Leioako Udalaren
izapide aurkibidea
Imprimir
Errolda
2.4
BIZTANLEEN UDAL ERROLDA: baja
Galdera
Erantzuna
Zer da? Zertarako balio du?

Pertsona bat Biztanleen Udal Erroldatik baja emateko eskatzea. Honako kasu hauek daude:

  1. Herritar baten heriotzagatik, senide batek baja eskatzea.
  2. Atzerritar batek eskatzea, Europar Batasunekoa izan zein ez.
  3. Salaketagatik baja egitea, behar bezala egiaztatu eta gero.
Nork eska dezake?

Edozeinek edo haren legezko ordezkariak.

Aurkeztu beharreko agiriak

1. (A.1a) ESKAERA OROKORRA(Atzerri joanez gero, eskabidean, jasota geratu beharko da zein herrialdetara doan).

2. Kasuaren arabera:

  1. Heriotza:
    • Heriotza ziurtagiria.
  2. Baja atzerrira emigratzeagatik.
    • Eskatzailearen AIZ edo pasaporte originala.
  3. Ofiziozko bajak:
    • Eskatzailearen NAN originala
    • Eskaera indartzen duen dokumentazioa (banaketa epaitzak, ebazpen judizialak…). Ez da behar, baina komeni da.
Izapide bideak
Leioako Udala. Herritarren Arreta Zerbitzua
Aurrez-aurre
Leioako Udala. Herritarren Arreta Zerbitzua
Gaztelubideko  Herritarren Arreta Zerbitzua
Aurrez-aurre
Gaztelubideko Herritarren Arreta Zerbitzua
Informazio gehiago

sac01@leioa.net (HAZ Udaletxea)

sac02@leioa.net  (HAZ Gaztelubide)

HAZ Udaletxea: 94.400.80.00

HAZ Gaztelubide: 94.464.67.22

Prezioa

Udalak hartzen du bere gain kudeaketaren kostua.

Ebazteko eta jakinarazteko aurreikusitako epea
  • Heriotzagatik edo atzerrira joateagatik bada, unean bertan.
  • Salaketagatik bada, epeak 6 hilabetera jo dezake. Epe barruan ebatzi eta jakinarazten ez bada, espediente iraungitzat emango da, eta horrela adieraziko da.
Ondorengo izapideak
  1. Eskaera eta agiriak hartu eta egiaztatu.
  2. Heriotza ziurtagiria edo agiri judiziala jaso, kasuaren arabera.
  3. Erregistratu, eskaneatu eta kopia eman interesdunari.
  4. Datuak biztanleen erroldako aplikazio informatikoan sartu.
  5. Dokumentazioa kopiatu.
  6. Dokumentazioa banatu – Estatistika.
Ondorengo izapideak

A eta B. HERIOTZA EDO ATZERRITA JOATEA

  • Baja automatikoa da aurkeztutako dokumentazioa aztertu ondoren.
  • INEko jakinarazpenik espero bada, 4 hilabete iraun dezake.

C. BAJA SALAKETAGATIK

  1. Bertan ez bizitzeari buruzko txostena eskatu Udaltzaingoari.
  2. Txostena eta hasteko Dekretua egin
  3. Helbidea ezezaguna izanda,  BOEn argitaratzen da.
  4. Espediente osoa bidaltzen da Erroldatze Kontseilura, alegazioak barne (baldin balego), txostena egiteko.
  5. Aldezko txostena izanda, ofiziozko bajari buruzko Dekretua egin, BOEn argitaratu eta baja eman.
Oharrak / Azalpenak
  • Estatu barruko bizileku aldaketak: Leioan erroldatuta dagoen pertsona batek (atzerritarra ez denak) udalerriko erroldako baja egin nahi badu Estatuko beste udalerri batera doalako, nahikoa da bizileku berrian alta egitearekin. INEk (Instituto Nacionak de Estadística) berak jakinaraziko dio Leioako Udalari.
  • Atzerria joatea bizitzera: Leioan erroldatuta dagoena atzerrira badoa, egoki den Kontsulatu edo Enbaxadan inskribatu beharko du. Kasu honetan ere, INEk (Instituto Nacionak de Estadística) berak jakinaraziko dio Leioako Udalari.
  • Erroldako ofiziozko bajak Udalaren ekimenez edo interesduna izateko derrigortasunik ez duen edozeinen aurretiko salaketaren ostean (salaketa egiaztatuko da).
  • Atzerrira bizitzera doazenek, Espainiako nazionalitatea izanik, alta eskatu behar dute doazen herrialderen Enbaxada edo Kontsulatuan.
Izapidetzen duen unitatea
IDAZKARITZA