Leioako Udalaren
izapide aurkibidea
Imprimir
Zergak eta tasak
5.19
JARDUERA EKONOMIKOEN GAINEKO ZERGA (JEZ)
Galdera
Erantzuna
Zer da? Zertarako balio du?

Leioan enpresa jarduerak, jarduera profesionalak edo jarduera artistikoak zergapetzen du zerga honek.

  • Jarduera Ekonomikoen gaineko zerga ordaintzetik salbuetsita ez dauden subjektu pasiboek hauek aurkeztu beharko dituzte: egoki diren alta adierazpenak (zerga honek zergapetzen duen jarduera bakoitzeko eta jarduerari lotutako lokal bakoitzeko), aldaketa adierazpenak (aldaketarik dagoenean jarduera burutzean), eta baja adierazpena (jarduera uzten bada).
  • Jarduera Ekonomikoen gaineko zerga ordaintzetik salbuetsita dauden subjektu pasiboek altak, bajak eta jarduerako aldaketak jakinarazi beharko dituzte 036 ereduko 3. eranskinaren bidez (altako errolda adierazpena, aldaketa eta enpresarien, profesionalen eta atxikitzaileen aldaketa) Bizkaiko Foru Aldundiko Ogasun eta Finantza Sail barruko Tokiko Zergak A dministratzeko Departamentuko Errolda Fiskalen atalean (Kaputxinoen bidea 2-4, Bilbao).
Beste batzuen artean, salbuetsita daude 2 milioi eurotik operazio bolumena duten subjektu pasiboak.
NORK ORDAINDU BEHAR DU?
Enpresa jarduera, jarduera profesionala edo jarduera artistikoa bere kontura burutzen duen edozein pertsona fisiko edo juridiko behartuta dago JEZen alta adierazpena aurkeztera, ordainketatik salbuetsita egon zein ez.
Izapide bideak

Zerga hau kudeatu, likidatu, ikuskatu eta biltzeko hitzarmena dago BIZKAIKO FORU ALDUNDIAREKIN. Beraz, Bizkaiko Foru Aldundiari dagokio altak eta bajak izapidetzea, errekurtsoak eta erreklamazioak ebaztea, zerga kobratzea epe boluntarioaren barruan, espedienteak ebaztea eta bidegabeko diru-sarrerak itzultzea.

Ebazteko eta jakinarazteko aurreikusitako epea

Epe estimatua: hilabete.Gehienezko legezko epea: likidatzeko ahalmenaren erabilera preskribatzeko 4 urte, sortzapenetik aurrera..