Leioako Udalaren
izapide aurkibidea
Imprimir
Errolda
2.13
KANPOKO ZEINU ETA BIZI-BALDINTZEN TXOSTENA:eskaera
Galdera
Erantzuna
Zer da? Zertarako balio du?

Txosten honen bidez, eskatzailearen ondareko kanpoko zeinuak eta bizi baldintzak jasota geratzen dira, prestazio sozial jakin batzuk eskatze aldera.

Nork eska dezake?

Edozeinek edo haren legezko ordezkariak.

Aurkeztu beharreko agiriak

(A.1a) ESKAERA-ORRI OROKORRA 

Agiri pertsonalak:

  • Erroldatuta ez daudenek, NANa.
  • Eskatzaileak egoki irizten duena kasua ezagutzeko eta eskaerari hobeto erantzuteko.
  • (A.2a/A.2b) KUDEAKETA BAIMENA  interesduna ez denak egiten badu izapidea edo sinatzen badu (ordezkatzen den pertsonaren NAN originala edo kopia aurkeztu beharko da).
Izapide bideak
Leioako Udala. Herritarren Arreta Zerbitzua
Aurrez-aurre
Leioako Udala. Herritarren Arreta Zerbitzua
Gaztelubideko  Herritarren Arreta Zerbitzua
Aurrez-aurre
Gaztelubideko Herritarren Arreta Zerbitzua
Informazio gehiago

sac01@leioa.net (HAZ Udaletxea)

sac02@leioa.net  (HAZ Gaztelubide)

HAZ Udaletxea: 94.400.80.00

HAZ Gaztelubide: 94.464.67.22

Prezioa

Udalak hartzen du bere gain kudeaketaren kostua.

Ebazteko eta jakinarazteko aurreikusitako epea

Zazpi egun, gehienez, eskatzen denetik.

Ondorengo izapideak
  1. Eskaera eta dokumentazioa hartu eta egiaztatu.
  2. Erregistratu, eskaneatu eta kopia interesdunari.
  3. Udaltzaingoari bidali.
Ondorengo izapideak

Zerbitzu Ekonomikoak:

  1. Eskaerako datuak egiaztatu.
  2. Sartu beharreko datuak kontsultatu: ibilgailuak, jarduera ekonomikoak, Landa eta Hiri Errolda, eta gizarte laguntzak.
  3. Txostena egin.
  4. Interesdunari jakinarazi
Oharrak / Azalpenak

Orokorrean, txosten hau egiten da Epaitegietan aurkezteko Doaneko Justiziako izapiderako, eta Udalean, laguntza mota batzuk eskatu eta emateko, Gizarte Segurantzaren nahitaezko dirubilketarako, e.a.

Udal laguntzak direnean, ofizioz egiaztatuko da.

Izapidetzen duen unitatea
IDAZKARITZA