Leioako Udalaren
izapide aurkibidea
Imprimir
Hirigintza
6.5.6
OBRAKO ELEMENTU OSAGARRIAK INSTALATZEKO LIZENTZIA
Galdera
Erantzuna
Zer da? Zertarako balio du?

Hesiak, aldamioak, edukiontziak, karga-jasogailuak, plataforma jasotzaileak, garabiak, siloak eta obrako beste elementu osagarri batzuk bide publikoan (edo haren gainetik badoa) edo partzela pribatuan instalatzeko, eta obra partikularretan zuloak irekitzeko baimena lortzea.

Nork eska dezake?

Obren promotoreak edo legezko ordezkariak

((A.2a/A.2b) KUDEAKETEN BAIMENA)

Aurkeztu beharreko agiriak
  • (A.1a)ESKAERA OROKORRA, eta obra motaren arabera, (F.14)  OBRAKO ELEMENTU OSAGARRIAK INSTALATZEKO LIZENTZIAREN ESKAERAREN ERANSKINEAN adierazten diren agiriak.
  • Ez da baimenik ematen, obrako ibilgailu laguntzaile bidez, obra materialak igo edo jaisteko, edo hondakin materialak jaisteko.
  • Ez da baimenik ematen, obrako ibilgailu laguntzaile bidez, hondakinak botatzeko hodia jartzeko.
  • Goian aipatutako instalazioek, gainera, 1215/97 eta 1627/97 Errege Dekretuek eta hiriguneko irisgarritasunari buruzko indarreko legeriak diotena bete beharko dute. 
Izapide bideak
Leioako Udala. Herritarren Arreta Zerbitzua
Aurrez-aurre
Leioako Udala. Herritarren Arreta Zerbitzua
Gaztelubideko  Herritarren Arreta Zerbitzua
Aurrez-aurre
Gaztelubideko Herritarren Arreta Zerbitzua
Posta arrunta
Posta arrunta
Correo Postal
Posta bulegoetan, posta ziurtatu eta ireki bidez.
Informazio gehiago

hirigintza@leioa.net

sac01@leioa.net (HAZ Udaletxea)

sac02@leioa.net  (HAZ Gaztelubide)

HAZ Udaletxea: 94.400.80.00 | 94.400.80.05

HAZ Gaztelubide: 94.464.67.22

Prezioa

Hirigintza Zerbitzuak Emateagatiko Tasa Arautzen duen Ordenantza Fiskalaren arabera, tramite honek 100 euroko tasa sortuko du.

Elementu osagarria jartzeko bide publikoa okupatu behar bada, udal jabari publikoaren erabilera pribatiboa edo probetxamendu bereziagatiko tasa arautzen duen ordenantza fiskalak ezartzen duen tasa likidatuko da.

Ebazteko eta jakinarazteko aurreikusitako epea

Aurreikusitako epea: zailtasun mailaren arabera, hilabete eta 3 hilabeteren artean.

Ondorengo izapideak
  1. Eskaera jaso eta aurkeztutako agiriak aztertu.
  2. Jaso agiria eman, Erregistroan ohi den bezala.
  3. Espedientea Hirigintzara igorri.
Ondorengo izapideak
  1. Okupazioa epea ezartzen duen udal aparejadorearen txosten teknikoa.
  2. Alkatetzaren Ebazpena.
Izapidetzen duen unitatea

HIRIGINTZA