Leioako Udalaren
izapide aurkibidea
Imprimir
Gizarte Zerbitzuak
7.25
GARAPEN BIDEAN DAUDEN EDO ZUZENEAN EDO ZEHARKA HONDAMENDIREN BAT IZAN DUTEN HERRIALDEETAKO HAURRAK 2019AN, ALDI BATERAKO, HARTZEKO DIRU-LAGUNTZAK
Galdera
Erantzuna
Zer da? Zertarako balio du?

Diru-laguntza honek helburu bikoitza dauka:

1.      Leioako pertsonei edo familia-unitateei, garapen-bidean dauden edo zuzenean edo zeharka hondamendiren bat izan duten herrialdeetako 6 urtetik 18 urtera arteko haurrak udako oporraldietan aldi baterako hartzen dituztenei, laguntza ekonomikoak emateko modua arautzea.

2.      Haurren eskubideak eta laguntza humanitarioa sustatzeko helburuarekin programak antolatzen dituzten elkarteei laguntza ekonomikoak emateko modua arautzea, garapen-bidean dauden edo zuzenean edo zeharka hondamendiren bat gertatu den herrialdeetako (Sahara, Ukraina, Bielorrusia, Errusia) haurren egoera soziosanitarioa eta bizi-kalitatea hobetu ahal izan ditzaten 2018an Bizkaian dauden bitartean.

Nork eska dezake?

1. Haur horiek aldi baterako hartzen dituzten pertsonek edo familia-unitateek eskuratu ahalko dituzte, betekizun hauek betez gero:

·        Leioako udal-erroldan agertzea, gutxienez urtebeteko antzinatasunarekin.

·        Harrera egiten duten pertsonek edo familia-unitateek egingo dituzte harrerarako izapideak, EAEn behar bezala erregistratuta dauden eta aldi baterako hartzeko mota horretako programak sustatzen dituzten elkarteen bidez; elkarteek gutxienez urtebeteko esperientzia eduki beharko dute.

·        Pertsona edo familia-unitate eskatzaileek egunean izan beharko dute zerga betebeharretan.

2. Betekizun hauek betetzen dituzten irabazi-asmorik gabeko elkarteek eskuratu ahalko dituzte:

·        Deialdi hau argitaratzen den eguna baino urtebete lehenagotik EAEko edo Bizkaiko Lurralde Historikoko edozein erakunde publikotako erregistroan formalki eratuta edo inskribatuta dauden irabazi-asmorik gabeko erakundeak.

·        Zerga-betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekikoak egunean izatea.

·        Gaitasun juridikoa izatea eta ez egotea azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorrak, diru-laguntzei buruzkoak, 13. artikuluan aipatzen dituen diru-laguntzak eskuratzetik baztertzeko ezein kasutan.

·        Egoitza nagusia edo ordezkaritza iraunkorra Bizkaiko Lurralde Historikoan izatea. Ondorio horietarako, ordezkaritza iraunkortzat joko da erakundeak Bizkaian egitura esanguratsuak izatea eta agiri bidez egiaztatuta egotea. Kasu horretan, ordezkaritza iraunkorrak zuzeneko erantzukizuna hartuko du, eskaera aurkeztuko du eta proiektuaren dokumentazioa mantentzeko, kontabilitatea egiteko eta Bizkaiko bulegoan batera kudeatzeko konpromisoa hartuko du.

·        Leioako Udalak lehenago emandako diru-laguntzak administrazioan epean justifikatuta eta itxita edukitzea.

·        Elkarteak gutxienez urtebeteko esperientzia eduki beharko du garapen-bidean dauden edo zuzenean edo zeharka hondamendiren bat izan duten herrialdeetako adingabeak aldi baterako hartzeko programak kudeatzen. Gainera, programa honetan gutxienez adingabe batek hartu behar du parte aldi baterako harreran Leioako pertsona edo familia-unitate bakoitzeko.

Aurkeztu beharreko agiriak

  • (G.37) ESKAERA-ORRIA
  • (E.07) Hirugarreneko fitxa
  • Ikusi deialdiaren oinarriak
Izapide bideak
Leioako Udala. Herritarren Arreta Zerbitzua
Aurrez-aurre
Leioako Udala. Herritarren Arreta Zerbitzua
Gaztelubideko  Herritarren Arreta Zerbitzua
Aurrez-aurre
Gaztelubideko Herritarren Arreta Zerbitzua
Gizarte zerbitzuak
Aurrez-aurre
Gizarte zerbitzuak

Diru-laguntzaren eskabidea aurreko lekuetan bideratu ahal izango da.

Informazio gehiago

Oinarrizko Gizarte Zerbitzuak (Iñaurratzaga, 1)

gizartezerbitzuak@leioa.netGizarte Zerbitzuak: 

Gizarte Zerbitzuak: 94.480.13.36

Prezioa

Udalak hartzen du bere gain kudeaketaren kostua.

Ebazteko eta jakinarazteko aurreikusitako epea

Aurreikusten den epea: Ikusi deialdiaren oinarriak.

Gehienezko legezko epea: 6 hilabete.

Erantzunik epe barruan ez ematearen ondorioa: ezezkoa.
Ondorengo izapideak
  1. Recogida y comprobación de la solicitud y documentación y posible petición de subsanaciones. 
  2. Gizarte Zerbitzuetara bidali izapidetzeko.
Ondorengo izapideak
  1. Deialdian zehaztutako kide anitzeko organoak irizpideen deialdiaren araberako ebaluazioa egitea.
  2. Alkatetzaren Dekretuaren bidez diru-laguntza ematea onartzea edo uko egitea. 3. Alkatetzaren Dekretua interesatuei jakinaraztea.
  3. Justifikazioaren azterketa, hala ekonomikoa nola memoriarena egutekiko urtea amaitu baino lehen.
  4. Espedientea ixtea ontzat eman ondoren, edo hutsuneengatiko edo diru-laguntzaren justifikazio ezarengatiko itzultzearen eskaera.
Izapidetzen duen unitatea

GIZARTE ZERBITZUAK