Leioako Udalaren
izapide aurkibidea
Imprimir
Zergak eta tasak
5.9
JASOTAKO TRANSFERENTZIEN JAKINARAZPEN TELEMATIKOA. HIRUGARRENEN FITXA
Galdera
Erantzuna
Zer da? Zertarako balio du?

Hornitzaileei posta elektronikoz jakinaraztea Udalak haiei egindako transferentzien zenbatekoa, zein fakturari dagokien eta intereseko beste datu batzuk.

Nork eska dezake?

Leioako Udalari kobratu behar dion edozein interesdunek edo haren legezko ordezkariak, bere posta elektronikoa hirugarrenen datu basean gordeta baldin badago.

Aurkeztu beharreko agiriak

Hirugarrenen fitxa, behar bezala beteta:

  • (E.7)HIRUGARRENEN FITXA
  • (E.6) ATZERRITAR HIRUGARRENEN FITXA
Izapide bideak
Leioako Udala. Herritarren Arreta Zerbitzua
Aurrez-aurre
Leioako Udala. Herritarren Arreta Zerbitzua
Gaztelubideko  Herritarren Arreta Zerbitzua
Aurrez-aurre
Gaztelubideko Herritarren Arreta Zerbitzua
Informazio gehiago

sac01@leioa.net (HAZ Udaletxea)

sac02@leioa.net  (HAZ Gaztelubide)

HAZ Udaletxea: 94.400.80.00

HAZ Gaztelubide: 94.464.67.22

Prezioa

Udalak hartzen du bere gain kudeaketaren kostua.

Ebazteko eta jakinarazteko aurreikusitako epea

Epe estimatua: zor diren zenbatekoak ordaintzen diren unean.

Ondorengo izapideak
  1. Leioako Udalaren ordainketaren bat jaso behar duen edonork bete beharko du hirugarrenen fitxa eta helbide honetara bidali: kontabilitatea@leioa.net
Ondorengo izapideak
  1. Udalaren hornitzaileen datu basean sartu datuok.
  2. Transferentzia bakoitza egiten denean, jakinarazpen kolektiboa.
Izapidetzen duen unitatea

EKONOMIA SAILA