Leioako Udalaren
izapide aurkibidea
Imprimir
Errolda
2.12
HAUTESKUNDE ERROLDARAKO ERREKLAMAZIOA
Galdera
Erantzuna
Zer da? Zertarako balio du?

Hauteskunde erroldarako erreklamazioa da, agerian utziz modu okerrean sartu edo atera dutela erroldatik edo hauteslearen datuak ondo ez daudela.

Nork eska dezake?

Hautesle izateko baldintza guztiak betetzen dituzten Leioako biztanle guztiek.

Aurkeztu beharreko agiriak

  • Eskaera eredua, hauteskunde prozesu bakoitzean, Hauteskunde Errolda kudeatzen duen programa informatikotik ateratzen da.
  • NAN, pasaporte, gidabaimen edo bizileku baimen originala, egoki denaren arabera.
Informazio gehiago

sac01@leioa.net (HAZ Udaletxea)

sac02@leioa.net  (HAZ Gaztelubide)

HAZ Udaletxea: 94.400.80.00

HAZ Gaztelubide: 94.464.67.22

Prezioa

Udalak hartzen du bere gain kudeaketaren kostua.

Ebazteko eta jakinarazteko aurreikusitako epea

Behin erreklamazioa aurkeztuta, Hauteskunde Erroldaren Bulegoko Probintzia Ordezkaritzak ebatziko du 5 eguneko epean, jasotzen duten egunetik zenbatzen hasita, eta ebazpena erreklamazioa egiten duten guztiei jakinaraziko diete.

Epea 3 egunera murritz daiteke hauteskunde prozesuak deitzen direnean, erreklamazioa Hauteskunde Errolda jendaurrean jartzeko epealdian egiten bada.

Ondorengo izapideak
  1. Hauteskunde Erroldaren Bulegora bidali.
  2. Hauteskunde Erroldaren Bulegoko Probintzia Ordezkaritzak onartu.
Oharrak / Azalpenak
  • Hauteskunde prozesurik irekita badago, Hauteskunde Erroldaren Bulegoak zazpi eguneko epean ebazten du, hautesleari eta Udalari jakinarazten die, eta Erroldan sartzen du.
  • Hauteskundeak deituta daudenean, erreklamazioak deialdi horretarako ondoreak izan ditzan, erreklamazioa aurkeztu beharko da hauteskunde errolda jendaurrean dagoen epealdian.
  • Izapide hau INEren bulegoetan ere egin daiteke (Zabalgune plaza 3, Bilbao; Tel.: 94 410 6100).
  • INEk ebazten du erreklamazioa, edozein kasutan.
  • Hauteskundealditik kanpo: ziurtagiri elektronikoa duten hautesleek Internet bidez egiaztatu ahal izango dituzte kontsulta egiten den unean indarrean dagoen hauteskunde erroldako inskripzio datuak.
Izapidetzen duen unitatea

IDAZKARITZA