Leioako Udalaren
izapide aurkibidea
Imprimir
Euskara
11.1
MASTITXU UDAL EUSKALTEGIA: matrikulazioa
Galdera
Erantzuna
Zer da? Zertarako balio du?

Herritarrek udal euskaltegian ikasteko entregatu behar dituzten agiriak eta matrikulak jasotzea.

Nork eska dezake?

16 urtetik gorako edozein interesdunek.

Aurkeztu beharreko agiriak
  • (J.2) IKASLEAREN FITXA behar bezala beteta.
  • (J.1) ERREZIBOAK HELBIDERATZEKO ORRIA
  • Matrikulari dagozkion kuoten helbideratzea egiteko orriak sinatuta. 
  • Ordainagiriak helbideratzeko konpromiso-orria, atzeratutako kuota guztiak ordaintzeko konpromisoa hartuz, jakinik, kontrako kasuan, Nahitaezko Diru-bilketa Sailean jakinaraziko dela, eta horrek, zor den kuota %20 igotzea dakarrela.
Izapide bideak


Informazio gehiago
Prezioa

Ikus indarrean dauden ordenantza fiskalak "araudia" atalan agertzen den esteka jarraituz.

Ebazteko eta jakinarazteko aurreikusitako epea

Behin matrikulazio epea bukatuta eta ikasturteko taldeak antolatuta.Epe barruan ez erantzutearen ondoreak: ez dagokio.

Aplika daitekeen legeria
Ondorengo izapideak
  1. Matrikula eskaera eta Ikaslearen fitxa, behar bezala beteta, aurkeztu.
  2. Plaza erreserbatzeko aurrematrikulari dagokion 60 euroko diru-sarrera egin dela ziurtatzen duen bankuko ordainagiria
Ondorengo izapideak

Behin eskaera beteta eta inskripzio epea amaituta, kontuan hartuta eskabideak eta HABEk Leioan taldeak osatzeko ezarri duen ratioa, ikasleari jakinaraziko zaio zer talde eratu diren matrikula gauzatu ahal izateko ezarritako epearen barruan.

Oharrak / Azalpenak

Matrikulazio epe gehiena igarota, taldea osatzeko ikasle nahiko ez duten (HABEren ratioaren arabera) edozein talde eskatu duten ikasleei jakinarazpena bidaliko zaie, denboraz, Euskaltegian ordutegiz/taldez aldatzeko aukera emateko edo matrikula beste euskaltegiren baten egin ahal izateko.

Izapidetzen duen unitatea

UDAL EUSKALTEGIA