Leioako Udalaren
izapide aurkibidea
Imprimir
Ekitaldiak, ikuskizun publikoak edo jolas jarduerak
13.2
UDAL TITULARTASUNEKO ESTABLEZIMENDUAK ERABILTZEKO BAIMENA JENDAURREKO IKUSKIZUNAK EDO JOLAS JARDUERAK EGITEKO, HORIEK EDO ESTABLEZIMENDUAK 700 PERTSONATIK BEHERAKO EDUKIERA BADUTE: eskaera
Galdera
Erantzuna
Zer da? Zertarako balio du?

Udal titulartasuneko lokal itxi bat erabiltzeko baimena lortzeko, aldian behin, lokalaren jarduera lizentziaren barruan ez dauden jendaurreko ikuskizunak edo jolas jarduerak egiteko; edo baldintza teknikoak, segurtasuna, edukiera aldatzen badira; edo egitura desmuntagarriak instalatu behar dira jendea barruan sartzeko. Betiere, establezimenduak, jendaurreko ikuskizunak edo jolas jarduerak 700 pertsonatik BEHERAKO edukiera badute.

Nork eska dezake?

Jendaurreko ikuskizun edo jolas jardueraren antolatzaileak.

Informazio gehiago

idazkaritza@leioa.net

sac01@leioa.net (HAZ Udaletxea)

sac02@leioa.net (HAZ Gaztelubide)

HAZ Udaletxea: 94.400.80.00

HAZ Gaztelubideko Udal Bulegoa: 94.464.67.22

Prezioa

Indarreko Ordenantza Fiskalek  ezartzen dutenaren arabera (lokalaren erabilera, bide publikoa okupatzea…)

Ebazteko eta jakinarazteko aurreikusitako epea

Eskaera aurkezteko gutxieneko epea: hilabete

Ebazteko gehienezko epea: hilabete

Erantzunik ez badago, eskaera ukatutzat joko da.

Ondorengo izapideak
  1. Eskaera osoaren sarrera erregistroa, eta eskaera eta dokumentazio osagarria eskaneatzea.
  2. Tramitea egiten duen sailari bidaltzea, instalazio, jendaurreko ikuskizun edo jolas jardueraren arabera.
  3. Establezimenduaren erabilgarritasunari eta eskatutako dokumentazioaren aurkezpenari buruzko txostena, sailak eginikoa. Beste txosten batzuk eskatzea, hala badagokio.
  4. Lokalaren erabilerarako eta jendaurreko ikuskizunerako/jolas jarduerarako udal baimena, txostenaren arabera. Baimenean, ordutegiaz informatu behar da eta tramitea egiten duen sailari, bulego teknikoari eta udaltzaingoari jakinarazi.
  5. Zergak likidatzea, hala badagokio.
Izapidetzen duen unitatea

Udal instalazioa kudeatzeko ardura duen saila, eta kasu zehatz batzuetan, jendaurreko ikuskizun edo jolas jardueran laguntzen duen saila.