Leioako Udalaren
izapide aurkibidea
Imprimir
Zergak eta tasak
5.2
ORDAINKETEN BANKU-HELBIDERATZEA:alta egitea, baja egitea edo aldatzea
Galdera
Erantzuna
Zer da? Zertarako balio du?

Aldizkako epemugadun ordainketak banku eta aurrezki entitateetan helbideratzeko datuak ematen ditu interesdunak.

Nork eska dezake?

Ordainketak egin behar dituzten eta helbideratzea egiten den kontuaren titularrak diren pertsona fisiko edo juridikoek, edo haien legezko ordezkariek

Aurkeztu beharreko agiriak
  • (E.4) BANKU HELBIDERATZEA behar bezala beteta.
  • Eskatzaileak beharrezko jotzen duena eskaerari erantzun egokiagoa emateko.
  • (A.2a/A.2b) KUDEAKETEN BAIMENA interesduna ez den pertsonak egiten badu izapidea edo sinatzen badu (ordezkatzen den pertsonaren NAN originala edo kopia erakutsi beharko da).
Izapide bideak
Leioako Udala. Herritarren Arreta Zerbitzua
Aurrez-aurre
Leioako Udala. Herritarren Arreta Zerbitzua
Gaztelubideko  Herritarren Arreta Zerbitzua
Aurrez-aurre
Gaztelubideko Herritarren Arreta Zerbitzua
Telefonoa
Telefonoa
Telefonoa
Telefonoa
Telematikoki
Telematikoki
https://udaletxean.leioa.eu/eParticipa/
Informazio gehiago

bilketa@leioa.net (Bilketa)

sac01@leioa.net (HAZ Udaletxea)

sac02@leioa.net  (HAZ Gaztelubide)

Ayuntamiento (Bilketa): 94.400.80.32 

HAZ Udaletxea: 94.400.80.00

HAZ Gaztelubide: 94.464.67.22

Prezioa

Udalak hartzen du bere gain kudeaketaren kostua.

Ebazteko eta jakinarazteko aurreikusitako epea

Unean bertan.

Ondorengo izapideak
  1.   Pertsonaren datuak aplikatibo informatikoan sartu.
  2.   Behin datu berriak sartuta, bi kopia atera:
  3.           2.1- Kopia bat izapidearen eskatzaileari emango zaio egindako

                     aldaketaren egiaztagiri moduan.

              2.2- Bigarren kopia, eskatzailearen sinadurarekin, Diruzaintzara bidaliko

                     da bertan artxibatzeko.

Ondorengo izapideak
  1. Udaleko Diruzaintzan dokumentazioa artxibatu egingo da.
Oharrak / Azalpenak

Honako ordainketa hauek helbideratu ahal dira:

  • Trakzio Mekanikoko Ibilgailuen gaineko Zerga (TMIZ)
  • Ondasun Higiezinen gaineko Zerga (OHZ)
  • Espaloi-pasabideetako tasa. Jabari publikoa okupatzeagatiko tasa (mahaiak eta aulkiak terrazetan)
  • Beste batzuk: kiroldegiko bazkidea, UDA, Kultur Leioako laguna, ikastaro edo tailerretan inskribatzea, e.a.
Izapidetzen duen unitatea

EKONOMIA SAILA