Leioako Udalaren
izapide aurkibidea
Imprimir
Gizarte Zerbitzuak
7.29
MARTXOAK 8 KARTELA LEHIAKETA: Deialdia
Galdera
Erantzuna
Zer da? Zertarako balio du?

Deialdi honen helburua da, emakumeen eskubideak aitortu eta aldarrikatzeko martxoaren 8an ospatzen den Emakumeen Nazioarteko Egunaren jatorria adierazten duen diseinu grafiko bat aukeratzea.

Nork eska dezake?

Parte hartu ahal izango du nahi duen guztiak, pertsona interesatu bakoitzak, gehienez, 2 lan aukeztu ahal izango ditu, denak ere originalak, argitaragabeak eta beste ezein lehiaketatara aukeztu gabeak.

Aurkeztu beharreko agiriak
  • EREDU OROKORRA (A.1a)
  • Ikusi deialdiaren oinarriak
Agiri osagarriak
Izapide bideak
Leioako Udala. Herritarren Arreta Zerbitzua
Aurrez-aurre
Leioako Udala. Herritarren Arreta Zerbitzua
Gaztelubideko  Herritarren Arreta Zerbitzua
Aurrez-aurre
Gaztelubideko Herritarren Arreta Zerbitzua
Gizarte zerbitzuak
Aurrez-aurre
Gizarte zerbitzuak

Lanak Udaleko Herritarrentzako Arreta Zerbitzuetan (udaletxean edo Gaztelubideko bulegoan) edo Gizarte Zerbitzuetan (Inaurratzaga, 1) aurkeztuko dira. Era berean, urriaren 1eko Administrazio Publikoen Admnistrazio Prozedura Erkidearen 39/2015 Legean jasotzen diren erregistroetan ere aurkeztu ahal izango dira

Informazio gehiago

Lanak aurkezteko azken eguna otsailaren 7a izango da, goizeko 12:00ak arte, han zuzen ere.

Oinarrizko Gizarte Zerbitzuetan (Iñaurratzaga,1)

gizartezerbitzuak@leioa.net

94-480.13.36 telefonoan

Prezioa

Udalak hartzen du bere gain kudeaketaren kostua

Ebazteko eta jakinarazteko aurreikusitako epea

Epaia otsailaren 9an jakinaraziko da eta apelaezina izango da.

Ondorengo izapideak

Epaimahai gaitu batek aukeratuko ditu hiru lan onenak. Epaimahaiak erabaki dezake saria eman gabe uztea lanek aukeratutako irizpideak batzen ez dutela irizten badio eta eskubidea dauka arau hauek ulertzeko orduan gerta daitekeen edozein zalantza, ustekabe edo interpretazio arazo argitu eta ebazteko. Bere iritzia izango da azken hitza.

Ondorengo izapideak

Kartel irabazlea Leioako Udalaren webgunean eta Facebbok-en bidez emango da jakitera. Halaber, honako sari hauek eskuratuko ditu:

  • 1go saria: 300 euro + 2 sarrerak (hand to hand- Kultur Leioa Auditórium-a)*.
  • 2. eta 3. sariak:2 sarrerak (hand to hand- Kultur Leioa Auditórium-a).  

*Eskudirutan ematen diren sariak PFEZren atxikipena izango dute.

Oharrak / Azalpenak

ERAKUSKETA

Martxoan zehar lehiaketako 3 lan finalisten erakusketa egongo da Udal Liburutegian.

Izapidetzen duen unitatea

GIZARTE ZERBITZUAK