Leioako Udalaren
izapide aurkibidea
Imprimir
Hilerria
3.2
UDAL HILERRIA: lurpetik ateratzeko eskaera
Galdera
Erantzuna
Zer da? Zertarako balio du?

Lurpetik ateratzeko eskaera, hiru aldaera izan ditzakeena:

  • Lurpetik ateratzea lekuz aldatu barik.
  • Lurpetik ateratzea eta lekuz aldatzea udal hilerriaren barruan, eta beraz, ehorzketa berria barne hartuz.
  • Lurpetik ateratzea eta lekuz aldatzea udal hilerritik kanpo.
Nork eska dezake?

Edozeinek edo hildakoaren legezko ordezkariak.

Aurkeztu beharreko agiriak

(C.2) EMAKIDAKO NITXOAN EHORZTEKO/LURPETIK ATERATZEKO ESKAERA

Agiri pertsonalak:

  • Erroldatuta ez daudenek, NANa.
  • Ehorzketa egin behar bada berriro eta hezurtokirik, emakidako nitxorik edo panteoirik edukiz gero, horren titulua edo bere kopia erakutsi. Eduki ezean, hezurtoki alokairuaren emakida eskatu hamar urterako.
  • Nitxo edo panteoirako emakidarik edukiz gero, titulu originala edo kopia erakutsi.
  • Lurpetik aterako bada hilerritik kanpora eramateko, Eusko Jaurlaritzaren Osasun Sailaren baimena.
Izapide bideak
Leioako Udala. Herritarren Arreta Zerbitzua
Aurrez-aurre
Leioako Udala. Herritarren Arreta Zerbitzua
Gaztelubideko  Herritarren Arreta Zerbitzua
Aurrez-aurre
Gaztelubideko Herritarren Arreta Zerbitzua
Informazio gehiago

sac01@leioa.net (HAZ Udaletxea)

sac02@leioa.net  (HAZ Gaztelubide)

HAZ Udaletxea: 94.400.80.00

HAZ Gaztelubide: 94.464.67.22

Prezioa

Onartutako tasa edo prezio publikoen araberako zerbitzua.

Ikus indarrean dauden ordenantzak. Horretarako "araudian" adierazten den esteka jarraitu.
Ebazteko eta jakinarazteko aurreikusitako epea

Eskaerarekin ehorzketa egiten da. Ehorzketa baimena, eta egoki bada, emakida hilabeteko epean jakinarazten dira.

Legezko gehienezko epea: 3 hilabete.

Ondorengo izapideak
  1. Eskaera hartu eta dokumentazioa egiaztatu.
  2. Unean bertan, lurpetik atera ahal izateko behar beste agiri egin.
  3. Dokumentazio guztia hilerriaz arduratzen diren langileei bidali.
Ondorengo izapideak
  1. Lurpetik ateratzea onartzen duen dekretua edo ebazpena, Idazkaritzak egina.
  2. Ogasun sailera bidali egoki den likidazioa egiteko.
  3. Baimenaren ebazpena eta tasaren likidazioa aldi berean jakinarazi.
Oharrak / Azalpenak

NOIZ ESKATU DAITEKE:

Zortzi urte pasa eta gero, automatikoki aterako da lurpetik, interesdunei jakinarazi ondoren.Hala ere, lehenago egiteko baimena ere eska daiteke, gorpuaren deskonposizio egoeraren menpe egongo da, eta Eusko Jaurlaritzaren Osasun Sailaren baimena eduki beharko da.

Izapidetzen duen unitatea

IDAZKARITZA