Leioako Udalaren
izapide aurkibidea
Imprimir
Kultura
9.11
ATERPE LEIOA GAZTEGUNEKO JARDUERAK: izen-ematea
Galdera
Erantzuna
Zer da? Zertarako balio du?

Aterpe Leioa Gazteguneko ikastaro eta jardueretan parte hartzeko eskaera da.

Nork eska dezake?

Baldintza hauek betetzen dituen edozeinek edo haren legezko ordezkariak:

  • Leioan erroldatuta egotea (Udalak egiaztatuko ofizioz). Leku librerik geratuko balitz, beste udalerrietako herritarrei zabalik geratuko lirateke, egoki den tasa ordainduta.
  • 14 eta 35 urte bitartekoa izatea.
Aurkeztu beharreko agiriak
  • Deialdi bakoitzeko oinarriak kontsultatu
  • Jarduerak hala eskatzen badu, adingabearen guraso edo legezko ordezkariaren baimena ((A.2a/A.2b) KUDEAKETEN BAIMENA)
Izapide bideak
Aterpe Leioa Gaztegunea
Aurrez-aurre
Aterpe Leioa Gaztegunea
Informazio gehiago

www.kulturleioa.com/agenda/actividades/gaztegunea

Aterpe Leioa Gaztegunea: 94.405.58.50

Prezioa
  • Ordenantza fiskala.
  • Aterpe Leioa Gaztegunearen jarduerak:
    • Prezio desberdinak jar daitezke irizpide hauen arabera: adina, bizilekua eta Kultur Leioako gazte txartela edukitzea.
Ebazteko eta jakinarazteko aurreikusitako epea

Epe estimatua: deialdi edo urteko egitarauaren arabera.

Epean erantzuten ez bada, erantzuna ezezkotzat joko da.

Aplika daitekeen legeria
Ondorengo izapideak
  1. Eskaera eta dokumentazioa hartu eta egiaztatu.
Ondorengo izapideak
  1. Epea amaitu ondoren, zerrendak egiten dira deialdi bakoitzeko irizpideen arabera.
  2. Eskatzaileei jakinaraziko zaie onartuta dauden ala ez.
  3. Tailer bakoitzean onartuta daudenek, deialdiaren oinarrietan ezarritako epe eta kontu korrontean, egoki den zenbatekoa ordaindu beharko dute.
Izapidetzen duen unitatea

KULTURA ETA GAZTERIA