Leioako Udalaren
izapide aurkibidea
Imprimir
Hilerria
3.3
HILOBI EMAKIDAREN TITULARTASUN ALDAKETA
Galdera
Erantzuna
Zer da? Zertarako balio du?

Hilobi emakida eskualdatzea honako arrazoiren batengatik: bizirik daudenen arteko lagapenak edo eskualdatzea titularraren heriotzagatik.

Nork eska dezake?

Edozeinek edo haren legezko ordezkariak.

Aurkeztu beharreko agiriak
  • (A.1a) ESKAERA-ORRI OROKORRA
  • (A.2a/A.2b) KUDEAKETA BAIMENA interesduna ez denak egiten badu izapidea edo sinatzen badu (ordezkatzen den pertsonaren NAN originala edo kopia aurkeztu beharko da).
Agiri pertsonalak:
  • Erroldatuta ez daudenek, NANa. 
  • Utziko/Eskualdatuko den hilobi emakidaren titulua.
  1. Bizirik daudenen arteko lagapenak:
    • Zuzeneko lerroko ahaide eta zehar-ahaideei eginiko lagapenen kasuan, lagatzaile eta lagapen-hartzailearen arteko ahaidetasun gradua ziurtatzen duen dokumentazioa.
    • Ezkonlagunen eta afektibitate loturarik dutenentzako lagapenen kasuan, familia liburua edo kasuaren zirkunstantzia egiaztatzen duen dokumentazioa.
  2. Eskualdatzea titularraren heriotzagatik: 
    • Heriotza-ziurtagiria 
    • Testamentu edo testamentuzko jaraunslerik egonez gero, horren fotokopia, edo egoki bada, Jaraunsleen Adierazpena (hilobi emakidarako). 
    • Bizirik iraun duen ezkonlagunaren aldeko eskualdatzeetan: familia liburuaren fotokopia, hilobi emakidaren testamentu-xedapenik ez dagoela dioen zinpeko adierazpena. 
    • Testamenturik gabeko heriotzetako eskualdatzeetan: familia liburua, hilobi emakidaren testamentu-xedapenik ez dagoela dioen zinpeko adierazpena. 
    • Hildakoak jaraunsle bat baino gehiago izatekotan edo ezkonlagunik ez baleuka bizirik, eta ondorioz, jaraunsle bat baino gehiago izatekotan, hilobi eskubidearen titulartasuna onartuko zaio jaraunsleek gehiengoz erabakitakoari, jaraunsleen zerrenda/adierazpena entregatuz.
  3. Titularrak uko egitearen ondoriozko eskualdatzeetan ezinbestekoa da titularrak adierazi izana uko egiten diola, alde batetik, gorpuzkiak berreskuratzeari, eta bestetik, ehorzketa unitatea berritzeari. Halaber, ehortziko den pertsonarekin duen ahaidetasun gradua ziurtatzeko dokumentazioa aurkeztu beharko du.
Izapide bideak
Leioako Udala. Herritarren Arreta Zerbitzua
Aurrez-aurre
Leioako Udala. Herritarren Arreta Zerbitzua
Gaztelubideko  Herritarren Arreta Zerbitzua
Aurrez-aurre
Gaztelubideko Herritarren Arreta Zerbitzua
Informazio gehiago

sac01@leioa.net (HAZ Udaletxea)

sac02@leioa.net  (HAZ Gaztelubide)

HAZ Udaletxea: 94.400.80.00

HAZ Gaztelubide: 94.464.67.22

Prezioa

Onartutako tasa edo prezio publikoen araberako zerbitzua.

Indarrean dauden ordenantzak ikusteko, jarraitu "araudian" adierazten den esteka.
Ebazteko eta jakinarazteko aurreikusitako epea

Epe estimatua: astebete.Legezko epea: 3 hilabete.

Aplika daitekeen legeria
Ondorengo izapideak
  1. Eskaera hartu eta dokumentazioa egiaztatu.
  2. Eskatzaileari kopia zigilatuta eman egiaztagiri legez. 
  3. Dokumentazio guztia hilerriaz arduratzen diren langileei bidali.
Ondorengo izapideak

Lurpetik ateratzea onartzen duen dekretua edo ebazpena, Idazkaritzak egina.Emakida titulu berria egin.Ogasun sailera bidali egoki den likidazioa egiteko.Baimenaren ebazpena eta tasaren likidazioa aldi berean jakinarazi.

Izapidetzen duen unitatea

IDAZKARITZA