Leioako Udalaren
izapide aurkibidea
Imprimir
Gizarte Zerbitzuak
7.30
HEZKUNTZA ZENTROETAN JAIETAKO SEXU-ERASO ETA ERASO SEXISTEN AURKAKO KARTEL LEHIAKETAREN OINARRIAK ONARTZEA
Galdera
Erantzuna
Zer da? Zertarako balio du?

Goiburua: "Leioa, eraso matxistarik gabeko hiria".

Kanpainaren helburua emakumeen aurkako sexu-erasoen aurkako jarrera agertzea eta hiritarrak gaiaren inguruan sentsibilizatzea da, indarkeria mota honekiko tolerantzia maila altua zein baxua gutxituz, jaietako testuinguruan ere bai.

Hori dela eta, hezkuntza zentroei maiatzean burutuko den lehiaketan parte hartzeko proposamena egiten zaie, kartel irabazlea 2019ko sexu-eraso eta eraso sexisten aurkako kanpainaren irudia izango delarik.

Nork eska dezake?

Lehiaketan Leioako hezkuntza zentro guztietako DBHko 2. mailatik batxillergo 2. mailara arteko neska-mutilek parte hartu ahal izango dute.

Aurkeztu beharreko agiriak
Eskaera Orokorra (A.1.a)

Ikusi deialdiaren oinarriak

Agiri osagarriak
Izapide bideak
Leioako Udala. Herritarren Arreta Zerbitzua
Aurrez-aurre
Leioako Udala. Herritarren Arreta Zerbitzua
Gaztelubideko  Herritarren Arreta Zerbitzua
Aurrez-aurre
Gaztelubideko Herritarren Arreta Zerbitzua
Gizarte zerbitzuak
Aurrez-aurre
Gizarte zerbitzuak

Lanak Udaleko Herritarrentzako Arreta Zerbitzuetan (udaletxean edo Gaztelubideko bulegoan) edo Gizarte Zerbitzuetan (Inaurratzaga, 1) aurkeztuko dira. Era berean, urriaren 1eko Administrazio Publikoen Admnistrazio Prozedura Erkidearen 39/2015 Legean jasotzen diren erregistroetan ere aurkeztu ahal izango dira.

Informazio gehiago

Lanak aurkezteko azken eguna maiatzaren 24a izango da, goizeko 14:00ak arte, han zuzen ere.

Oinarrizko Gizarte Zerbitzuetan (Iñaurratzaga,1)

gizartezerbitzuak@leioa.net

94-480.13.36 telefonoan

Prezioa
Udalak hartzen du bere gain kudeaketaren kostua.
Ebazteko eta jakinarazteko aurreikusitako epea


  • Izena emateko eta poposamenak egiteko epea: 2019eko maiatzaren 9 eta 10ean. (Jakinda ikastetxe bakoitzak gehienez jota 2 kartel aurkezteko aukera duela). Arestian adierazitako epetik at aurkezten diren lanak, zuzenean, kanporatuak izango dira. -.

  • Irabazi duen kartelaren adierazpena: 2019eko maiatzaren 16an izango da.
Ondorengo izapideak

Epaimahai gaitu batek aukeratuko ditu hiru lan onenak. Epaimahaiak erabaki dezake saria eman gabe uztea lanek aukeratutako irizpideak batzen ez dutela irizten badio eta eskubidea dauka arau hauek ulertzeko orduan gerta daitekeen edozein zalantza, ustekabe edo interpretazio arazo argitu eta ebazteko. Bere iritzia izango da azken hitza.

Ondorengo izapideak

Kartel irabazlea Leioako Udalaren webgunean eta Facebok-en bidez emango da jakitera, maiatzaren 16an. Halaber, honako sari hauek eskuratuko ditu:

  • Indarkeria matxistaren aurkako tapoi bilketa kanpainan bildutako zenbatekoa duen txeke izendun bat, kartel irabazlea ordezkatzen duen hezkuntza zentroari zuzendua .
  • 600 euroko balioa duen sorta bat, baterako hezkuntzako materiala edo aktibitatea eta indarkeria matxistari aurre egitekoa bilduko duena, kartel irabazlea ordezkatzen duen hezkuntza zentroari zuzendua. Aipatutako sorta, 19/20 ikasturterako banatuko da.

*Eskudirutan ematen diren sariak PFEZren atxikipena izango dute.

Oharrak / Azalpenak

ERAKUSKETA

Lehiaketara aurkeztutako kartela guztiak, saridunak zein saririk eskuratu ez dutenak ere, Leioako Udaleko Berdintasun Sailean gordeko dira, ondoren horien erakusketa publikoa egiteko xedearekin.

Izapidetzen duen unitatea
Gizarte Zerbitzuak