Leioako Udalaren
izapide aurkibidea
Imprimir
Enplegua eta prestakuntza
8.6
LANEKOAK EZ DIREN PRAKTIKAK EGITEKO BEKA PROGAMA: "GAZTEDI URIBE KOSTA" HITZARMENA
Galdera
Erantzuna
Zer da? Zertarako balio du?

 “Gaztedi Uribe Kosta” lankidetza hitzarmena sinatu duten udalerrietan (Leioa, Barrika, Berango, Gorliz, Lemoiz, Plentzia, Sopela, Urduliz) erroldatutako 18 eta 29 urte bitarteko gazteei zuzenduriko Lanekoak ez diren praktikak egiteko beka programa. Praktikak, inguruko enpresetan egingo lirateke eta horiek,  lan profesionalak burutzeko kontratazioa ahalmena duen edozein erakunde bezala ulertzen dira.

Deialdian araututako diru laguntzek gazteei inguruko enpresetan lanekoak ez diren praktiken bitartez, lan munduarekin, ordaindutako eta gainbegiratutako, lehen kontaktua erraztea du helburu.

-        Praktikaldiaren iraupena: 5 hilabete.

-        Lanaldia: 30 ordu astean.

-        Bekaren zenbateko 770 €/hilerokoa izan da ondoko kontzeptuei aurre egiteko erabiliko dena:

                                 A.Bekadunak jasoko duen zenbatekoa.

                                B.Gizarte segurantzaren kotizazio gastuen ordainketa lanekoak ez  diren praktikei                                                        dagozkiona,  9923  epigrafea.

-        Programa honetan parte hartzen duten enpresek, eskaera orrian bekadunak bete beharreko funtzio eta zereginak zehaztu beharko ditu horien edukiak eta bekadunaren perfilak bat datozela bermatze aldera.

-        Praktikak enpresaren lantokian egingo dira, enpresak berak izendatutako tutore baten zuzendaritzapean eta ikuskaritzapean, halaber, praktikaldia bukatutakoan, bera izango da praktiken azken oroitza-txostenaren egitearen arduraduna.

-        Behin praktikaldia bukatutakoan, gazteek ziurtagiri bat jasoko dute (Lanbidek emana), non praktiken iraupena eta prestakuntzaren edukiak azalduko diren.

-        Bekaren onuradunak enpresak proposatutako ekintzak burutzeko, enpresak emandako arauak edo jarraibideak bete beharko ditu. Ondoren azaldutakoak gertatuko balira, praktikaldia bukatutzat eman ahal delarik:

-        Ageriko arduragabetasunez aritzean.

-        Jasotako jarraibide edo aginduei muzin egitean.

-        Lantokiarekin bat ez datozen jokaerak edukitakoan.


Nork eska dezake?

Beken onuradunak izateko bete beharreko baldintzak:

  1.        18-25 urte izatea praktikak hasterakoan.
  2.        Edo, 26-29 urte izatea, praktikak hasterakoan, betiere Gazteen Berme Sisteman altan emanda egotea.
  3. -  Bizkaiko Foru Aldundiarekin batera “Gaztedi Uribe Kosta” hitzarmena sinatu duten udalerrietako batetan erroldatuta egotea (Barrika, Berango, Gorliz, Leioa, Lemoiz, Plentzia, Sopela, Urduliz).
  4.       Lanbide-heziketako titulua izatea (erdi-mailako edo goi-mailako), edo goi mailako titulazioa ikaskuntza artistikoetan edo kirol arlokoetan izatea,  edo unibertsitateko titulua edo profesionaltasun ziurtagiria edukitzea.
  5.       Gazteen Berme Sisteman izena emanda egotea, hala badagokio.
  6.       Prestakuntzarekin lotura zuzena duten hiru hilabetetik gorako lan-esperientziarik ez edukitzea.
  7.     Enplegu gabe egotea eta Lanbiden lan eskatzaile gisa agertzea.
  8.      Diru-laguntzak edo laguntza publikoak eskuratzeko aukera galduta Zigor edo administrazio arloko zehapenik ez izatea eta horretarako ezgaitzen duten lege debekatuen sartuta ez egotea, Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako otsailaren 18ko 4/2005 Legearen arabera sexuagatiko bereizkeria gauzatzeagatik gertatu direnak barne.

Programan parte hartuko duten enpresek bete beharreko baldintzak:

  1. -        Legez eratuta egotea eta egoitza soziala edo lantokia Bizkaian izatea.
  2. -        Enpresa eskatzaileek egunean izan beharko dituzte Leioako Udalarekiko zein Administrazio Publikoarekiko zerga betebeharrak, baita Gizarte Segurantzarekiko betebeharrak ere, diru-laguntza eskabidea aurkezteko datan.
  3. -        Bekaren onuraduna gizarte segurantzan altan ematea Lanekoak ez diren praktiken epigrafean.
  4. -        Programak dirauen bitartean, Lanekoak ez diren praktiketan dagoen gaztea tutorizatzeko gaitasuna duen langileria.
  5. -        Diru-laguntzak edo laguntza publikoak eskuratzeko aukera galduta Zigor edo administrazio arloko zehapenik ez izatea eta horretarako ezgaitzen duten lege debekatuen sartuta ez egotea, Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako otsailaren 18ko 4/2005 Legearen arabera sexuagatiko bereizkeria gauzatzeagatik gertatu direnak barne.

