko identifikatuen kasuan, Udalak espedientearen kopia igorriko dio Bizkaiko Foru Aldundiari, eta erakunde horrek, 45 egun naturaleko epean, txartela emateko beharrezkoa den irizpen loteslea egingo du, gizarte zerbitzua ematen duen zerbitzu publiko edo erakunde pribatuari dagokionez.
  2. Pertsona fisiko edo juridiko interesdunari jakinarazi, eta baiezko kasuan, txartela beteta eta plastifikatuta entregatzea.
Izapidetzen duen unitatea

GIZARTE ZERBITZUAK