Leioako Udalaren
izapide aurkibidea
Imprimir
Gizarte Zerbitzuak
7.26
GARAPEN LANKIDETZARAKO PROIEKTUETARAKO DIRU-LAGUNTZA
Galdera
Erantzuna
Zer da? Zertarako balio du?

Herrialde txirotuetan, irabazi asmorik gabeko elkarteen bidez, garapenerako lankidetzajarduerak burutzeko laguntzak arautzen dituen deialdia da.

Nork eska dezake?

Erakunde onuradunen baldintzak:

* Irabazi-asmorik ez izatea.

* EAEko Erregistroan edo Bizkaiko Lurralde Historikoko beste edozein erakunde publikon inskribatua edo eratua egotea, deialdia argitaratu baino bi urte lehenago.

* Egoitza zentrala edo ordezkaritza iraunkorra Bizkaiko Lurralde Historikoan izatea. Xede horietarako, ordezkaritza iraunkortzat joko da Bizkaian erakundeak egitura esangarria izatea eta dokumentuz egiaztatzea. Honetarako Bizkaian GHJ-ak e kontratu pean dituen pertsonen zerrenda eta barnea bilduz erabiltzen dituzten lokal edo lokalen azalpena. Kasu honetan, ordezkaritza iraunkorrak zuzeneko erantzukizuna onartuko du, baita eskabidea aurkeztu ere eta proiektuaren dokumentazioa, kontabilitatea eta kudeaketa bateratua Bizkaiko bulegoan egiteko konpromisoa hartzen du.

* Bere estatutuetan isladatu behar da bere jarduera nagusia garapenerako lankidetzaren eremuan egiten dela.Jarduera nagusia garapenerako lankidetza dela irizten da  eskatzaileak antolaketa horretarako  aurrekontuaren % 75etako  baino gehiagozuzentzenduenean helburu horretara.

* Zerga-obligazioak eta Gizarte Segurantzarekin obligazioak eguneratuak izatea.

* Gaitasun juridikoa izatea eta 38/2003 Legeak, azaroaren 17koak, Diru-laguntzei buruzko Orokorrak, 13. artikuluan aipatzen dituen baztertze-ustezkoetan ez egotea laguntza publikoak lortzeko.

* Aurretiaz Leioako Udalak emandako diru-laguntzak garaiz justifikatu izana.

* Diru-laguntzak jaso ahalko dituzte, halaber, erakundeen partzuergoek aurkeztutako proiektuek, baldin eta aipatutako baldintzak betetzen badituzte; partzuergoek haien gain hartuko dute proiektuaren erantzukizun partekatua, eta helbide bakarra emango dute administrazioaren jakinarazpenen ondorioetarakoErakunde bakoitzak proiektuan duen partaidetza-ehunekoa eta bakoitzaren eskubide eta obligazioak hitzarmenaren bidez zehaztuko dira, eta eskabidea aurkezten dutenean erantsi beharko dute. Aipatu hitzarmenean berariaz adierazi beharko da erakunde bakoitzak zuzeneko erantzukizuna onartzen duela duen partaidetza-ehunekoaren arabera eta ordezkatzailea proiektu guztia kontuan hartuta.

Aurkeztu beharreko agiriak

(A.1a) ESKAERA-ORRI OROKORRA

Ikusi deialdiaren oinarriak.

Agiri osagarriak
Izapide bideak
Leioako Udala. Herritarren Arreta Zerbitzua
Aurrez-aurre
Leioako Udala. Herritarren Arreta Zerbitzua
Gaztelubideko  Herritarren Arreta Zerbitzua
Aurrez-aurre
Gaztelubideko Herritarren Arreta Zerbitzua
Gizarte zerbitzuak
Aurrez-aurre
Gizarte zerbitzuak
Informazio gehiago

Oinarrizko Gizarte Zerbitzuak (Iñaurratzaga, 1)

gizartezerbitzuak@leioa.netGizarte Zerbitzuak: 94.480.13.36

Prezioa

Udalak izapideen kostua bere gain hartzen du.

Ebazteko eta jakinarazteko aurreikusitako epea

Eskaerak ebazteko gehieneko epea 3 hilabetekoa izango da, horiek hartzeko epea amaitzen den unetik zenbatzen hasita. Data horretan berariazko ebazpenik ez badago, gaitzetsitzat joko dira.

Ondorengo izapideak
  1. Eskabidea eta dokumentazioa jaso eta egiaztatzea eta balizko zuzenketak eskatzea. 
  2. Gizarte Zerbitzuetara bidali izapidetzeko.
  3. Instrukzioa, ebaluazioa eta ebaztea (geroagoko izapideak ikusi)
Ondorengo izapideak
  1. Deialdiko irizpideen araberako ebaluazioa, bertan azaldutako kide anitzeko organoak egina. 
  2. Alkatetzaren Dekretuaren bidez diru-laguntzaren onarpena edo ezezkoa ematea.
  3. Alkatetzaren Dekretuaren jakinarazpena interesdunei.
  4. Bazkide lokalari diru-laguntzaren transferentziaren agiria, hala nola bazkide lokalarekiko hitzarmenaren dokumentua.
  5. Justifikazio ekonomikoaren eta memoriaren azterketa aurtengo urtea amaitu baino lehen.
  6. Espedientearen itxiera onarpenarekin edo hutsen zein diru-laguntzaren justifikazio ezaren aurrean itzultzearen eskaera.
Izapidetzen duen unitatea

GIZARTE ZERBITZUAK