Aurkeztu beharreko agiriak

Gazteek ondoko agiriak entregatu beharko dituzte:

  • Eskabide orria behar bezala beteta.(Webgunearekin lotura…)
  • NANaren fotokopia edo, kasuan kasuko besteren kontura lan egiteko gaitasuna duelaren egiaztagiria.
  • Errolda agiria, Leioaztarren kasuan salbu, ofizioz ziurtatuko delarik.
  • Eskadidea bideratzekoan, lan gabezian eta Lanbiden-Euskal Enplegu Zerbitzua lan eskatzaile gisa egotearen egiaztagiria.
  • Landideren Kurrikuluma behar bezala eguneratua.
  • Lan bizitza txostena behar bezala eguneratua.
  • Gazteen Berme Sisteman izena emanda egotea, hala badagokio


Enpresek ondoko agiriak entregatu beharko dituzte:

  • Lanekoak ez diren praktiketan parte hartzeko “HAUTAGAI ESKAERA ORRIA” behar bezala beteta.
  • Identifikazio fiskaleko txartelaren fotokopia edo, autonomoa izanez gero NAN-aren fotokopia.

Izapide bideak
Leioako Udala. Herritarren Arreta Zerbitzua
Aurrez-aurre
Leioako Udala. Herritarren Arreta Zerbitzua
Gaztelubideko  Herritarren Arreta Zerbitzua
Aurrez-aurre
Gaztelubideko Herritarren Arreta Zerbitzua
Behargintza
Aurrez-aurre
Behargintza
Telematikoki
Telematikoki
https://behargintzaleioa.net

1.- Esakerak eskatutako dokumentazioarekin batera, nagusiki Behargintza Leioaren webgunearen bitartez bideratuko dira www.behargintzaleioa.net

2.- Halaber, eskabideak aurrez aurre aurkeztu daitezke Leioako udaleko Herritarrentzako Arreta Zerbitzuan (Udaletxea edo Gaztelubide), edo Behargintza Leioan (Mendibil kalea 3, 48940 Leioa). Azkenik,  39/2015 Legea, urriaren 1ekoa, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearena arautzen duen legearen 16.4 artikuluak aurre ikusten dituen aurkezpen bideen bitartez ere bideratu ahal izango dira eskabideak.

Informazio gehiago

  - www.behargintzaleioa.net

- www.leioa.net

 

- behargintza@leioa.net (Behargintza Leioa)

- sac01@leioa.net (HAZ Udala)

- sac02@leioa.net (HAZ Gaztelubide)

- gazte@leioa.net (Aterpe Leioa Gaztegunea)

 

- Behargintza Leioa: 94.400.41.95

- SAC Ayuntamiento:94.400.80.00

- SAC Gaztelubide: 94.464.67.22

- Aterpe Leioa Gaztegunea: 94 405 58 50

- Hitzarmena sinatu duten beste udalerrietako Gazteria zerbitzuak.

Prezioa

Kudeaketaren zenbatekoa “Gaztedi Uribe Kosta” lankidetza hitzarmenaren bitartez, Bizkaiko foru Aldundiak eta Leioako Udalak beregain hartzen dute.

Ebazteko eta jakinarazteko aurreikusitako epea

Diru-laguntzen eskabideak, honako deialdia eta oinarri arautzaileak BAOan argitaratzen diren egunetik (2019/09/16) 2019ko abenduaren 31ra arte aurkeztua ahal izango dira, betiere, data hori baino lehen eskainitako beka guztiak esleituak ez baldin badaude.

Ondorengo izapideak

 

Eskaeren kudeaketa lehia librean egokituko dira betiere, bekaren onuradunaren perfilarekin bat datozen enpresak programan parte hartzen duten heinean.

 

Beken izapidetzea Landide- Euskal Enplegu Zerbitzuak “Lanekoak ez diren praktikak” burutzeko ezartzen dituenak jarraituko dira.

 

Behin, Lanbidek- Euskal Enplegu Zerbitzuak eta Behargintzak hautagaiek bete beharreko guztiak betetzen dituztela ziurtatuta, azken hautaketa enpresak berak egingo du. Ondoren, Lanbide eta enpresaren arteko hitzarmenaren izenpetzea gauzatuko da.

 

Ondorengo izapideak

Behin praktikaldia bukatutakoan, gazteek ziurtagiri bat jasoko dute (Lanbidek emana), non praktiken iraupena eta prestakuntzaren edukiak azalduko diren.

Oharrak / Azalpenak

Lanekoak ez diren praktikak egiteko beken oinarrietan adierazitako betebeharrak betetzen dituzten pertsonen artean, emango diren beken kopurua, gehienez 15ekoa izango da. Beka bakoitzak gehienez, 5 hilabeteko iraupena izango du. Beka bakoitzaren zenbatekoa 770 €/hileko izango da, bertan bekadunak jasoko duen diru-laguntzaren zenbatekoa eta horren gizarte segurantzaren kotizazioa (dagokion epigrafean) barneratuta daudelarik.

 

Enpresak behin arestian aipatutako ordainketen ziurtagiria igorritakoan, hilero bekaren zenbatekoari dagokion diru sarrera jasoko du. Diru sarrera horren ordainketa jasotzea ahalbidetzeko Hirugarrenen datuen fitxa dagozkion datuekin beteta aurkeztu beharko du.

Izapidetzen duen unitatea
BEHARGINTZA