Leioako Udalaren
izapide aurkibidea
Imprimir
Hezkuntza
12.7
IKASTETXEENTZAKO INTERES BEREZIKO PROIEKTUETARAKO DIRU-LAGUNTZAK
Galdera
Erantzuna
Zer da? Zertarako balio du?

Ikastetxeentzako udal laguntza ikasleen artean balioak sustatzen dituzten proiektuak antolatzeko. Ikastetxe publikoentzat eta ikasleen erdia baino gehiago Leioan erroldatuta dituzten ikastetxe pribatuentzat.

Nork eska dezake?

Leioako hezkuntza zentro publikoek eta ikasleen erdia baino gehiago Leioan erroldatuta dituzten pribatuek. Hezkuntza zentrotzat jotzen dira ikastetxeak eta guraso elkarteak.

Aurkeztu beharreko agiriak
  • Ide ntitatearen eta legezko ordezkariaren identifikazioak.
  • (A.1a) ESKAERA OROKORRA edo Leioako  Ikastetxeetako proiektu bereziak diruz laguntzeko oinarri arautzaileen araberako EREDU BEREZIA.
  • Burutuko den proiektua, gutxienez, datu hauekin:
    • Zein ikasmailatarako den, unitate eta ikasle kopurua ikasmaila eta ziklo bakoitzeko.
    • Jardueraren iraupena eta datak.
    • Parte hartuko duten irakasleen izena eta ikasmaila.
    • Helburuak, jarduerak, materiala, metodologia, antolakuntza, denboraren banaketa.
    • Aurrekontu xehatua.
Prezioa

Udalak hartzen du bere gain kudeaketaren kostua.

Ebazteko eta jakinarazteko aurreikusitako epea

Ez dago legezko eperik, baina normalean, hilabete izaten da.

Ondorengo izapideak
  1. Eskabidea Erregistrotik sartzen da
  2. Hezkuntza sailera bidaltzen da.
  3. Balorazio Batzordea sortuko da, kide anitzeko organoa, hauek osatua:
    • Hezkuntza eta Hizkuntza Politika Batzordeko presidentea edo berak eskuordetutako pertsona.
    • Batzorde horretako kide bat, presidenteak izendatua.
    • Hezkuntza saileko teknikari bat.
  4. Balorazio eta zenbatekoen araberako emakida, partidak zehazten duen aurrekontu-mugarekin.
Ondorengo izapideak

Zuribidea aurkeztu ikasturte bukaeran.

Oharrak / Azalpenak

Diru-laguntzak osorik ordainduko dira behin emakida onartuta Tokiko Gobernu Batzordean, ikastetxeek eta IGEek dituzten finantzazio zailtasunak direla-eta.

Izapidetzen duen unitatea

HEZKUNTZA SAILA