Leioako Udalaren
izapide aurkibidea
Imprimir
Hirigintza
6.7
IBI LIZENTZIA
Galdera
Erantzuna
Zer da? Zertarako balio du?

Jabari publikoaren erabilera pribatiborako edo aprobetxamendu berezirako lizentzia edo baimen eskaera, ibilgailuak eraikin pribatuetan sartu eta irteteko espaloia erabiliz.

Nork eska dezake?

Garajea duten jabeen erkidegoek, Jarduera Ekonomikoen titularrek jarduera horiek burutzeko, edo haien legezko ordezkariek.

Aurkeztu beharreko agiriak
  • (A.1A) ESKAERA-ORRI OROKORRA behar bezala beteta
  • Erroldatuta ez daudenek: NANa
  • Ibilgailua lokalera sartzea eskatzen duen jardueraren lizentzia. Bakarrik ematen zaie pasabidea euren funtzionamendurako behar dutenei, material astunen zamalanak egin behar dituztenei (lan orduetarako ematen da), eta ibilgailuen gordelekuei (egun osorako).
  • Ibia eskatzen duen lokalaren kokalekuko planoa, helbidea adieraziz.
  • Aipatu zintarri edota espaloirik beheratzea edo mugarririk mugitzea beharrezkoa den. Beharrezkoa bada, jardueraren titularrak obra txikietarako lizentzia eskatu beharko du, lanen aurrekontuarekin, neurketa eta prezioa xehatuz.
  • Eskatzaileak beharrezko jotzen duena eskaerari erantzun egokiagoa emateko
  • (A.2a/A.2b) KUDEAKETEN BAIMENA interesduna ez den pertsonak egiten badu izapidea edo sinatzen badu (ordezkatzen den pertsonaren NAN originala edo kopia erakutsi beharko da).
Izapide bideak
Leioako Udala. Herritarren Arreta Zerbitzua
Aurrez-aurre
Leioako Udala. Herritarren Arreta Zerbitzua
Gaztelubideko  Herritarren Arreta Zerbitzua
Aurrez-aurre
Gaztelubideko Herritarren Arreta Zerbitzua
Telematikoki
Telematikoki
https://udaletxean.leioa.eu/eParticipa/
Informazio gehiago

Bulego Teknikoa (Pl. Errekalde, 1)

hirigintza@leioa.net

sac01@leioa.net (HAZ Udaletxea)

sac02@leioa.net  (HAZ Gaztelubide)

HAZ Udaletxea: 94.400.80.00 | 94.400.80.05

HAZ Gaztelubide: 94.464.67.22

Prezioa

Ikus indarrean dagoen araudia, horretarako "araudia" atalan adierazten den esteka jarraitu.

Ebazteko eta jakinarazteko aurreikusitako epea

Epe estimatua: hilabete.

Gehienezko legezko epea: 6 hilabete
Epe barruan erantzuten ez bada, eskaera ukatutzat joko da.
Ondorengo izapideak
  1. Eskatzailearen datuak batu, egiaztatu eta eskaneatu.
  2. Dokumentazioa Udal Bulego Teknikora bidali
Ondorengo izapideak
  1. Teknikari arduradunak eskaeraren alde edo aurkako txostena egin, baita eman beharreko lizentzia mota ere.
  2. Alkatetzaren ebazpena eta jakinarazpena (Bulego Teknikoa)
  3. Ebazpena ekonomia sailera bidali eta interesdunari telefonoz jakinarazi.
  4. Eskura entregatu egoki den plaka (udaletxean), ordainketa egin eta gero.
Oharrak / Azalpenak

Ibiaren baimena baliogabetu ahal da interes publikoko arrazoiengatik.

Izapidetzen duen unitatea

HIRIGINTZA