Leioako Udalaren
izapide aurkibidea
Imprimir
Hirigintza
6.5.2
OBRA TXIKIRAKO LIZENTZIA
Galdera
Erantzuna
Zer da? Zertarako balio du?

Obra Handitzat jotzen ez diren eta Aurretiazko Jakinarazpen prozeduran sartzen ez diren lan edo obrak egiteko Administrazio Baimena. Tartean, honako hauek:

  • Etxebizitza baten berritze lanak, eta trenkadak eraitsi edota erabilerak banatu edota instalazioak aldatzea (UO, UBS, Girotzea, Elektrizitatea eta Telekomunikazioak)
  • Jarduera abian duen lokal baten berritze lanak, eta trenkadak eraitsi edota erabilerak banatu edota instalazioak aldatzea (UO, UBS, Girotzea, Elektrizitatea eta Telekomunikazioak)
  • Ataria edota eskailera berritzeko obra, irisgarritasun baldintzei eragiten badie.
  • Fatxada edota estalkia mantentzeko edo konpontzeko lanak itxituraren osaerari eragin gabe eta elementu lagungarriak (aldamioa, garabia, karga-jasogailua, plataforma eta abar) erabiliz.
  • Leiho edota balkoien itxiturak aldatu tamaina, kolore edota forma aldatzeko.
  • Jabeen erkidego osorako eskatutako balkoi itxitura berriak.
  • Hirigintza lan txikiak partzela pribatuan.

Baldintza hauek bete beharko dituzte obrek:

  • Eraikinaren egitura ez da egurrezkoa
  • Eraikinaren egiturari ez diote eragiten.
  • Eraikinaren fatxada edota estalkiko itxituraren osaerari ez diote eragiten.
  • Etxebizitzaren/lokalaren/eraikinaren bolumen edo azalera eraikia ez da handitzen.
  • Ez dakarte eraikinaren edo honen zati baten erabilera aldaketarik.
  • Igogailu, berokuntza zentralizatu, galdara areto eta abar bezalako instalazio finkoetan ez dago aldaketarik.
  • Sute kasuetarako dauden babes eta ebakuazioko elementuei ez diete eragiten: eskailerako nukleoak, independentzia-atondoak, e.a.
  • Ez dakarte urbanizazio lanik.

p.p1 {margin: 0.0px 0.0px 0.0px 0.0px; font: 10.0px Times} p.p2 {margin: 0.0px 0.0px 0.0px 0.0px; font: 10.0px Helvetica} span.s1 {font: 10.0px Times}

Nork eska dezake?

Obren promotore edo legezko ordezkariak

((A.2a/A.2b) KUDEAKETEN BAIMENA)

Aurkeztu beharreko agiriak
  • (F2) OBRA TXIKIEN LIZENTZIARAKO ESKABIDE IMPRIMAKIA  honako (F.13) OBRA TXIKIEN LIZENTZIARAKO ESKABIDEAREN ERANSKINEAN adierazten diren agiriekin batera, egingo den obraren arabera.

 Beste dokumentazioa:

  • (F.15) OBRA ABISUA (LIZENTZIA)
Izapide bideak
Leioako Udala. Herritarren Arreta Zerbitzua
Aurrez-aurre
Leioako Udala. Herritarren Arreta Zerbitzua
Gaztelubideko  Herritarren Arreta Zerbitzua
Aurrez-aurre
Gaztelubideko Herritarren Arreta Zerbitzua
Posta arrunta
Posta arrunta
Correo Postal
Posta bulegoetan, posta ziurtatu eta ireki bidez.
Informazio gehiago

hirigintza@leioa.net

sac01@leioa.net (HAZ Udaletxea)

sac02@leioa.net  (HAZ Gaztelubide)

HAZ Udaletxea: 94.400.80.00 | 94.400.80.05

HAZ Gaztelubide: 94.464.67.22

Ebazteko eta jakinarazteko aurreikusitako epea

Legeak ezartzen duen epea: hilabete, sektoreko beste administrazio batzuen txostenik behar ez badu.

