Leioako Udalaren
izapide aurkibidea
Imprimir
Hirigintza
6.5.3
OBRA HANDIKO LIZENTZIA
Galdera
Erantzuna
Zer da? Zertarako balio du?

Honako hauek burutu ahal izateko baimena:

  • Eraikin berriak eraikitzeko obrak.
  • Existitzen diren eraikinak handitzeko obrak.
  • Existitzen diren eraikinak edota lokalak aldatu edo berritzeko obrak, egiturari, arkitektura-itxurari edo kanpoko itxurari eragiten dietenak.
  • Existitzen diren eraikinak birgaitzeko obrak, helburua zati bat edo osorik eraldatzea bada bere arkitektura balioetara egokitzeko eta bizigarritasun edo erabilera baldintzak hobetzea.
  • Existitzen diren eraikinaren zati bat edo eraikin osoa eraisteko obrak.
  • Oin berriko instalazioak ezartzeko obrak (industrien kasuan), edo existitzen diren eraikinetan, instalazio komun berriak ezartzekoak (igogailuak, berokuntza zentralizatua, galdara gelak, suteen aurkako instalazioak).
  • Industria instalazioak handitu, aldatu edo berritzeko obrak.
  • Existitzen diren eraikinetan, instalazio komunak handitu, aldatu edo berritzeko obrak.
Nork eska dezake?

Jardueraren titularrak edo haren legezko ordezkariak.

((A.2a/A.2b)  KUDEAKETEN BAIMENA)

Aurkeztu beharreko agiriak

  • (F.1) OBRA LIZENTZIA ESKATZEKO INPRIMAKIA, OH EREDUA
  • Obra proiektua (ale bat paperean eta beste bat euskarri digitalean, dokumentazio grafikoa formatu editagarrian duena, .dwg edo .dgn). Honako hauek izan daitezke:
    • Oinarrizko proiektua: teknikari eskudunak 1 sinatuta.
    • Egikaritzeko proiektua: teknikari eskudunak sinatuta eta Elkargo Profesionalak ikus-onetsia.
  • Kasu bakoitzerako legeak eskatzen dituen baimen guztiak, hala nola:
    • URA, Ur Agentzia: ibai edo errekako ibilguen polizia-gune barruan (100 metroko distantzia) egin beharreko obrak izateagatik.
    • Bizkaiko Foru Aldundiko Herri-lanen saila: foru titulartasuneko bide baten eragin-esparru barruan egin beharreko obrak izateagatik.
    • Bizkaiko Foru Aldundiko Herri-lanen saila: foru errepideetako Zortasun Akustikoari dagokion Guneetan egin beharreko obrak izateagatik.
    • Lurzoruaren kalitateari buruzko adierazpena, Ingurumeneko Organoak egina, Kutsatuta egon daitezkeen Lurzoruen Inbentarioan dauden partzelei eragiten badie. Beste batzuk…
  • Aldamiorik jarri behar bada, aldamio-proiektua entregatu beharko da, teknikari eskudunak sinatuta eta ikus-onetsia.
  • Obra etxolak, edukiontziak eta abar jartzeko bide publikoa okupatu behar bada, eskabidean adierazi behar da, baita helbidea, okupatuko den azalera, data eta epea ere, eta hori guztia azaltzen duen planoa erantsi.
1 Egiturari, arkitektura-itxurari, kanpoko itxurari, estalki termikoari eta eraikin berrien edo existitzen diren eraikinen erabilera aldaketari eragiten dieten obren kasuan, arkitektoa edo ingeniaria izango da, Eraikuntza Legeriak ezarritako eskuduntzen arabera.
Gainerako kasuetan, arkitekto tekniko edo ingeniari teknikoa izango da, Eraikuntza Legeriak ezarritako eskuduntzen arabera.
Izapide bideak
Leioako Udala. Herritarren Arreta Zerbitzua
Aurrez-aurre
Leioako Udala. Herritarren Arreta Zerbitzua
Gaztelubideko  Herritarren Arreta Zerbitzua
Aurrez-aurre
Gaztelubideko Herritarren Arreta Zerbitzua
Posta arrunta
Posta arrunta
Correo Postal
Posta bulegoetan, posta ziurtatu eta ireki bidez.
Informazio gehiago

hirigintza@leioa.net

sac01@leioa.net (HAZ Udaletxea)

sac02@leioa.net  (HAZ Gaztelubide)

