Leioako Udalaren
izapide aurkibidea
Imprimir
Gizarte Zerbitzuak
7.18
ELIKAGAIEN BANAKETA: eskura izatea
Galdera
Erantzuna
Zer da? Zertarako balio du?

Udal Zerbitzua da, SORTARAZI elkartearekin batera, familia unitatearen elikadurako oinarrizko beharrak asetzeko baliabide nahikorik ez duten familiei laguntzeko.

Nork eska dezake?

Interesa duen edonork edo bere legezko ordezkariak..

Onuradunaren baldintzak:

  • Leioako udalean erroldatuta dauden pertsona eta familiak.
  • Arau orokor gisa, familia unitatearen kide kopuruaren arabera legokiekeen Etxebizitza Gastuetarako Prestazio Osagarria eta Diru-sarrerak Bermatzeko Errentaren urteko kopurua baino diru-sarrera txikiagoak izatea.
Aurkeztu beharreko agiriak
  • Familia unitateak duen diru-sarrera maila egiaztatzen duen dokumentazioa.
  • Leioako Udalean erroldatuta egotea Udalak berak egiaztatuko du ofizioz. 
  • Eskatzaileak beharrezkotzat jotzen duena kasua hobetu ezagutzeko eta eskabideari erantzun hobea emateko.
Izapide bideak
Telefonoa
Telefonoa

Gizarte langile batekin aldez AURREKO HITZORDUA behar da. 

Informazio gehiago

Oinarrizko Gizarte Zerbitzuak (Iñaurratzaga, 1)

gizartezerbitzuak@leioa.net

Gizarte Zerbitzuak: 94.480.13.36

Prezioa

Udala-Sortaraziren arteko hitzarmena

Ondorengo izapideak
  1. Eskabidea eta dokumentazioa jaso eta egiaztatzea.
Ondorengo izapideak
  1. Familia unitatearen egoeraren jarraipena elkarrizketen bidez.
Oharrak / Azalpenak

FAMILIA UNITATEA: Familia unitateak dira etxebizitza edo bizitoki berean bizi den pertsona bakarrak edo bi baino gehiagok osatzen dutena, beraien arteko lotura ezkontza edo harreman iraunkorreko antzeko moduren bat denean, adopzioa, laugarren mailarainoko odol-ahaidetasuna edo bigarren mailarainoko ezkontza-ahaidetasuna, edo familia harrerako harreman iraunkor baten edo tutoretzapeko harreman baten bidezkoa.

Izapidetzen duen unitatea

GIZARTE ZERBITZUAK