Ondorengo izapideak
  1. Beharrezko dokumentazio guztia aurkeztu dela egiaztatu, batu eta eskaera erregistratu dokumentazioarekin batera.
  2. Eskatzaileari kopia zigilatua entregatu frogagiri gisa.
  3. Espedientea Hirigintzara bidali.
Ondorengo izapideak

1. Bulego Teknikoak dokumentazioa aztertu, hirigintzako araudira egokitzen dela egiaztatuz.

2. Beste Herri Administrazio batzuetako baimenik beharrez gero, interesdunari horiek aurkezteko eskatuko zaio, ekainaren 30eko Lurzoruari eta Hirigintzari buruzko 2/2006 Legeko 210.2.b) artikuluak ezarritakoaren arabera.

3. Eragindako beste Herri Administrazio batzuen txosten teknikorik behar bada, eskatu egin zaiela dioen jakinarazpena.

4. Behar diren Administrazioen baimenak eta txostenak jaso ondoren, udal txosten teknikoa egiten da. Txosten horren emaitzak honako hauek izan daitezke:

    4.1. Aldekoa. Kasu honetan, lizentzia emateko erabakia hartzen da (DEKRETUA) eta interesdunari bidali udal eskubideen behin-behineko likidazioarekin batera.

    4.2. Kontrakoa zuzendu ahal diren akatsengatik. Kasu honetan, interesdunari txosten teknikoaren kopia duen PROBIDENTZIA igortzen zaio, ezarritako epean zuzendutako dokumentazioa aurkez dezan.

    4.3. Kontrakoa. Kasu honetan, eskaera ez onartzeko erabakia hartzen da (DEKRETUA).

5. Lizentzia ematearen aldeko txosten teknikoak sustatzaileak aintzat hartu beharreko atal bat dauka, baldintza orokor eta partikularrei buruzkoa. Baldintza horiek honako hauek aipa

ditzakete:

    5.1. Obrak hasi aurretik aurkeztu beharreko dokumentazioa.

    5.2. Zuinketa-akta egitea.

    5.3. Obrak hasi eta gelditzeko epeak eta obra horien iraupena, baita luzapenak eskatzeko epeak ere.

    5.4. Obren publizitatea.

    5.5. Obretako segurtasuna.

    5.6. Hondakinen kudeaketa.

    5.7. Urbanizatzeko obra gehigarriak, hala badagokio.

    5.8. Irisgarritasuna.

    5.9. Instalazio eta zerbitzuen sareak.

    5.10. Obrak amaitzean aurkeztu beharreko dokumentazioa edota , egoki bada, aurretik egin beharreko lehen okupaziorako baimenaren eskaera.

6. Behin obrak amaituta, lizentziako baldintzetan eskatzen zen dokumentazio guztia aurkeztu behar da.

7. Bulego Teknikoak aurkeztutako dokumentazioa aztertzen du eta txosten teknikoa egiten du, emaitza hauek izan ditzakeena:

    7.1. Aldekoa. Kasu honetan, lehen okupaziorako baimena emateko erabakia hartzen da (DEKRETUA) eta interesdunari bidali udal eskubideen behin betiko likidazioarekin batera, eta egoki bada, aurkeztutako abalak itzultzen zaizkio. 

    7.2. Kontrakoa zuzendu ahal diren akatsengatik. Kasu honetan, interesdunari txosten teknikoaren kopia duen OFIZIOA igortzen zaio, albait arinen, zuzendutako dokumentazioa aurkez dezan.

    7.3. Kontrakoa. Kasu honetan, eskaera ez onartzeko erabakia hartzen da (DEKRETUA) eta obrak emandako lizentziara egokitzeko errekerimendua egin.

Oharrak / Azalpenak

Agiri lagungarriak: obrak egiteko beste elementu lagungarriak erabili behar izanez gero, Tramiteen Eskuliburu honen 6.5.6 fitxan adierazten dena kontuan hartu beharko da.

Nork onartzen du: Alkatetzak

Informazioa baliogarria da indarrean dagoen araudia aldatu arte.

UDALAK NAHI BESTE OBRA-INSPEKZIO EGITEKO ESKUBIDEA

GORDETZEN DU.

Izapidetzen duen unitatea

HIRIGINTZA