Leioako Udalaren
izapide aurkibidea
Imprimir
Euskara
11.2
EUSKARA IKASTEKO BEKAK
Galdera
Erantzuna
Zer da? Zertarako balio du?

Leioako euskaltegietan ikasten duten Leioan erroldatutako ikasleentzako bekak, kolektibo jakin batzuetakoak.

Nork eska dezake?

Interesdunak edo haren legezko ordezkariak.

Aurkeztu beharreko agiriak

(A.1.a) ESKAERA OROKORRA

Kasu guztietan:

  • Euskaltegiko matrikularen ordainketaren egiaztagiria.
  • Bankuko datuen fitxa behar bezala osaturik.
  • Eska dakiokeen bestelako informazioa aurkeztu beharko dute Leioako kontu-hartzailetza zerbitzuak eskatuta, diru-laguntzen xedearen ikusketa-lanetan diharduenean.

Elkarteetako kideek:

  • Eskatzailea noiztik den elkartearen kidea egiaztatzen duen ziurtagiria, elkarteak egina.

12 urtetik beherakoen gurasoek:

  • Familia-liburuaren fotokopia.  

Diru-sarrera urriak izateagatik laguntzak eskatzen dituztenek: 

  • Familia edo bizikidetza-unitateko kide guztien 2018ko errenta-aitorpenaren fotokopia.

1995 eta 2002 urte bitartean jaiotakoek:

  • Nortasun agiriaren edo pasaportearen kopia.
Agiri osagarriak
Izapide bideak
Euskara zerbitzua
Aurrez-aurre
Euskara zerbitzua
Informazio gehiago

euskarazerbitzua@leioa.net

Euskara Zerbitzua: 94.607.25.76

Prezioa

Udalak hartzen du bere gain kudeaketaren kostua.

Ebazteko eta jakinarazteko aurreikusitako epea

Epe estimatua: 2 hilabete.

Legezko gehienezko epea: 6 hilabete

Ondorengo izapideak
  1. Euskara Zerbitzuak eskabide guztiak aztertuko ditu, HABEri (Helduen Alfabetatze eta Berreuskalduntzerako Erakundea) diru-laguntzetarako eskabideen xede diren ikastaroen ikasketa-emaitzak eta bertaratzeari buruzko datuak eskatu eta gero. Diru-sarrera urriak izateagatik laguntzak eskatzen dituztenen kasuan eskumena duen udal sailari eskatuko zaio txostena.
  2. Euskararen Erakundearen Presidenteak diru-laguntzak emateko edo ukatzeko ebazpena onetsiko du gehienez 6 hilabeteko epean. Ebazpen hori Udaletxeko, Euskara Zerbitzuko eta Mastitxu Udal Euskaltegiko iragarki-oholean argitaratuko da. Ebazpenean hamar eguneko epea ezarriko da egindako akatsak konpontzeko, eta behar den helegitea jartzeko, halakorik egonez gero.
Oharrak / Azalpenak

2018-2019 Kurtsorako eskaera egiteko epeak: 

  • Ohiko epea:

    2019ko ekainaren 12tik uztailaren 3ra: astelehenetik ostiralera, 9:00etatik. a 13:30etara

  • Udako ikastaroetarako epea:

    irailaren 23tik urriaren 4ra: astelehenetik ostiralera, 9:00etatik. a 13:30etara

Izapidetzen duen unitatea

EUSKARA ZERBITZUA