Leioako Udalaren
izapide aurkibidea
Imprimir
Hirigintza
6.6.4
JARDUERA SAILKATUKO LIZENTZIA
Galdera
Erantzuna
Zer da? Zertarako balio du?

SAILKATUTAKO jarduera berria martxan jartzea, edo existitzen dena (publiko edo pribatua) handitu edo eraberritzea, ingurumena, pertsonak edota bere ondasunak, kaltetu ahal baditu, edo Ingurumenaren Babeserako 3/98 Legeko II. Eranskineko A) atalak aipatzen dituen pertsonentzat arrisku, kalte edo eragozpenik ekarri badezake.

Jarduerei buruzko Udal Ordenantzako I. Eranskinaren barruan sartu dira, A Taldean.
Jarduera Sailkatuko Lizentzia (aurrerantzean, Jarduera Lizentzia) eskatu baino lehen, jarduera publiko edo pribatuaren sustatzaileak Udalean kontsulta egin dezake lizentziak eskatzen dituen baldintza tekniko eta juridikoak, aurreikus daitezkeen neurri zuzentzaileak eta jardueraren bideragarritasuna ezagutzeko. Kontsulta hori Ingurumenaren Babeserako 3/98 Legeko 57.1 artikuluak aurreikusten du.
Lizentzia hau, Udalean ez ezik, beste Administrazio batzuetan ere izapidetzen da, eta horrek, lokala prestatzeko obrarako lizentziaren emakida baldintzatzen du, Jarduera Lizentzia eman ondoren eskatzen dena.
Nork eska dezake?

Jardueraren titularrak, lokalaren jabeak, edo biek. Baita haien legezko ordezkariek ere ((A.2a/A.2b) KUDEAKETEN BAIMENA)

Aurkeztu beharreko agiriak

Obrako agiri teknikoak idazteko eta obra zuzentzeko teknikaria kontratatzea ezinbestekoa da. Teknikari horrek elkargokidea izan beharko du eta bere gaitasunari buruzko Zinpeko Adierazpena aurkeztu.

Agiri hauek aurkeztu behar dira:

  • (F.6) OBRA LIZENTZIA ESKATZEKO INPRIMAKIA, M1 EREDUA
  • Obraren dokumentazio teknikoa, hauek barne hartzen dituena:
    • Jardueraren ezaugarriak, ingurumeneko inpaktua, eta ingurumen, pertsonen eta ondasunen gainean izan dezakeen inpaktua murrizteko hartuko diren neurri zuzentzaileak (eraginkortasun gradua eta segurtasun bermea adieraziz) deskribatzen dituen Ingurumen Memoria.
    • Lokalaren deskribapena, azalerak (erabilgarriak eta eraikitakoak), osoak eta partzialak erabileren arabera, lokalak eraikin barruan duen kokalekua, sarbideak eta komunikazioak, eta ondo zehaztuz zeri dagokion zati bakoitza (lantegia, biltegia, bulegoak…).
    • Jardueraren deskribapena (helburua eta funtzionamendu edo produkzio prozesuko ezaugarri teknikoak; sortzen diren hondakin likido, solido edo gaseosoak; lehengaiak eta horien ezaugarri, kantitateak eta hobeto ezagutzeko bestelako datuak; erregaiak; higiene instalazioak…) eta ingurumen, pertsonen eta ondasunen gainean izan dezakeen inpaktua murrizteko ezarri diren neurri zuzentzaileen deskribapena.
    • Jarduerarako behar den makineriaren deskribapena, ezaugarri teknikoak eta potentzia, eta hala badagokio, lokala aireztatu edota girotzeko aurreikusitako instalazioena.
    • Lokalaren aurrekariak, adieraziz jarduera berria den edo existitzen zen baten eraberritzea edo legeztatzea.
    • Zarata eta bibrazioak murrizteko proposatzen diren neurri zuzentzaileak, onargarria den zarata-maila erdiestea bermatzen duten azalpen-kalkuluekin.
    • Gasak eta usainak ebakuatu edota kentzeko aurreikusten den sistema.
    • Hondakin-urak eta baztertutako produktuak ebakuatzeko sistema.
    • Osasun instalazioak, higiene eta osasunari buruzko indarreko legeria betetzen dela aipatuz.
    • Eraikuntzaren Kode Teknikoa (EKT); 68/2000 Dekretua, Irisgarritasuneko arau teknikoei buruzkoa; industria establezimenduetako suteen aurkako Segurtasun Arautegia; lantokietako segurtasun eta osasunari buruzko Legea; eta Tentsio Baxuko Araudi Elektroteknikoa betetzea.
    • Plan Nagusia eta Udal ordenantzak betetzea.
    • Egoki diren sektore-baimenak: Lurzoruaren kalitateari buruzko adierazpena; Osasun Baimena, Ikuskizun Publikoak, Zaratak, Bizkaiko Foru Aldundiaren Errepideak, Ura, e.a.
  • Proiektuaren planoak:
    • Jardueraren egoera 1:1000 eskalan, sute-ahoak eta kokalekua 1:5000 eskalan adieraziz, eta bertan, lokalaren kokaleku zehatza aipatu finka osoarekin alderatuz.
    • Egungo egoeraren oinplano kotatuak, banaketa eta erabilerak zehaztuz, lokala osatzen duten gelen kota eta azalerekin (1:50 eskalan).
    • Egoera eraberrituaren oinplano kotatuak, banaketa eta erabilerak zehaztuz, lokala osatzen duten gelen kota eta azalerekin (1:50 eskalan), baita irisgarritasun arauak betetzeari buruzko azalpena ere.
    • Aireztatze instalazioak, girotzea, makineria, suteen aurkako babesa, suteetarako baliabideak eta seinaleak, saneamendua, iturgintza, elektrizitatea, 1:50 eskalan.
    • Sute sektore bat baino gehiago eratzen bada, EKTrekin ados dagoen eta sektore banaketa zehazten duen oinplanoa.
    • Proposatutako neurri zuzentzaileak hartzeko eraikuntza-soluzioen xehetasunak, 1:20 eskalan (intsonorizazioa, bibrazioen aurkakoak, e.a.).
    • Aireztatze, aire girotu, girotze eta ke erauzketako instalazioen eskemak, erauzketa hodietako sekzioaren kalkulua erantsiz.
    • Baimen sektorialak. Jardueraren sustatzaileak eskatu behar ditu, egoki diren organoetan (Eusko Jaurlaritza, Foru Aldundia…), Udalean lizentzia eskatu baino lehen. Horrela, lizentzia Udalean eskatzen denerako, egoki diren baimenak erantsiko dira.
    • Ingurumeneko Inpaktuari buruzko Azterketa, Lurzoruaren Kalitatearen Tramitazioa, e.a.
    • Egoki den Elkargo Profesionalak ikus-onetsita ez badator proiektua, proiektua idatzi duenaren gaitasun teknikoa ziurtatu beharko da.
    • Aldatzen ez diren eta bertan dauden instalazio elektrikoetarako, BKE (Baimendutako Kontrol Erakundea) batek eginiko azterketa aurkeztuko da.
    • Bertan dauden suteen aurkako instalazioetarako, instalazio horiek aztertu eta martxan jarri direla dioen baimendutako enpresa baten ziurtagiria aurkeztuko da.
    • Lau ale aurkeztu behar dira paperean eta kopia bat CD euskarrian (Autocad planoen formatu editagarria eta PDF).
Izapide bideak
Leioako Udala. Herritarren Arreta Zerbitzua
Aurrez-aurre
Leioako Udala. Herritarren Arreta Zerbitzua
Gaztelubideko  Herritarren Arreta Zerbitzua
Aurrez-aurre
Gaztelubideko Herritarren Arreta Zerbitzua
Posta arrunta
Posta arrunta
Correo Postal
Posta bulegoetan, posta ziurtatu eta ireki bidez.
Informazio gehiago

hirigintza@leioa.net

sac01@leioa.net (HAZ Udaletxea)

sac02@leioa.net  (HAZ Gaztelubide)

