Leioako Udalaren
izapide aurkibidea
Imprimir
Gizarte Zerbitzuak
7.9
ETXEZ ETXEKO LAGUNTZA ZERBITZUA: eskaera
Galdera
Erantzuna
Zer da? Zertarako balio du?

Mendetasun-egoeran bizi den pertsonaren etxean zuzeneko arreta eskaintzen duen zerbitzu integrala da, eguneroko gauzetan laguntzera zuzendua, bizi-kalitatea hobetzeko helburuarekin eta, batez ere, etxeko arreta eta zainketa pertsonalean zehazten dena, horrela pertsona horiek beren etxean irautera laguntzen du. Familiaren atsedenerako modalitatea barne dago.

Nork eska dezake?

Interesa duen edonork edo bere legezko ordezkariak.

Onuradunen baldintzak

  • Foru Aldundiak aitortutako Mendekotasun Mailaren bat izatea.
  • Autonomia pertsonalean eta eguneroko zenbait gauza egiteko zailtasunak dituzten adineko pertsonak.
  • Arrisku egoeran dauden edo gizarte gatazkak bizi dituzten pertsonak edota familiak.

Aurkeztu beharreko agiriak

Aurkeztu beharreko dokumentazioa, hala badagokio, honako hau izango da:

  1. (G.21) ETXEZ ETXEKO LAGUNTZA ZERBITZUA: ESKABIDEA  ereduaren arabera.
  2. Beste dokumentu batzuk:
    • NAN edo pasaportearen fotokopia. 
    • Familia liburuaren fotokopia, hala badagokio. 
    • Txosten medikoak. 
    • Mendekotasunari buruzko ebazpena.
    • Ezintasunaren ziurtagiria, hala badagokio. 
    • Egoera zibila egiaztatzen duen dokumentazioa. 
    • Besteren konturako langileen kasuan, azken hilabetearen nominaren fotokopia eta, hala badagokio, lan-kontratuarena. 
    • Estatuko Enplegu Zerbitzu Publikoaren ziurtagiria, familia unitatean bizi diren 16 urtetik gorako pertsona kopuruari buruzkoa, hala badagokio. 
    • Familia unitatean bizi diren 16 urtetik gorakoen pentsioaren, edo ez edukitzearen, Gizarte Segurantzako Institutu Nazionalaren ziurtagiria.
    • Eskabidea egin duen pertsonaren diru-sarreren egiaztagiria, eta hala badagokio, familia unitatea osatzen duten 16 urtetik gorakoenena ((G.14) EZEZKO ADIERAZPENA) ((G.15) LANGILEAREN ADIERAZPENA) ((G.16) ENPLEGU EMAILEAREN ADIERAZPENA).
    • Kontuen eta banku-tituluen egoerari buruzko bankuaren egiaztagiriak. ((G.17) BANKU SALDOEN INPRIMAKIA).
    • (E.7) HIRUGARRENEN FITXA.
    • Foru Aldundiaren Ondasun eta Kontribuzioen ziurtagiria. 
    • Azken Zerga Aitorpenaren fotokopia.
    • Hala badagokio, baldintzak betetzen direla egiaztatzeko beharrezkotzat jo daitekeen beste edozein dokumentu. 

    GARRANTZITSUA : Ondareari eta diru- sarrerei buruzko dokumentazioa, estatuko erakundeen mendekoa, Udalak berak eskuratuko ditu, Udaleko ziurtagiriez gain.

Izapide bideak
Gizarte zerbitzuak
Aurrez-aurre
Gizarte zerbitzuak

Gizarte langile batekin aldez AURREKO HITZORDUA behar da. 

Informazio gehiago

Oinarrizko Gizarte Zerbitzuak (Iñaurratzaga, 1)

gizartezerbitzuak@leioa.net

Gizarte Zerbitzuak: 94.480.13.36

Prezioa

Udalak hartzen du bere gain kudeaketaren kostua. Dagokion araudia eta ordenantza fiskalak.

Ebazteko eta jakinarazteko aurreikusitako epea

Ebazpena emateko gehienezko epea: 3 hilabete

Epe barruan erantzunik ezaren eragina: ezezkoa

Ondorengo izapideak
  1. Eskabidea eta dokumentazioa jaso eta egiaztatzea.
  2. Espedientearen izapidetzea.
Ondorengo izapideak
  1. Kasuaren diagnostiko eta balorazioa.
  2. Organo eskudunaren ebazpena.
  3. Pertsona interesdunari jakinaraztea.
Izapidetzen duen unitatea

GIZARTE ZERBITZUAK