Leioako Udalaren
izapide aurkibidea
Imprimir
Gizarte Zerbitzuak
7.1
GIZARTE ZERBITZUEI BURUZKO INFORMAZIO, BALORAZIO, DIAGNOSTIKO ETA ORIENTABIDE ZERBITZUA
Galdera
Erantzuna
Zer da? Zertarako balio du?

Zerbitzu honek, Oinarrizko Udal Gizarte Zerbitzuek eskaintzen dutena, honako funtzio hauek ditu:

  • Pertsonei honakoari buruz informazioa ematea: 
    • - Gizarte Zerbitzuen Euskal Sistemaren zerbitzu eta prestazioak.
      • Erantzuna eman nahi dien beharrak eta egoerak.
      • Nori zuzentzen zaizkion.
      • Sarbiderako baldintzak. 
      • Sarbiderako prozedurak.
      • Edo, hala badagokio, aplikatzen den prezio publikoa. 
      • Eskaintzen duten arreta maila.
      • Prestazio eta zerbitzu desberdinak uztartzeko aukera.
      • Administrazio erantzulea. 
      • Beste edozein informazio baliagarri.
    • Zure eskubide eta betebeharrak, hanpadura berezia eginez beharren balorazioa izateko eskubidean eta, hala badagokio, diagnostiko eta arreta plan pertsonalizatua izatekoan.
    • Zure eskabidearen bilakaera
  • Beharrak balioestea, lehen balorazio orokor baten bidez eta, hala badagokio, diagnostiko espezializatua eskatzea Mendekotasuna, Desgaitasuna, Basterketa eta Babesgabetasuna Balioesteko eta Diagnostikoa egiteko Zerbitzuari.
  • Gizarte Zerbitzuen Euskal Sistemaren arreta edota babesaren beharra eduki lezakeen populazioaren gizarte beharrak antzematea eta beharrezko diren  jarduketak hastea .
    • Beharrezkoa den guztietan, balorazio, diagnostiko eta orientabide funtzioen jardunean.
Nork eska dezake?

Interesa duen edornork, Leioan erroldaduta badago, edo bere legezko ordezkariak.

Izapide bideak
Telefonoa
Telefonoa

Gizarte langile batekin aldez AURREKO HITZORDUA behar da.

Informazio gehiago

Oinarrizko Gizarte Zerbitzuak (Iñaurratzaga, 1)

gizartezerbitzuak@leioa.net

Gizarte Zerbitzuak: 94.480.13.36

Prezioa

Udalak izapidetzearen kostua bere gain hartzen du.

Oharrak / Azalpenak
  • Balorazioa oinarri hartuta, jarraipena eskatzen duen esku-hartzea beharrezkotzat jotzen den kasuetan, pertsonen egoeren diagnostikoa egingo da, parametro hauen inguruan dituzten gizarte beharrei buruz: autonomia/mendekotasuna, babesa/babesgabetasuna, barne hartzea/bazterketa, onartzea/parte hartzea.
  • Pertsona edo pertsonak prestazio ekonomikoa edo zerbitzu egokiena eskuratzeko orientabidea ematea, edo, hala badagokio, egokiena den prestazio eta zerbitzuen uztarketarantz, bere beharrei erantzuna emateko Gizarte Zerbitzuen Euskal Sistemaren barruan eta, bidezkoa bada, beste arreta sistema batzuen baliabideetara deribatzea. 
  • Diagnostikoak hala aholkatzen badu, erabiltzailearen parte-hartzearekin arreta pertsonalizaturako plan bat lantzea, Gizarte Zerbitzuen Euskal Sistematik aplikagarria izango dena.
  • Arreta pertsonalizaturako planaren kudeaketaren ardura hartzea, kasuaren erreferentziazko profesionalaren izaera hartuz eta inplikatutako beste sistema eta eragileekin koordinatu, arreta pertsonalizaturako planean aurreikusten diren jarduketa eta esku-hartzeak abian jarriz, eta hauen jarraipena eta aldizkako ebaluazioa egitea.
  • Izapidetze, kudeaketa eta koordinazio funtzioak egitea, Gizarte Zerbitzuen Euskal Sistemaren zerbitzu eta prestazio ekonomikoetarako sarbidea bideratzeko.
Izapidetzen duen unitatea

GIZARTE ZERBITZUAK