HAZ Udaletxea: 94.400.80.00 | 94.400.80.05

HAZ Gaztelubide: 94.464.67.22

Ebazteko eta jakinarazteko aurreikusitako epea
Legeak ezartzen duen epea: beste Administrazio batzuen mende dago.
Ebazpenerako epe estimatua: normalean, 2 eta 6 hilabete bitartean.
Ondorengo izapideak
  1. Eskaera hartu, egiaztatu eta erregistratu Jarduera Sailkatuko Proiektuarekin batera.
  2. Eskatzaileari kopia zigilatua entregatu frogagiri gisa.
  3. Espedientea Hirigintzara bidali.
Ondorengo izapideak

Hirigintza Sailak aztertu egiten du eta azalpen urbanistikoak egiaztatu. Leioako Hirigintzakoplanean edo udal-ordenantzetan oinarrituta udal-eskumenengatik jarduera-lizentzia espresukiukatzea ez badagokio, honako kudeaketa hauek burutuko dira, Ingurumenaren Babeserako3/98 Legearekin ados:

  • 15 eguneko epearen barruan jarduera ezartzeko eskearen espedientea jendaurreanjarriko du, Bizkaiko Aldizkari Ofizialean argitaratuz, eta pertsonalki jakinarazikozaie jarduera berriaren inguruko auzotarrei, euren burua kaltetutzat jotzen dutenakalegazioak aurkezteko aukera izan dezaten.
  • Halaber, espedienteari honako hauek erantsiko zaizkio: derrigorrezkoa eta lotesleaizango den osasun-txostena eta jardueraren izaeragatik beharrezkoak diren txostenteknikoak. Osasun-txostena eta gainerako txosten teknikoak gehienez ere 15 egunekoepearen barruan egingo dira, jendaurrean jartzeko denboraldia amaitu ondoren.
  • Lehen aipatutako tramiteak egin ondoren, udalak arrazoiak emanez txostena egingodu, gehienez, 10 eguneko epearen barruan, aipatutako jarduera ezartzeari buruz etaAlkatetza Dekretu bidez.
  • Txostena Erkidego Autonomoko egoki den erakundera bidaltzen da, aurretik egindakokudeaketa guztien espedientearekin eta aipatu Dekretuarekin batera. ErkidegoAutonomoko erakundea Bizkaiko Foru Aldundiko Ingurumen Saila izango da bizilekulurzoruanedo Hirugarren arloko Merkataritza lurzoruetan kokatzen diren jarduerenkasuan, eta industria-lurzoruan kokatzen direnen kasuan, Eusko Jaurlaritza.
  • Erkidego Autonomoko erakundeak, behin espedientea ikusita, neurri zuzentzaileakjasotzen dituen txostena egiten du.
  • Udalak espedientea aztertzen du egiaztatzeko neurri zuzentzaileetara egokitzen dela, etabehin Jarduera Proiektua horietara egokituta, Jarduera Lizentzia ematen da AlkatetzaDekretu bidez.

Establezimendua gaitzeko obrarik egin behar bada, M2 eredu normalizatua aurkeztu beharkoda inprimakian eta Ordenantzaren III. atalean zehazten diren agiriekin.Sailkatutako Jarduerako Lizentzia behar duten jarduerak hartzen dituzten lokalak egokitzekoobretarako lizentziarik ezin izango da eman jarduerarako lizentzia onartuta egon arte.Sailkatutako jardueraren irekiera tramitatzeagatiko tasa M3 inprimakia entregatzean likidatukoda, jarduera ireki baino lehen.

Behin jarduera instalatuta, Jarduera Sailkatuaren hasieran, Aurreko Jakinarazpena aurkeztubeharko du titularrak, M3 eredua, eta eredu horretarako zehazten den dokumentazio guztia.M3 eredua eta dokumentazio erantsia aurkezten den egunean bertan martxan jar daitekejarduera.

Udal teknikariek, beranduenez, bi asteren buruan, dena egiaztatzeko bisita egingo dute.Jardueraren titularrari tramitazioaren bukaerako agiria bidaliko zaio onesten bada, eta ez badaonesten, errekerimenduak zehazten dituen agiria igorriko zaio horiek konpontzeko epearekin.Jarduera Udalaren Datu Basean erregistratuko da.

Oharrak / Azalpenak

Nork onartzen du: Alkatetzak

Izapidetzen duen unitatea

HIRIGINTZA