Leioako Udalaren
izapide aurkibidea
Imprimir
Ekitaldiak, ikuskizun publikoak edo jolas jarduerak
13.1
UDAL TITULARTASUNEKO ESTABLEZIMENDUAK ERABILTZEKO BAIMENA JENDAURREKO IKUSKIZUNAK EDO JOLAS JARDUERAK EGITEKO, HORIEK EDO ESTABLEZIMENDUAK 700 PERTSONATIK GORAKO EDUKIERA BADUTE: eskaera
Galdera
Erantzuna
Zer da? Zertarako balio du?

Udal titulartasuneko lokal itxi bat erabiltzeko baimena lortzeko, aldian behin, lokalaren jarduera lizentziaren barruan ez dauden jendaurreko ikuskizunak edo jolas jarduerak egiteko; edo baldintza teknikoak, segurtasuna, edukiera aldatzen badira; edo egitura desmuntagarriak instalatu behar dira jendea barruan sartzeko. Betiere, establezimenduak, jendaurreko ikuskizunak edo jolas jarduerak 700 pertsonatik gorako edukiera badute.

Nork eska dezake?

Jendaurreko ikuskizun edo jolas jardueraren antolatzaileak.

Aurkeztu beharreko agiriak

(K.1) JJIIJJ ESKAERA

Izapide bideak
Leioako Udala. Herritarren Arreta Zerbitzua
Aurrez-aurre
Leioako Udala. Herritarren Arreta Zerbitzua
Gaztelubideko  Herritarren Arreta Zerbitzua
Aurrez-aurre
Gaztelubideko Herritarren Arreta Zerbitzua
Informazio gehiago

idazkaritza@leioa.net

sac01@leioa.net (HAZ Udaletxea)

sac02@leioa.net (HAZ Gaztelubide)

HAZ Udaletxea: 94.400.80.00

HAZ Gaztelubideko Udal Bulegoa: 94.464.67.22

Prezioa

Indarreko Ordenantza Fiskalek  ezartzen dutenaren arabera (lokalaren erabilera, bide publikoa okupatzea…)

Ebazteko eta jakinarazteko aurreikusitako epea

Eskaera aurkezteko gutxieneko epea: hilabete.

Ebazteko gehienezko epea: hilabete.

Erantzunik ez badago, eskaera ukatutzat joko da.

Ondorengo izapideak
  1. Eskaera osoaren sarrera erregistroa, eta eskaera eta dokumentazio osagarria eskaneatzea.
  2. Tramitea egiten duen sailari bidaltzea, instalazio, jendaurreko ikuskizun edo jolas jardueraren arabera.
  3. Establezimenduaren erabilgarritasunari buruzko txostena, sailak eginikoa.
  4. Erabilera baimena, antolatzaileak Eusko Jaurlaritzaren baimena lortzen badu eta Udalari aurkezten badio.
  5. Tramitea egiten duen sailaren ebazpenaren berri ematea Bulego Tekniko eta Udaltzaingoari.
  6. Antolatzaileak Eusko Jaurlaritzaren baimena aurkeztea.
  7. Zergak likidatzea, hala badagokio.
Izapidetzen duen unitatea

Udal instalazioa kudeatzeko ardura duen saila, eta kasu zehatz batzuetan, jendaurreko ikuskizun edo jolas jardueran laguntzen duen saila.