Leioako Udalaren
izapide aurkibidea
Imprimir
Enplegua eta prestakuntza
8.4
UDAL ENPRESEN MINTEGIAN LEKUA ESLEITZEA
Galdera
Erantzuna
Zer da? Zertarako balio du?

Enpresa sortu berriei modulu bat edo lankidetza-guneko mahaia aldi baterako esleitzea Ibaiondo plaza 1eko 107. bulegoan dagoen enpresa mintegian.

Nork eska dezake?

Enpresa sortu berriek: deialdia egin, eta gehienez, urtebete lehenago sortutakoak.Enpresa egonkortuek: onartuko dira hedatzeko beharrizana badaukate edo gaur egungo kokalekua hiri antolamendutik kanpo geratu bada.

Aurkeztu beharreko agiriak

Oro har, eskaera aurkezteko unean:

  • Eskaera eredua (Behargintza Leioaren webgunetik jaitsi daiteke: www.behargintzaleioa.eus).
  • Enpresa eskatzailearen, eta, hala badagokio, berau osatzen duten pertsona edo erakundeen IFK edo NANa.
  • Eskaera-data baino gehienez 30 egun lehenago Ogasunarekiko ordainketak egunean daudela adierazten duen ziurtagiria.
  • Eskaera-data baino gehienez 30 egun arinago Gizarte Segurantzarekiko ordainketak egunean daudela adierazten duen ziurtagiria.
  • Bazkideak Gizarte Segurantzaren Langile Autonomoen Erregimen Berezian alta eman izanaren aitorpena.
  • Jarduera Ekonomikoen gaineko Zergaren Alta.
  • Talde sustatzaileko kideen errolda-agiria, Leioan erroldatutako dauden pertsonena izan ezik.
  • Hala badagokio, Altako Langileei buruzko Txostena (ALT), eskaera-data baino hilabete lehenagokoa, gehienez.
  • Azken hileko TC1 eta TC2 agiriak aurkeztuta.
  • Negozio-plana, deialdi bakoitzean erabiltzen den txantiloiaren arabera, Behargintza Leioaren webgunetik jaitsi daitekeena.

Ondasun komunitate eta merkataritza sozietateen kasuan , eskaera aurkeztean honako agiriak ere gehitu beharko dira:

    Eraketa-eskritura edo -kontratua, baita gizarte-estatutuak ere, behar bezala eguneratuak eta Merkataritza Erregistroan inskribatuak, hala badagokio.
  • Kooperatibaren edo merkataritza-sozietatearen ordezkaritzaren eta ahalordearen eskritura. Ordezkari eta ahalordeek enpresako bazkideak izan beharko dute.
Izapide bideak
Behargintza
Aurrez-aurre
Behargintza
Informazio gehiago

behargintza@leioa.netBehargintza Leioa: 94.400.41.95 | 94.400.80.51

Prezioa

Oinarriak ikusi.

Ebazteko eta jakinarazteko aurreikusitako epea

Epe estimatua: 3 hilabete.Epean erantzuten ez bada, erantzuna ezezkoa izango da.

Ondorengo izapideak
  1. Eskaera hartu.
  2. Datuak egiaztatu
Ondorengo izapideak
  1. Negozio plana balioetsi
  2. Negozio planaren aurrez aurreko defentsa egin.
  3. Eskaerak balioetsi eta esleitzeko proposamenen txostena.
  4. Alkatetzaren ebazpena eta interesdunari jakinarazi.
  5. Aldi baterako esleipen kontratua egin eta eskatzen den dokumentazioa entregatu.
  6. Negozioaren eboluzioaren jarraipena egin Behargintzako teknikariekin.
  7. Egonaldia hirugarren urtez luzatzeko eskaera arrazoitua.
Oharrak / Azalpenak

Proiektuak balioesteko ebaluazio irizpideak:

  • Aplikatutako berrikuntza.
  • Teknologia eta presentzia digitala
  • Negozio ereduaren garapena.
  • Talde sustatzailearen jatorria.
  • Lan taldea eta sortutako lanpostuak.
  • Emakumeen ekintzailetza.
  • Inbertsio eta finantzaketa. 
  • Ingurumenaren hobekuntza.
  • Ikerketa zentroekiko lotura.
Izapidetzen duen unitatea

EKONOMIA SUSTAPENA. BEHARGINTZA