Leioako Udalaren
izapide aurkibidea
Imprimir
Informazioa eta orientabidea
1.5
ALKATEAK EDO ZINEGOTZI ORDEZKARIAK EZKONTZA ZIBILA EGITEA: eskaera
Galdera
Erantzuna
Zer da? Zertarako balio du?

Leioako udaletxean edo Artatza Jauregian ezkontza zibila egiteko eskabidea da. Alkateak edo berak eskuordetutako zinegotzi batek ezkon dezake.

Nork eska dezake?

Edozeinek, betiere honako irizpideren bat betetzen badu:

  1. Ezkonduko den bat, gutxienez, Leioako biztanlea izatea.
  2. Leioan erroldatuta egon izana, gutxienez, 10 urtez eta erroldan baja hartu izana eskaera hau egin baino bi urte lehenago, gehienez.
  3. Udalerrian etxebizitza baten jabe izatea.
  4. Negozio, denda, edo orokorrean, enpresa bat edukitzea Leioan.
  5. Leioako enpresa, denda edo antzekoren baten lan-kontratua edukitzea.
  6. Eztei-oturuntza Leioako jatetxeren baten egitea.
Aurkeztu beharreko agiriak
  1. (A.4) EZKONTZA ZIBILA EGITEKO ESKAERA
  2. (A.2) KUDEAKETA BAIMENA interesduna ez den batek egiten badu izapidea edo sinatzen badu (ordezkatzen den pertsonaren NAN originala edo kopia erakutsi beharko da)
  3. Agiri pertsonalak:
    • Erroldatu ez daudenen NANa
    • Kasu ezberdinen arabera, gainera, zera aurkeztu beharko da:
      • A, B eta D kasuetan, Udalak berak egiaztatuko du.
      • C: salerosketaren agiri publiko edo kontratu pribatua.
      • E: enpresak eginiko ziurtagiria enpresaren helbide fiskala adieraziz.
      • F: udalerriko jatetxe batean erreserba egin dela ziurtatzen duen agiria.
Izapide bideak
Leioako Udala. Herritarren Arreta Zerbitzua
Aurrez-aurre
Leioako Udala. Herritarren Arreta Zerbitzua
Gaztelubideko  Herritarren Arreta Zerbitzua
Aurrez-aurre
Gaztelubideko Herritarren Arreta Zerbitzua
Informazio gehiago

alkatetza@leioa.net

sac01@leioa.net (HAZ Udaletxea)

sac02@leioa.net  (HAZ Gaztelubide)

HAZ Udaletxea: 94.400.80.00

HAZ Gaztelubide: 94.464.67.22

Prezioa

Udaletxeko ezkontzak (Bilkura aretoa): doan.

Artatza Jauregiko ezkontzak:

  • Leioako herritarrak: 131,43 €
  • Erroldatuta ez daudenak: 206,24 €
  • Baldin eta ezkontideetariko bat Leioa udalerriko herritarra bada edo izan bada 10 urte gutxienez eta baja egin badu eskaera egin baino, gehienez, lau urte lehenago: 131,43 €
  • Leioako udalerrian erroldatuta ez dauden baina udalerrian etxebizitza baten jabe diren; edo bertan, negozioa, saltokia edo enpresa duten; edo udalerriko saltoki, enpresa eta abarren baten lan kontratua duten ezkontideentzat, edo eztei-oturuntza Leioako jatetxebaten egiten duten ezkontideentzat: 206,24 €

SORTZAPENA Ordenantza honetan ezarri den Tasa ordaintzeko beharrizana ezkontza egin baino hilabete lehenago sortzen da, Udalak emango duen arauzko inprimakian autolikidazioaeginez eta une horretan indarrean dauden tarifekin.Tasa epe horretan ordaintzenez bada, zerbitzuari uko egiten zaiola ulertuko da.

Ebazteko eta jakinarazteko aurreikusitako epea

7 egun.

Ondorengo izapideak
  1. Ezkontzen direnen datuak hartu.
  2. Baldintzak egiaztatu.
  3. Erreserba gorde egoki den datu basean.
  4. Eskaeraren sarrera erregistroa.
Ondorengo izapideak

Ezkontza egin baino hilabete lehenago:

  1. Ezkonduko direnek ezkontzaren lekuko izango direnen NAN edo pasaportearen fotokopia aurkeztu behar dute.
  2. Egoki den tasa ordaindu behar da:
    • Egoki den tasa ordaindu behar da.
    • Ezkonduko direnei Jauregira ibilgailuak sartu ahal izateko lau baimen emango zaizkie.
Oharrak / Azalpenak

OSO GARRANTZITSUA:

  • Ezkontza zibilaren espedientea Getxoko Lehen Auzialdiko eta Instrukzioko Epaitegiaren bidez tramitatzen da, 94 602 39 70 telefono zenbakian hitzordua eskatuz.
  • Ezkontzeko datak (telefonoz kontsultatu: 94 400 80 13- 03):
    • Udaletxean: hil bakoitzeko hirugarren ostiralak, abuztuan izan ezik, 12:00-13:30.
    • Artatza Jauregian: aurretik egindako egutegi bat dago. Normalean, martxotik urrira bitarteko hil bakoitzeko lehen astelehenak (abuztua kenduta), 11:00-13:30.

ARAUAK:Ezkontzak irauten duen bitartean, bai udaletxeko bilkura aretoan bai Artatza Jauregian,DEBEKATUTA dago:

  • Kartelak edo bestelakoak jartzea aurretik Udalaren baimenik eduki gabe.
  • Erretzea, jatea eta edatea.
  • Udaletxeko atondoa eta sarrera zikin dezaketenak jaurtitzea, baita Artatza Jauregikoesparru barruan ere.
Izapidetzen duen unitatea
ALKATETZA