Leioako Udalaren
izapide aurkibidea
Imprimir
Hirigintza
6.6.2
JARDUERA SINPLIFIKATUAREN JAKINARAZPENA
Galdera
Erantzuna
Zer da? Zertarako balio du?

Jarduera berria martxan jarri aurreko jakinarazpena. Jarduera (publiko edo pribatua) martxan jartzeko balio du, ingurumenaren Babeserako 3/98 Legeko II. Eranskineko B) atalak aipatzen dituenak, kalterik sortzen EZ dutenak.

Jarduera horien zerrenda Jarduerei buruzko Udal Ordenantzako B.2 Taldean azaltzen dira.

Dokumentazioa Udalean aurkezten den egunean bertan, jarduerarekin hasi ahal izango da, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legeko 71 artikuluak dioenarekin bat, betiere, egoki diren zergak ordaindu ondoren. Leioako Udalak, halaber, egiaztatu, ikuskatu eta zigorrak jartzeko eskumenak gorde egiten ditu.

Jarduera Sinplifikatuaren Jakinarazpena egin baino lehen, jarduera publiko edo pribatuaren  sustatzaileak Udalean kontsulta egin dezake lizentziak eskatzen dituen baldintza tekniko eta juridikoak, aurreikus daitezkeen neurri zuzentzaileak eta jardueraren bideragarritasuna ezagutzeko. Kontsulta hori Ingurumenaren Babeserako 3/98 Legeko 57.1 artikuluak aurreikusten du.

Jarduera martxan jarriko da ziurtagiria egin duten titularren ardurapean bakarrik.

Eredu honen bidez izapidetutako jarduerek ez dakarte obrarik, pintatzea kenduta, eta ez dute teknikari eskuduna kontratatzearen beharrik.

Nork eska dezake?

Jardueraren titularrak, lokalaren jabeak, edo biek. Baita haien legezko ordezkariek ere. ((A.2a/A.2b)KUDEAKETEN BAIMENA)

Aurkeztu beharreko agiriak
  • (F.9) JARDUERA SINPLIFIKATUAREN AURREKO JAKINARAZPENA EGITEKO INPRIMAKIA, M7 EREDUA
  • Jarduerei buruzko Udal Ordenantzako III. Eranskineko 2A puntuko gidoiaren araberako memoria, interesdunak sinatua, eta Irisgarritasunari buruzko apirilaren 11ko 68/2000 Dekretua betetzearen gaineko zuriketa.
  • Oinplanoaren planoa, 1:50 eskalan, trenkada eta altzarien xehetasunekin.
  • Fatxada eta lokal barruko egungo egoeraren argazkia.
  • Suteen aurkako babeseko instalatzailearen ziurtagiria, su-itzalgailuen azterketari buruzkoa.
  • Bi ale aurkeztu behar dira paperean eta kopia bat CD euskarrian (Autocad planoen formatu editagarria eta PDF)
Izapide bideak
Leioako Udala. Herritarren Arreta Zerbitzua
Aurrez-aurre
Leioako Udala. Herritarren Arreta Zerbitzua
Gaztelubideko  Herritarren Arreta Zerbitzua
Aurrez-aurre
Gaztelubideko Herritarren Arreta Zerbitzua
Posta arrunta
Posta arrunta
Correo Postal
Posta bulegoetan, posta ziurtatu eta ireki bidez.
Informazio gehiago

hirigintza@leioa.net

sac01@leioa.net (HAZ Udaletxea)

sac02@leioa.net  (HAZ Gaztelubide)

HAZ Udaletxea: 94.400.80.00 | 94.400.80.05

HAZ Gaztelubide: 94.464.67.22

Ebazteko eta jakinarazteko aurreikusitako epea

Legeak ezartzen duen epea: unean bertan.

Ebazteko epe estimatua: 20 egun dago dokumentazioa aztertzeko Udaletik ateratzen den egunetik, interesdunari akatsak zuzentzeko eskatzen bazaio.

Ondorengo izapideak
  1. Eskaera hartu, egiaztatu eta erregistratu dokumentazioarekin batera.
  2. Eskatzaileari kopia zigilatua entregatu frogagiri gisa.
  3. Kontu-hartzailetzara bidali likidazioa egiteko.
  4. Espedientea Hirigintzara bidali.
Ondorengo izapideak
  1. Hirigintza sailak dokumentazioa aztertu eta ikuskatu.
  2. Jardueraren titularrari tramitazioa amaitzen dela dioen agiria bidali dena ondo badago.Kontrako kasuan, errekerimenduak zehazten dituen agiria bidali eta epea eman horiek konpontzeko.
Oharrak / Azalpenak

Nork onartzen du: Alkatetzak

IZAPIDE HONETAN SARTZEN DIREN JARDUERAK

B.2 taldea - Jarduera sinplifikatuko aurreko jakinarazpena behar duten jarduera eta instalazioak, egokitze lanik behar ez dutenak

1. 80m2 edo hortik beherako azalera duten saltokiak orokorrean, mertzeriak, estetika zentroak, arropa salmenta, zapatak, e.a., aireztatze edo ke erauzketako instalaziorik,

hotz bitrinarik edo zarata atera dezaketen bestelako motorrik ez dutenak.

BARNE SARTZEN DIRA  6m2-tik beherako biltegia lotuta duten jarduerak.

Ezaugarri horiek betetzen ez badituzte, jarduera sailkatuko aurreko jakinarazpen bidez tramitatzen dira.

Izapidetzen duen unitatea

HIRIGINTZA