Leioako Udalaren
izapide aurkibidea
Imprimir
Gizarte Zerbitzuak
7.19
BORONDATEZKO ITZULERAREN PROGRAMA: izapidea
Galdera
Erantzuna
Zer da? Zertarako balio du?

Jatorrizko herrira itzultzeko laguntza ekonomikoa eskatu ahal izateko baldintzen inguruko informazioa da. Borondatezko itzulerako programa honek beren herrira itzuli nahi duten pertsona atzerritarrei (etorkinak, asilo eskatzaileak, errefuxiatuak, babes subsidiarioko estatutua duten pertsonak) itzultzeko aukera ematen die, baldin eta ezarritako baldintzak betetzen badituzte.

GARRANTZITSUA:

Izapidearen ebazpena GOBERNU ZENTRALARI dagokio.

Nork eska dezake?

Interesa duen edonork edo bere legezko ordezkariak. 

Onuradunaren  baldintzak

  • Prekarietate ekonomikoan edo gizarte ahultasun egoeran egotea
  • Bere kabuz itzultzeko baliabide ekonomikorik ez izatea. 
  • Espainian, gutxienez sei hilabetez egon izana (arauzko egoera administratriba duten pertsonentzat)
  • Borondatezkotasunaren eta hiru urteko epean Espainiara ez itzultzeko konpromisoaren aitorpena aurkeztea.
  • Atzerritarra Espainiarekin lotzen duten dokumentu ofizialei uko egitea (egoitza-baimena, osasun-txartela, erroldatze-agiria, etab.).
  • Atzerritartasun Legeak Espainiatik irtetzeko ezartzen dituen debeku kasuetan sartuta ez egotea.
Aurkeztu beharreko agiriak

Aurkeztu beharreko dokumentazioa, hala badagokio, honako hau izango da:

  • Itzuliko diren pertsona guztien pasaporteak.
  • Gizarte langilearekin egindako txostena, non herri honetako bizitza-baldintzak azaltzen diren, hala nola jatorrizko herriko helbidea eta itxaropenak.
  • Pertsona herri honetara lotzen duten dokumentuak ematea, (behin eskabidearen onarpena baieztatu ondoren), Osasun-txartela, Udal-erroldako baja....

    GARRANTZITSUA:

    Izapide honetan beharrezkoak diren udal-ziurtagiriak Udalak egingo ditu.

Izapide bideak
Telefonoa
Telefonoa

Gizarte langile batekin aldez AURREKO HITZORDUA behar da. 

Informazio gehiago

Oinarrizko Gizarte Zerbitzuak (Iñaurratzaga, 1)

gizartezerbitzuak@leioa.net

Gizarte Zerbitzuak: 94.480.13.36

Ondorengo izapideak
  1. E skabidea eta dokumentazioa jaso eta egiaztatzea.
Ondorengo izapideak
  1. Gizarte langileak txostena ematea egoeraren balorazioari buruz.
  2. Nazioarteko Migrazio Erakundearen bulegoetara dokumentazioa bidaltzea. Erakunde honek, eskaera onartu ondoren posta elektronikoaren bidez beharrezko dokumentazioa bidaltzen dute aireportuan data zehatz batean erositako hegazkin-txartelak jasotzeko. Dokumentazio hau eskura emango zaie pertsona interesatuei.
Izapidetzen duen unitatea

GIZARTE ZERBITZUAK