Leioako Udalaren
izapide aurkibidea
Imprimir
Hirigintza
6.6.3
JARDUERA SAILKATUAREN JAKINARAZPENA
Galdera
Erantzuna
Zer da? Zertarako balio du?

Jarduera berria martxan jarri aurreko jakinarazpena. Jarduera berria abian jartzeko balio du edo existitzen dena (publiko edo pribatua) handitu edo eraberritzeko, ingurumena, pertsonak

edota bere ondasunak, kaltetu ahal baditu, kalte horiek sortzeko arriskurik ekar badezake edo pertsonei eragozpenik sortu. Jarduera horiek Ingurumenaren Babeserako 3/98 Legeko II. Eranskineko B) atalak aipatzen ditu.

Jarduera horien zerrenda Jarduerei buruzko Udal Ordenantzako B.1 Taldean azaltzen dira.

Dokumentazioa Udalean aurkezten den egunean bertan, jarduerarekin hasi ahal izango da, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legeko 71 artikuluak dioenarekin bat, betiere, egoki diren zergak ordaindu ondoren. Leioako Udalak, halaber, egiaztatu, ikuskatu eta zigorrak jartzeko eskumenak gorde egiten ditu.

Jarduera Sailkatuaren Jakinarazpena egin baino lehen, jarduera publiko edo pribatuaren sustatzaileak Udalean kontsulta egin dezake lizentziak eskatzen dituen baldintza tekniko eta juridikoak, aurreikus daitezkeen neurri zuzentzaileak eta jardueraren bideragarritasuna ezagutzeko. Kontsulta hori Ingurumenaren Babeserako 3/98 Legeko 57.1 artikuluak

aurreikusten du.

Jarduera martxan jarriko da titularren eta ziurtagiria egin duten teknikarien ardurapean bakarrik. Jarduerarekin hasteko egoki diren administrazio tituluak eduki behar dira eta sektoreko araudiak zehazten dituen aurrekontrolak eginda.

Nork eska dezake?

Jardueraren titularrak, lokalaren jabeak, edo biek. Baita haien legezko ordezkariek ere ((A.2a/A.2b) KUDEAKETEN BAIMENA)

Aurkeztu beharreko agiriak

(F.7) JARDUERA SAILKATUAREN AURREKO JAKINARAZPENA EGITEKO INPRIMAKIA, M6 EREDUA

• Jardueraren ezaugarriak, ingurumeneko inpaktua, eta ingurumen, pertsonen eta ondasunen gainean izan dezakeen inpaktua murrizteko hartuko diren neurri zuzentzaileak deskribatzen dituen memoria; Irisgarritasunari buruzko apirilaren 11ko 68/2000 Dekretua, TBAE eta Udal Ordenantzak betetzearen gaineko zuriketa, Jarduerei buruzko Udal Ordenantzako III. Eranskineko gidoiaren arabera egina; eta eranskin berberean aipatutako planoak.

• Jarduera edota instalazioak eraikuntza proiektura eta aurkeztutako agiri teknikoetara egokitzen dela eta ingurumen baldintza guztiak betetzen dituela egiaztatzen duen teknikari

eskudunak eginiko ziurtagiria.

• Gutxienez 1:100 eskalan eginiko proiektu-planoak, oinplanoenak, sekzioenak eta fatxadenak.

• Bi ale aurkeztu behar dira paperean eta kopia bat CD euskarrian (Autocad planoen formatu editagarria eta PDF)

• Osasun baimena behar duten jardueren kasuan, osasun-dokumentazioa bakarrik jasotzen duen beste ale bat entregatu beharko da paperean.

• Ingurumen, Lurzoru, Ura, Kostalde, Aldundi eta abarren baimen sektorialik beharrez gero, interesdunak egin beharko ditu izapideak aurretik eta Baimena aurkeztu Udal Erregistroan

Jardueraren Jakinarazpena egiten duen unean.

LOKALEAN OBRARIK EZ BADAGO, aurrekoez gain:

• Suteen aurkako babeseko instalazioaren azterketa eta enpresa instalatzailearen ziurtagiria.

Udal Zerbitzu Teknikoek lokala bisitatuko dute inspekzioa egiteko behin martxan dagoenean.

Tramitazioarekin amaituko da, dena ondo badago, amaiera jakinarazten duen ofizioa bidaliz.

Izapide bideak
Leioako Udala. Herritarren Arreta Zerbitzua
Aurrez-aurre
Leioako Udala. Herritarren Arreta Zerbitzua
Gaztelubideko  Herritarren Arreta Zerbitzua
Aurrez-aurre
Gaztelubideko Herritarren Arreta Zerbitzua
Posta arrunta
Posta arrunta
Correo Postal
Posta bulegoetan, posta ziurtatu eta ireki bidez.
Informazio gehiago

hirigintza@leioa.net

sac01@leioa.net (HAZ Udaletxea)

sac02@leioa.net  (HAZ Gaztelubide)

HAZ Udaletxea: 94.400.80.00 | 94.400.80.05

HAZ Gaztelubide: 94.464.67.22

Ebazteko eta jakinarazteko aurreikusitako epea

Legeak ezartzen duen epea: unean bertan.

Ebazteko epe estimatua: 20 egun dago dokumentazioa aztertzeko Udaletik ateratzen den egunetik, interesdunari akatsak zuzentzeko eskatzen bazaio.

