Leioako Udalaren
izapide aurkibidea
Imprimir
Hirigintza
6.10
HIRIGINTZAKO DIRU-LAGUNTZAK
Galdera
Erantzuna
Zer da? Zertarako balio du?

Oinarri hauen xedea da, eraikin eta urbanizazioen kalitate urbanoari eragiten dioten obrak egiteko ekimen pribatuak sustatzeko Leioako Udalak ematen dituen diru-laguntzen emakida arautzea. Zehazki:

  • Erabilera publikoko eta titulartasun pribatuko urbanizazioak hobetzeko eta egokitzeko obrak.
  • Etxebizitza kolektiboko eraikinetan inguratzaile termikoa hobetzeko obrak.
  • Etxebizitza kolektiboko eraikinetan irisgarritasuna hobetzeko obrak.
  • Babestuta dauden eraikinetan fatxada, teilatu edo estruktura hobetzeko obrak
  • Putzu septikoak deuseztatzeko obrak.
Nork eska dezake?

Lanak egin nahi diren higiezin edo guneen jabeek, jabeen erkidegoek, edo haien legezko ordezkariak ((A.2a/A.2b) KUDEAKETA BAIMENA).

Aurkeztu beharreko agiriak

  • (A.1a) ESKAERA OROKORRA
  • Deialdiaren oinarri arautzaileetan atal bakoitzarentzat finkatzen den dokumentazioa. 


Izapide bideak
Leioako Udala. Herritarren Arreta Zerbitzua
Aurrez-aurre
Leioako Udala. Herritarren Arreta Zerbitzua
Gaztelubideko  Herritarren Arreta Zerbitzua
Aurrez-aurre
Gaztelubideko Herritarren Arreta Zerbitzua
Posta arrunta
Posta arrunta
Correo Postal
Posta bulegoetan, posta ziurtatu eta ireki bidez.
Informazio gehiago

sac01@leioa.net (HAZ Udaletxea)

sac02@leioa.net  (HAZ Gaztelubide)

HAZ Udaletxea: 94.400.80.00 | 94.400.80.05

HAZ Gaztelubide: 94.464.67.22

Prezioa

Udalak hartzen du bere gain kudeaketaren kostua.

Ebazteko eta jakinarazteko aurreikusitako epea

Indarraldia: 2018a, urte naturala.Ebazteko epe estimatua: hilabete. Epean erantzuten ez bada, erantzuna ezezkotzat joko da.

2019ko deialdia: onarpenaren zain.

Ondorengo izapideak
  1. Eskaera eta dokumentazioa hartu eta egiaztatu.
  2. Eskaeraren kopia zigilatua entregatu hala eskatuz gero.
  3. Espedientea Hirigintza Sailera bidali.
Ondorengo izapideak
  1. Eskabidea aztertu, legera egokitzen dela eta urte barruan horri aurre egiteko diru nahikoa dagoela egiaztatuz.
  2. Txosten teknikoak egin.
  3. Alkatetza Dekretu bidezko emakida
  4. Interesdunei jakinarazi
  5. Eraginpean dauden sail guztiei jakinarazi, egoki diren ondoreetarako.
Izapidetzen duen unitatea

HIRIGINTZA