Leioako Udalaren
izapide aurkibidea
Imprimir
Hezkuntza
12.2
SOINU ATADIA (KONTSERBATORIOA ETAMUSIKA ESKOLA): bekak
Galdera
Erantzuna
Zer da? Zertarako balio du?

Kontserbatorio eta Udal Musika Eskolako ikasleen ikasketetarako diru-laguntza

Nork eska dezake?

Interesdunak edo haren legezko ordezkariak, Leioan erroldatuta betiere.

Aurkeztu beharreko agiriak
  • (M.2) SOINU ATADIA: BEKA ESKAERA
  • Ikaslearen guraso-ahala dutenen errenta aitorpena, eskaera egiten den urtekoa. Errenta aitorpenik egiten ez badute, eskaera egin aurreko urteko diru-sarrerak, bizitzeko baliabideak edo jasotako diru-laguntzak aurkeztu beharko dituzte, eta horiek frogatzeko agiriak. 
  • Langabezian badaude, Enplegu Bulegoko frogagiria, langabeziagatiko prestaziorik kobratzen ari diren zehazten duena. 
  • Familia unitatean bizi diren guztiek beren lan egoera (langabezian, lanean, ikaslea…) frogatu beharko dute agiri egokien bidez.
  • Banaketa kasuan: Hitzarmen Arautzailea; hala badagokio, seme-alabentzako mantenu-pentsioaren frogagiri eguneratua. 
  • Aurreko guztiari uko egin gabe, egoki irizten den nahi beste agiri eska daiteke ikasleak beka jasotzeko duen eskubidea egiaztatzeko.
Izapide bideak
Kontserbatorioa - Udal musika eskola
Aurrez-aurre
Kontserbatorioa - Udal musika eskola
Informazio gehiago
Ebazteko eta jakinarazteko aurreikusitako epea

Kontseilu Artezkaria biltzen denean (hilabete eta erdi, gutxi gora behera).

Ondorengo izapideak

Erabakia eta interesdunei jakinarazi.