Leioako Udalaren
izapide aurkibidea
Imprimir
Animaliak, armak eta galdutako gauzak. Adingabeei baimena ematea atzerrira bidaiatzeko
4.3
ARRISKUTSUAK IZAN DAITEZKEEN ANIMALIAK: lizentzia eskaera
Galdera
Erantzuna
Zer da? Zertarako balio du?

Txakurren espeziearen barruan, arraza mota edo arriskuko animaliak izateagatik, arriskutsuak izan daitezkeen animaliak edukitzea ahalbidetzen duen udal lizentzia.

Nork eska dezake?

Leioan erroldatuta dagoen edozein adin nagusiko pertsona, jabea izan zein animaliaren zaintza, paseo eta erabileraren arduraduna

Aurkeztu beharreko agiriak

(D.2) ARRISKUTSUAK IZAN DAITEZKEEN ANIMALIAK EDUKITZEKO LIZENTZIA ESKAERA

Agiri pertsonalak:

  • NANaren fotokopia Animaliaren osasun txartela (txartelak ez badauka mikrotxipa, 15 eguneko epean aurkeztu beharko da)
  • ANIMALIAREN ERANTZUKIZUN ZIBILEKO ASEGURUARI dagokion ziurtagiria, gutxienez, 120.000 euroko estaldurarekin animaliak eragin ditzakeen kalteetarako, hirugarren bati zain dezan utzi arren, 101/2004 Dekretuko III. eranskinaren arabera.
  • Aipatu polizaren ordainagiria.
  • Zentro baimenduak eginiko gaitasun fisiko eta egokimen psikologikoari buruzko ziurtagiria, gehienez, urtebete duena, egin zen egunetik zenbatzen hasita
  • (D.3) ZINPEKO ADIERAZPENAREN EREDUA
  • (A.2a/A.2b) KUDEAKETA BAIMENA interesduna ez denak egiten badu izapidea edo sinatzen badu (ordezkatzen den pertsonaren NAN originala edo kopia aurkeztu beharko da).
Izapide bideak
Aurrez-aurre
Aurrez-aurre
Udaletxea - Udaltzaingoaren bulegoak
Informazio gehiago

udaltzaingoa@leioa.net

Udaltzaingoa: 94.400.80.21
Prezioa

Onartutako tasa edo prezio publikoen araberako zerbitzua. 2016erako: 6,90€

Ebazteko eta jakinarazteko aurreikusitako epea

Epe estimatua: astebete.Legezko epea: 3 hilabete.Epean erantzuten ez bada, erantzuna ezezkoa izango da.

Ondorengo izapideak
  1. Eskaera hartu eta dokumentazioa egiaztatu.
Ondorengo izapideak
  1. Datuak animalien erregistroan egiaztatu.
  2. Aurrekari penalak eskatu
  3. Ziurtagiri-txartela egin.
  4. Txartela, paseorako guneei buruzko eskuorria eta ordenantza arautzailearen kopia eman (aurrez aurre edo etxera bidalita).
  5. Dokumentazioa artxibatu.
Oharrak / Azalpenak

Lizentzia emateko egiaztatu beharko da, nahitaez, eskatzaileak ez duela aurrekari penalik.

Lizentzia indibiduala da, eta arriskutsuak izan daitezkeen animaliaren bat duten edo erabiltzen duten guztiek atera behar dute.

Lizentzia ateratzeak baimena ematen du animalia mota hauek eduki eta erabiltzeko, eta gainera, Arriskutsuak izan daitezkeen Animalien Udal Erregistroan inskribatu behar dira. Behin lizentzia eskuratuta, titularrak 15 egun dauzka animalia erregistro horretan inskribatzeko (ikusi 4.2 izapidea: arriskutsuak izan daitezkeen animaliak: erregistratzeko eskaera).

Lizentziak 5 urtetarako balio du, eta horiek igarota, berritu behar da. Edozein udalerritan ateratako lizentzia balioduna izango da Leioan animalia hauek eduki eta erabiltzeko. Hala ere, beste udalerriko lizentzia duena Leioan bizi bada, egoki denean, Leioan berriztatu beharko du. Gai honetako araudia urratzeagatiko zigorrak bereziki altuak dira (150,25 euro txikiena, 15.000 eurotik goraino).

Animaliaren jabea pertsona juridikoa bada, animaliaren zaintzaz eta kontrolaz arduratzen direnek eskatu beharko dute lizentzia. Gainera, izapide hau ez da aplikagarria Indar Armatu, Estatuko Segurtasun Indar eta Kidego, Autonomia Erkidegoetako Polizia, Udaltzaingo eta baimen ofiziala duten segurtasun enpresen txakur eta animalien kasuan, Lege honek eragiten ez dielako.

Izapidetzen duen unitatea

UDALTZAINGOA