Leioako Udalaren
izapide aurkibidea
Imprimir
Euskara
11.3
EUSKARA SUSTATZEKO JARDUERETARAKO DIRU-LAGUNTZAK
Galdera
Erantzuna
Zer da? Zertarako balio du?

Leioan euskara sustatzeko helburua duten jarduerak eta programak bultzatzeko diru-laguntzak.

Badira bi deialdi: Lehenengoa, orokorra eta bigarrena udalerriko ikastetxeetan DBHko ikasleekin egindako ekintzetarako

  • Leioako Euskararen Erakunde Autonomoaren 9/2019 zenbakidun ebazpena, 2019ko otsailaren 28koa
  • Leioako Euskararen Erakunde Autonomoaren 10/2019 zenbakidun ebazpena, 2019ko otsailaren 28koa

Nork eska dezake?

Interesdunak edo haren legezko ordezkariak

Aurkeztu beharreko agiriak
  • (A.1a) ESKAERA OROKORRA
  • Eskabidea aurkeztu duenaren NANaren fotokopia.
  • Erakundearen IFKren fotokopia, erakunde juridikoa bada. 
  • Urtean egin beharreko jardueren proiektu xehatua. Proiektu horrek, gutxienez, jarduera horietako bakoitzaren azalpena bildu beharko du, baita zein bizilagun dituen xede, zein helburu lortu nahi den eta kalkulatu den aurrekontua ere. 
  • Eskabidearen aurreko urtean erakunde eskatzaileak gauzatutako jarduerei buruzko memoria. Memoria hori aurreko urtean jasotako urteroko diru-laguntzaren justifikazioan jada aurkeztuta badago, halaxe azaldu beharko da eskabidean. 
  • Erakundeak duen bazkide-kopuruaren aitorpena. 
  • Zerga-betebeharren ordainketa egunean duela egiaztatzen duen agiria, Bizkaiko Foru Ogasunak egindakoa. Zergak Leioako Udalari soilik ordaindu behar dizkioten elkarteek eskabidean erantsiko dute horixe azaltzen duen berariazko aitorpena. Udalak berak ofizioz emango du aipatutako egiaztagiria. 
  • Eskatzaileak, indarrean dagoen legediaren arabera Gizarte Segurantzarekin behartze-harremana badu, Gizarte Segurantzaren Diruzaintza Orokorrak egindako ziurtagiriaren bidez egiaztatu beharko du Gizarte Segurantzarekiko obligazio guztiak egunean dituela. 
  • Horrekin batera, beste edozein organismo publiko nahiz pribatutan jarduera berbererako diru-laguntzaren eskabidea aurkeztu bada, Euskararen Erakundean aurkezten den eskabideari erantsi beharko zaio hori azaltzen duen adierazpena. Bertan adierazi beharko da zein erakundetan aurkeztu den finantzatzeko eskabidea, zenbat diru eskatu den, edo kasuan kasu, zenbat jaso den.
Informazio gehiago

euskarazerbitzua@leioa.net

Euskara Zerbitzua: 94.607.25.76

Prezioa

Udalak hartzen du bere gain kudeaketaren kostua.

Ebazteko eta jakinarazteko aurreikusitako epea

Epe estimatua: 2 hilabete.

Legezko gehienezko epea: 6 hilabete.

Ondorengo izapideak

Euskara teknikariak eskabideak aztertu ondoren, horiei buruzko txostenak egingo dituen kide anitzeko organoari bidaliko zaio espedientea.

Espedientea eta kide anitzeko organoaren txostena ikusirik, instrukzio organoak behin betiko ebazpen proposamena egingo du, behar bezala arrazoitua.

Erakunde Autonomoaren presidenteak erabakiko du behin betiko ebazpena. Ebazpena azaldu egingo da, eta edozein kasutan, erabakitako ebazpenaren oinarriek frogatuta geratu beharko dute.

Izapidetzen duen unitatea

EUSKARA ZERBITZUA