HAZ Udaletxea: 94.400.80.00 | 94.400.80.05

HAZ Gaztelubide: 94.464.67.22

Ebazteko eta jakinarazteko aurreikusitako epea
Legeak ezartzen duen epea: gehienez, 2 hilabete, beste baimen sektorial batzuk behar ez baditu..
Ondorengo izapideak
  1. Beharrezko dokumentazio guztia aurkeztu dela egiaztatu, batu eta eskaera erregistratu dokumentazioarekin batera.
  2. Eskatzaileari kopia zigilatua entregatu frogagiri gisa.
  3. Espedientea Hirigintzara bidali.
Ondorengo izapideak

1. Bulego Teknikoak proiektua aztertu, hirigintzako araudira egokitzen dela egiaztatuz.

2. Beste Herri Administrazio batzuetako baimenik beharrez gero, interesdunari horiek aurkezteko eskatuko zaio, ekainaren 30eko Lurzoruari eta Hirigintzari buruzko 2/2006 Legeko 210.2.b) artikuluak ezarritakoaren arabera

3. Eragindako beste Herri Administrazio batzuen txosten teknikorik behar bada, eskatu egin zaiela dioen jakinarazpena.

4. Behar diren Administrazioen baimenak eta txostenak jaso ondoren, udal txosten teknikoa egiten da. Txosten horren emaitzak honako hauek izan daitezke:

    4.1. Aldekoa. Kasu honetan, lizentzia emateko erabakia hartzen da (DEKRETUA) eta interesdunari bidali udal eskubideen behin-behineko likidazioarekin batera.

    4.2 Kontrakoa zuzendu ahal diren akatsengatik. Kasu honetan, interesdunari txosten teknikoaren kopia duen OFIZIOA igortzen zaio, albait arinen, zuzendutako dokumentazioa aurkez dezan.

    4.3 Kontrakoa. Kasu honetan, eskaera ez onartzeko erabakia hartzen da (DEKRETUA).

5. Lizentzia ematearen aldeko txosten teknikoak sustatzaileak aintzat hartu beharreko atal

bat dauka, baldintza orokor eta partikularrei buruzkoa. Baldintza horiek honako hauek aipa

ditzakete:

    5.1. Obrak hasi aurretik aurkeztu beharreko dokumentazioa.

    5.2. Zuinketa-akta egitea.

    5.3. Obrak hasi eta gelditzeko epeak eta obra horien iraupena, baita luzapenak eskatzeko epeak ere.

    5.4. Obren publizitatea.5.5. Obretako segurtasuna.

    5.6. Hondakinen kudeaketa.

    5.7. Urbanizatzeko obra gehigarriak, hala badagokio.

    5.8. Irisgarritasuna.

    5.9. Instalazio eta zerbitzuen sareak.

    5.10. Obrak amaitzean aurkeztu beharreko dokumentazioa edota , egoki bada, aurretik egin beharreko lehen okupaziorako baimenaren eskaera.

6. Behin obrak amaituta, lizentziako baldintzetan eskatzen zen dokumentazio guztia aurkeztu

behar da.

7. Bulego Teknikoak aurkeztutako dokumentazioa aztertzen du eta txosten teknikoa egiten du,

emaitza hauek izan ditzakeena:

    7.1. Aldekoa.  Kasu honetan, lehen okupaziorako baimena emateko erabakia hartzen da (DEKRETUA) eta interesdunari bidali udal eskubideen behin betiko likidazioarekin batera, eta egoki bada, aurkeztutako abalak itzultzen zaizkio.

    7.2. Kontrakoa zuzendu ahal diren akatsengatik.  Kasu honetan, interesdunari txosten teknikoaren kopia duen OFIZIOA igortzen zaio, albait arinen, zuzendutako, dokumentazioa aurkez dezan.

    7.3. Kontrakoa.  Kasu honetan, eskaera ez onartzeko erabakia hartzen da (DEKRETUA) eta obrak emandako lizentziara egokitzeko errekerimendua egin.

Oharrak / Azalpenak

Agiri lagungarriak:

  • Aldamio-proiektua, hala badagokio.
  • Bide publikoa obrarako lagungarriak diren elementuekin okupatzeko baimen eskaera, hala badagokio.
Nork onartzen du: Alkatetzak
Informazioa baliogarria: indarrean dagoen araudia aldatu arte.
UDALAK NAHI BESTE OBRA-INSPEKZIO EGITEKO ESKUBIDEA GORDETZEN DU.
Izapidetzen duen unitatea
HIRIGINTZA