Gainerako epeak eskatzen den dokumentazioaren konplexutasunaren araberakoak dira eta errekerimendu-txostenetan zehazten joaten dira.

Aplika daitekeen legeria
Ondorengo izapideak
  1. Eskaera hartu, egiaztatu eta erregistratu dokumentazioarekin batera.
  2. Eskatzaileari kopia zigilatua entregatu frogagiri gisa.
  3. Kontu-hartzailetzara bidali likidazioa egiteko.
  4. Espedientea Hirigintzara bidali.
  5. Entregatutako dokumentazioa zuzendu behar bada, interesdunarentzako txostena eta berriz entregatzeko epea.
Ondorengo izapideak
  1. Hirigintza sailak dokumentazioa aztertu eta ikuskatu.
  2. Obra bisitatzea:
    1. Jardueraren titularrari tramitazioa amaitzen dela dioen agiria bidali dena ondo badago. horiek konpontzeko.

    2. Kontrako kasuan, errekerimenduak zehazten dituen agiria bidali eta epea eman.

Oharrak / Azalpenak

Nork onartzen du: Alkatetzak

IZAPIDE HONETAN SARTZEN DIREN JARDUERAK

B.1 Taldea: Jarduera sailkatuko aurreko jakinarazpena behar duten jarduera eta instalazio sailkatuak

(Ingurumena babesteko Euskadiko 3/1998 Lege Orokorraren, otsailaren 27koa, II. Eranskineko B Atala)

1. Energia berriztagarria hartzeko eta energia elektrikoan eraldatzeko instalazioak 50kW <Instalatutako p.<100 kW.

2. 

    2.1.-Askotariko tailerrak (aroztegiak, galdarategiak, muntaia, mekanizatzea, e.a)

    2.2.- Askotariko lantegiak (okindegia gozotegia, cateringa, etab.) Instalatutako P. osoa (potentzia mekaniko eta elektrikoa, argiteriarena kanpo utzita) < 25 kW. Azalera (ekoizpenerako) < 300 m2.

    A taldean sartzen dira (sailkatutako jarduerena), eta ez B talde honetan, azaleko tratamenduak edo berniz operazioak, pistola bidezko pintatzeak edo antzekoak egiten dituzten tailerrak.

3. Bilketa, txikizkako merkataritza eta erakusketa jarduera edo instalazioak, material toxiko, arriskutsu edo erregarri bezala sailkatutakoak dituztenak, 500kg baino gehiago ez dituztenak lurzoruan dauden instalazioetan, eta gainerako lurzoruetan, 1000kg baino gehiago ez dituztenak.

Zerrenda honetatik kanpo geratzen da, soilik, obrarik aurreikusten ez duen (pintatzea salbu) eta honako ezaugarri hauek dituen txikizkako merkataritza: 80m2–tik beherako azalera, 6m2–tik beherako biltegia eduki dezakeena, ganberetako motorren instalaziorik gabe eta erauzgailurik/haizagailurik gabe. Jarduera Sinplifikatuaren Aurreko Jakinarazpen  bidez tramitatzen da hori.

4. Erregai likido edo gaseosoak biltzeko instalazioak, 50.000 litroko edukiera gainditzen ez dutenak.

A taldean sartzen dira (sailkatutako jarduerena), eta ez B talde honetan, zerbitzu estazio, hornidura parke edo instalazio banatzaileetako instalazioak, edo antzekoak.

5. Auto-zaindegiak.

6.-Zerbitzu jarduerak: haurtzaindegiak, irakaskuntza zentroak, osasun eta arreta farmazeutikoko zentroak, albaitaritza klinikak, polizia-etxeak eta segurtasun zentroak.

7.- Hotelak eta Komunitate Egoitzak, Zaharren Egoitzak, Apopilo Etxeak eta antzeko establezimenduak.

8. Ostalaritza eta sukaldaritza establezimenduak, Ikuskizun Publikokoak edo Aisialdirako Aktibitateetarako direnak. Dantza areto, Dantzaleku, Klub, Diskoteka, Disko-taberna, Karaoke, Pub edo antzekoak ez direnak.

Beste ostalaritza establezimendu batzuk, honako hau betetzen dutenak:

  • Edukiera< 300 pertsona. P. < 50W. duen musika ekipoa edukitzea.

9. Abeltzaintza ustiapen txikiak eta etxeko eskortak, A taldearen barne ez daudenak.

10.- Eraldaketa zentroak.

11. Informazioa tratatu eta komunikatzeko zerbitzuak:

  • Kalkulu Zentroak
  • Datu Bankuak
  • Irrati eta Telebista errepikagailuak
  • Satelite bidezko Errepikagailuak
  • Telefonia Mugikorreko Antenak eta Estazio Baseak
  • Informazioa elektronikoki edo informatikoki tratatzeko zentroak
  • Estazio Irrati-telefonikoak eta Irrati-telegrafikoak
  •  Irrati eta Telebista etxeak
  • Alarma Kontroleko Zentrala, eta antzekoak.

12. Instalazio osagarriak:

  • Galdara aretoak
  • Aire girtotuko instalazioak
  • Hotz-ganberako instalazioak,
  • Irrati-diagnostiko medikurako instalazioak (ulertzen da horiek X-izpien ekipo eta instalazioak direla, diagnosi medikurako, aplikagarria den araudiarekin ados).

13. Hilerriak eta errausketa-laberik gabeko beilatokiak.