Leioako Udalaren
izapide aurkibidea
Imprimir
Gizarte Zerbitzuak
7.8
MENDEKOTASUNAREN BALORAZIOA: eskaera
Galdera
Erantzuna
Zer da? Zertarako balio du?

Mendekotasun-egoera aintzatesteko eskabidea da, hala nola Bizkaiko Lurralde Historikoan mendekotasun-egoeretarako arreta sistemaren zerbitzu eta prestazioak eskuratzeko eskubidearena. Mendekotasun-egoera iraunkorra da, adinetik, gaixotasunetik edo ezintasunetik eratorritako arrazoiengatik, eta autonomia fisikoa, burukoa, intelektuala edo sentsorialaren galerarekin lotuta, eguneroko bizitzako oinarrizko atazak egiteko beste pertsona baten arreta edo laguntza handia behar duten pertsonek bizi dutena.

GARRANTZITSUA :

Izapidearen ebazpena beste adminiztrazio bati dagokio: BIZKAIKO FORU ALDUNDIA. (G.3) Mendekotasunaren balorazioa: Informazioa

Nork eska dezake?

Interesa duen edonork edo bere legezko ordezkariak.

Onuradunen baldintzak:

  • Leioako udalean erroldatuta egotea..
  • Mendekotasun-egoeran izatea. 
  • Europar Batasuneko hiritartasuna edukitzea edo legez bizitzea estatuko lurraldean 5 urtez, hauetatik azken biak eskabidearen aurkezpen dataren aurre-aurrekoak izan behar dutelarik. 5 urte beherakoentzat estatuko lurraldean bizitzen emandako denboraldia beren zaintza duenari eskatuko zaio
Aurkeztu beharreko agiriak
  • (G.1) MENDEKOTASUN-EGOERAREN BALORAZIOA: ESKABIDEA eta gainera:
  • NANren fotokopia, edo honen ordez, eskatzailearen nortasuna egiaztatzen duen beste edozein dokumentu eta, hala badagokio, eskatzaileraren legezko ordezkariarena edo egitezko zaintza duenarena.
  • Ezintasun kasuan, ezinduaren izenean eskabidea aurkezten duen pertsonaren legezko ordezkaritza egiaztatzen duen dokumentazioa.
  • (G.2) OSASUN TXOSTENA, Foru Dekretu honen II Eranskinaren ereduarekin bat datorrena.
  • Eskatzailearen erroldatze-ziurtagiria.
  • (G.17) BANKUKO FITXA
  • (G.4) ORDEZKARITZA BORONDATEZ EMATEKO EREDUA
  • Osasun-txartel indibidualaren kopia..
  • Leioako udaleko erroldatzea Udalak ofizioz egiaztatuko du.
  • Beste batzuk:  (G.27) MENDEKOTASUN EGOERAN DAUDENEI LAGUNTZEKO ARRETA EMATEKO BANAKAKO PROGRAMAREN (ABP) ESKAERA EDO ALDAKETA
Izapide bideak
Telefonoa
Telefonoa

Gizarte langile batekin aldez AURREKO HITZORDUA behar da. 

Informazio gehiago

Oinarrizko Gizarte Zerbitzuak (Iñaurratzaga, 1)

gizartezerbitzuak@leioa.net

Gizarte Zerbitzuak: 94.480.13.36

Prezioa
Udalak hartzen du bere gain kudeaketaren kostua.
Ebazteko eta jakinarazteko aurreikusitako epea

Legezko gehinezko epea: bi hilabete.

Ondorengo izapideak
  1. Eskabidea eta dokumentazioa jaso eta egiaztatzea.
Ondorengo izapideak
  1. Eskabidea eta dokumentazioa jaso eta egiaztatzea.
Izapidetzen duen unitatea

GIZARTE ZERBITZUAK