Leioako Udalaren
izapide aurkibidea
Imprimir
Kultura
9.8
ATERPE LEIOA GAZTEGUNEKO ARETOAK ALOKATZEA/LAGATZEA
Galdera
Erantzuna
Zer da? Zertarako balio du?

Aterpe Leioa Gazteguneko areto hauek lagatzeko askera:

  • Ordenagailu gela
  • Sukaldea
  • Erabilera anitzeko gela
  • Elkarteen gela
Nork eska dezake?

Baldintza hauek betetzen dituen edozeinek edo haren legezko ordezkariak:

  • Leioan erroldatuta dauden edo bizi diren 14 eta 35 urte bitarteko gazteak (Udalak egiaztatuko ofizioz). 
  • Egoitza soziala Leioan duten edo bere jardueraren parte bat argi eta garbi Leioan burutzen duten irabazi asmorik gabeko kultura elkarteak, Leioako Udalak horrela onartuta egotearen baldintzapean, baldin eta gazteek osatzen badituzte edo beren aktibitatea gazteei zuzenduta badago (eskaera bakoitza aztertuko da).
Aurkeztu beharreko agiriak
  • (H.8) ATERPE GAZTEGUNEKO ARETOAK LAGATZEA
  • Erroldatuta ez daudenen NANa
  • Eskatzaileak egoki ikusten duena kasua ezagutzeko eta eskaerari hobeto erantzun ahal izateko.
Izapide bideak
Prezioa

Udalak hartzen du bere gain kudeaketaren kostua.

Ebazteko eta jakinarazteko aurreikusitako epea

Erreserba egitekoa epea: eskatutako data baino 2 egun lehenago, gutxienez.

Ebazteko epe estimatua: astebete.

Epean erantzuten ez bada, erantzuna ezezkotzat joko da.

Aplika daitekeen legeria
Ondorengo izapideak
  1. Eskaera eta dokumentazioa hartu eta egiaztatu.
Ondorengo izapideak
  1. Kultura Sailak dokumentazioa berrikusi eta bideratu.
  2. Eskatutako aretoa erabilgarri dagoen egiaztatu.
  3. Erabilgarri badago, interesdunari JAKINARAZI eta araudiaren kopia eman.
  4. Areto bakoitzaren erabilera egutegia eguneratu.
Oharrak / Azalpenak

Aterpe Leioa Gazteguneko materialik behar izanez gero, eskaeran aipatu.

Izapidetzen duen unitatea

KULTURA ETA GAZTERIA